Joseba Makazaga-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 9 months, 4 weeks ago Ikusi
Bankia bezalako bankuak kiebra joko balu, bertako inbertsore edo espekulatzaileez gain zenbat gehiagok galduko lukete? Espainiako funtzionarioak, ikasleak, erretiratuak eta BEZa ordaintzen dutenak baino gehiago al dira? Ez, ez da?
kaixo Joseba. Beno, Bankiaren balantzetik hartutako datu bat emango dizut: Bankian, gordailudunek, 161.000 milioi dituzte. Horietatik zati batek, (erdiak? %80k? berdin dit) pertsonako 100.000 eurora arteko gordailuen berme edo asegurua izango luke (argi baina, Espainiako estatuaren bizkar, azken finean). Eta hor gordailuez ari naiz, ez hainbat aurrezle txikiren esku (ere) egon litezken preferente, pagare eta antzerakoez. 161.000 milioi vs Raxoik aurreztu nahi dituen 65.000 milioiak (hiru urtean). Kopuruetan aldea egon badago.
Ez da gehiago edo gutxiago galduko luketen, baizik eta Valentzia, Errioxa edota Madrilgo hainbat jende arruntek (konparaziorako, EAEn bizita Kutxabanken bezero liratekenak), aurrezkiak kolokan izango lituzketela. Erretiratu, ikasle eta abar horiek.
Bestalde, Bankiak kiebra joz gero, ikuskizun dago bere ondoren beste finantza erakunderen batzuk ere ez ote luketen erreka joko.
Hori esanda, banku batek kiebra jotzea neurri ”progresiboa” da oso: gehien duenak galtzen du gehien. Hortan ez da dudarik.
Barkatu baina faltsua da diozuna: Bankiak ez du diru guztia galdu. Ez ditu gordailuetan dauden 161.000 milioiak galdu. Bankiak diru asko galdu du baina ez dena. Eta galdutako horri Bankiak berak egin behar lioke aurre., Horrek bankiaren akzioen balioa ezerezean utziko luke, eta galtzaileak bankaiaren akziodunak izango lirateke gehienbat (tartean gezurretan oinarrituz akzio horiek erosi dituzten asko). Baina burtsan inbertitzen duenak badaki arriskua duela eta bere ardurapean egindako inbertsioa da. Akziodunen batzarrean argitu ditzatela ardurak… Eta salaketak jarri behar badira jar ditzatela. Baina Bankiako espekulatzaileek dirudik gal ez dezaten osasunean eta hezkuntzan murrizketak egitea onartezina da.
Nik ez dut esan Bankiak diru hori galdu duenik. Baizik eta kiebra joz gero (eta ordainketak eten), gordailudun horiek izango lituzkela zain (bere dirua lortu ezinda, beraz). Kontu korrontean zenuen diruaren truke Alacanteko garaje bat onartzen ez baduzu bederen. Eta horiek ez dira zu eta biok baino espekulatzaileago, bezero arruntak baino.
Bankiak eragin galerei aurre egiteko kapitala zuen. Eta hori guztia xahutu du. Horregatik daude bere akziodunak (handi, txiki, informatu edota iruzurrak joak), dauden bezala: diruaren %80 edo gehiago galdu dute eta inork ez ditu erreskatatuko. Estatuak jarriko du kapital berria hor eta bera izango da jabe, ia bakar. Akziodunenak egin du.
Baina Bankiak porrot explizituki eginda, Estatuak bezeroko 100 mila euroa bermatzeko duen ezintasuna ere agerian geratuko litzateke eta ehunka mila bezeroren iladek, ziurrenik, Espainia edo Hego Euskal Herriko beste erakunderen batzuren porrota ere eragingo lukete zalantzarik gabe.
Arazoa likidezia balitz (emandako maileguak onak dira, baina momentuan ez du sosik), gaitzerdi, baina Bankiaren kasuan kaudimena da arazo (mailegu ustel asko eman du, gehiegi). Hor arduradunak bilatzea ere badago.
Baina murrizketak, edozela ere, ez dira Bankiako espekulatzaileen salbatzeko, baizik eta zu eta biok bezalako aurrezle arrunten aurrezkiak bermatzen saiatzeko. Eta murrizketak ez dute zertan osasuna edo hezkuntza ikutu. Hor dira militarrak, inbertsio faraonikoak, eskandaluzko soldatak, iruzurgile sorta andana eta abar.
Nire zalantzak azken esaldi horretan kokatzen dira, alegia, murrizketak ez dira bideratzen aurrezle arrunten aurrezkiak bermatzeko.
Bankuei ematen zaien dirua bankuek negozioa egin dezaten da (%1 ordaintzen dute eta gero %7 irabazten dute), eta negozio horren onuradunak zein dira? Aurrezkia dutenak ez behintzat. Bankuak jasoko ez dituen mailegu ustelak estaltzeko dira (ondorioz, zeharka bada ere, aurrezkia dutenek ere onura izango dute).
Nire ustetan hor dago kakoa: zeinek jaso ditu mailegu ustelak? zein da mailegu horiek zeukaten bermea? (pertsona normal batek hipoteka ordaintzen ez badu bankuak baino gehiago galtzen du mailegu hartzaileak) Zuk ongi esan duzu, horren guztiaren arduradunak bilatu behar dira eta erantzukizunak eskatu, gainera bi aldeetan: mailegu emailearen aldean eta hartzailearenean. Ez da posible espekulatzaileek ondoriorik ez jasatea. Gaur egun, ordea, espekulatzaileei laguntzen ari dira oraindik ere, ez aurrezle arruntei.
Hortaz bai, orain ados gaude: bankuei etekina oparitzen zaie, nolabait, zorra berme gisa hartuz eta oso oso merke emanda. Helburua da maileguak ematen jarrai dezatela, izan sektore publikoari, izan pribatuari. Baina erraza ez da, mailegu ustelak asko direlako eta diru merke mozkorraldiaren ajean gaudelako orain.
Mailegu ustelak askok jaso dituzte. Etxegintzari lotuak hainbat eta hainbat. Baita familia arrunt askok ere, agian, 300.000 euro jaso zituen bere garaian, behin behineko kontratua zuenean, orain 200.000 balio dituen etxe baten ordaintzeko, noiz eta bere lana galdua edo galtzear delarik. Ordainduko al du hori guztia? Atzerritarrak horren beldur dira.
Bermeak, orohar, etxeak edo lurrak izan dira. Bankuak mailegu hartzaileari etxea kenduta ere, oso litekena da haserako 300.000 euro horiek ez berreskuratzea, abalak abal. Bermea lurra bada, zer esanik ez. Zorra birnegoziatzea saihestezina da hainbat kasutan.
Eta azkena diozun horrekin bat nator: ez horrenbeste espekulatzaileei laguntzen ari zaizkien horrekin, baizik eta aurrezle baino, mailegu hartzaile arruntei, ez zaizkiela laguntzen ari. Lehena eta bakarra den etxebizitza kentzen zaie zenbait familiri, langabeziaren biktima direnean, kale gorrian lagaz, drama soziala eraginez eta gobernuari (gizarteari), lehenaz gain arazo gehigarriak eraginez. Nola edo hala bideratu beharrekoak dira egoera horiek, jakinik, eta ahaztu gabe, etxebizitzaren inguruko espekulazioa jende arruntenarengan ere bazegoen ar bat izan dela.
Ez dakit zenbat diren 300.000 euroko mailegua jaso eta 200.000 euroko etxea erosi dutenak. agian nik uste baino gehiago izango dira, Dena den, ez dut uste egoera horretan dauden horiek direnik Espainiako egoeraren errudunak. Egoera horretan daudenek ezer ez zeukaten eta orain zorra edukiko dute. Bankuek galdu egin dezakete horiekin, baina ez zait hainbesterainokoa iruditzen.
Gehiago izango dira 300.000 euroko etxea erosi, 200.000 euroko mailegua jaso eta orain etxeak 200.000 euroko balioa duela konturatu direnak. Alegia 100.000 euroko galera izan dutenak espekulazioaren ondorioz. Eta horiekin bankuek ez dute galtzen, hipotekatutako etxeak zorrak adinako balioa badaukalako. Beste kontu bat da hipotekatutako etxeekin kudeaketa txarra egitea bankuek eta subasta bidez espekulatzaileei saltzea etxearen balioaren azpitik… Hori bai dela gogorra. Izan ere lana galdu eta ordaindu ezinean geratzen badira ikaragarria izango da beren galera:
1.- espekulazioagatik 100.000 euro galdu,
2.- ondoren, krisi egoeragatik lana eta etxea galdu
3.- eta azkenik, bankuen kudeaketa ustelagatik zorretan geratu etxea ez dutelako bere balioaren arabera saldu.
Eta honen guztiaren aurrean legelariak geldirik, beno geldirik ez, bankuei dirua ematen eta benetan konpondu beharrekoa konpondu gabe.