-
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ekainberrik jarduera eta produktu berriak eskainiko ditu gunean duela 4 egunak · Ikusi
Ekainberrin hainbat berrikuntza jarri dituzte. Jarduerak gehitu dizkiote, sakelakoetarako aplikazioa ere sotu dute bisita gidatuak egiteko eta webgune berria ere prestatu dute. Gaur goizean aurkeztu dituzte berrikuntza guztiak. Ekain abentura dela” Ekainberriko eskaintzaren izarra” azaldu du Juanjo Aranburu Ekainberriko Zuzendariak. Bi ordu inguruko ibilbidea izango da, eta hasteko erreplika bisitatuko dute bertaratzen diren turistek. Aranburuk [...] -
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maiatzaren 22rako festa batzordearen bilera antolatu dute Zestoan gunean duela 4 egunak, 1 ordu · Ikusi
Maiatzaren 22an (asteartea) udako ekitaldiak eta festak antolatzeko festa batzordearen bilera deitu du Zestoako Udaleko Kultura batzordeak. Batzarra 19:30ean hasiko da Zestoako Kultur Etxeko balio anitzeko gelan . Bileraren gai zerrenda zein izango den ere aurreratu dute. Hasteko, uztailean eta abuztuan herrian antolatu nahi diren ekitaldien proposamenak jasoko dituzte, “gaia landuta ekartzea komeni da”, esan dute. Segidan, uda amaierako kontzertuaren [...]
-
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zestoako kirol udalekuetarako begiraleen lan poltsa osatuko dute gunean duela 5 egunak · Ikusi
Zestoako Kirol Patronatuak udan antolatzen dituen kirol udalekuetarako begiraleen lan poltsa osatzeko deialdi zabala egin dute. Interesatuta daudenek bertan izena emateko aukera dute, horretarako Zestoako udaletxera jota. Bertan izena emateko azkenengo eguna ekainaren 8a izango da. Eskaera egiteko orria Zestoako Udalaren webgunean eskuratu daiteke. Zestoako kirol udalekuak uztailaren 1etik 29ra arte dira. Haurrek izena emateko [...]
-
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aizarnazabalen konposta komunitarioa egiteko guneak jarriko dituzte gunean duela 5 egunak · Ikusi
Aizarnazaben konposta egiteko gune komunitarioak jartzeko asmoa du Aizarnazabalgo Udalak. Hiru gune jarriko dituzte. Alvaro Villar Aizarnazabalgo alkatearen esanetan, “Aizarnazabalerako egokiena den sistema konposta komunitarioa da”. Hor boluntario bezala parte hartzeko izena emateko epea irekita dute eta bihar (maiatzak 18, ostirala) izango da horretarako azken eguna. Ondoren, izena ematen dutenekin bilera bat antolatuko dute.Guneak jartzeko orduan [...] -
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du TSko langileek inor ez kaleratzeko eta bi lantegiak mantentzeko eskatu dute gunean duela 5 egunak, 6 ordu · Ikusi
TS Fundicioneseko enpresa batzordeak bi lantegiak mantentzeko eta langilerik ez kaleratzeko eskatu dio zuzendaritzari. Bestela, hori beteko ez balu, greba mugagabeari ekingo diotela azaldu dute langileek. Atzo eguerdian agerraldia egin zuten TS Fundicioneseko 140 langilek, Zestoako tailerraren atarian. Astelehenean enpresako zuzendaritzak Zestoako herriguneko planta itxi eta 25 langile kaleratzeko asmoa agertu du, eta prozesua [...] -
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du TSko langileek kaleratzerik ez egiteko eta bi plantak mantentzeko eskatu dute, bestela grebara joko dute gunean duela 6 egunak, 1 ordu · Ikusi
TS Fundicioneseko Enpresa Batzordeak agerraldia egin du gaur eguerdian, TSko zuzendaritzak Zestoako herriguneko planta itxi eta 25 langile kaleratzeko asmoa zeukala adierazi duelako. Bi plantak mantentzea eta kaleratzerik ez izatea exijitu diete zuzendaritzakoei, bestela greba mugagabera joko dute. Mahai gainetik proposamen horiek kentzen ez dituzten bitartean ez dira negoziatzen hasiko langileak, eta grebara joko [...] -
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zestoako planta itxi eta 25 langile kaleratzekotan da TS Fundiciones gunean duela 1 aste · Ikusi
TS Fundiciones Zestoako lantegia itxi eta 25 langile kaleratzea aztertzekotan da, produkzio jaitsieragatik. Produkzioa lantoki bakarrean kontzentratzekotan da, eta horrek «25 langileko soberakina» eragingo luke; 15 zuzeneko lanpostuak, eta 10 zeharkakoak. Hori hala, negoziazio prozesua hastea proposatzen du, prozesua «hain traumatikoa» izan ez dadin. LAB sindikatuko ordezkari Patxi Aristorenak adierazi duenez, langileek tabloien bidez, [...] -
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amalda abesbatzako kide izan nahi dutenek jada eman dezakete izena gunean duela 1 aste · Ikusi
Zestoako Amalda abesbatzak izen-emate epea zabaldu du 2102-2013 ikasturterako. “Ahots hezkuntza lantzeko, musika sortu eta sortzearekin gozatzeko aukera eskaini nahi dugu”, adierazi dute arduradunek. Abestu nahi dutenek, beraz astelehenero ( 17:00tatik 18:30tara ) eta ostiralero (20:00etatik 21:00tara ) eman dezakete izena, ekainaren 1era arte , abesbatzak erabiltzen duen lokalean ( Idiazpi auzunea 3, baxua ) edo [...] -
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Garikoitz Mendizabalek Bratislavako orkestrarekin grabatuko du gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Garikoitz Mendizabal zestoar txistularia bihar Bratislavara (Eslovakia) joango da hango orkestrarekin Txistu Symphonic grabatzera. Asteazkena bitartean izango da han grabazio lanak egiten. Mendizabalek iazko abenduan estreinatu zuen Txistu Symphonic lana Bilboko orkestrarekin, eta orain Eslovakiako hiriburukoarekin diskoa grabatuko du. “Aurreneko aldia da txistu batek, bakarlari bezala, orkestra batekin jarduten duela. Orainarte horrelakorik inoiz ez zen egin [...] -
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ertxiña Musika Eskolan matrikula epea ireki dute gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Zestoako Ertxiña Musika Eskolan datorren ikasturterako (2012-2013) matrikula egiteko epea zabaldu dute, eta ekainaren 7ra bitartean izena emateko aukera egongo da. Ikastaroetan izena emateko musika eskolara jo behar da edota 943-147911 telefonora deitu daiteke. Oraingo honetan ere ikastaro aukera zabala eskaini du musika eskolak: hizkuntza musikala, bandako tresnak (flauta, saxoa, tronpeta, bonbardinoa, tronboia, perkusioa, klarinetea…),
-
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zezenketei hiltzen utzi, akabatu gabe gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Nagore Telleriaren iritzi artikulua (2012-05-10 HITZA-ko Arkupean gehigarria). Ez dut aurten festetan txistu ta danbolinik joko. Ez dut zezenetara joan nahi eta». Amari hori esanda utzi nion korridara joateari. Ez dakit zenbat urte izango nituen, hamar-hamaika edo. Kontzientziarik eta arrazoirik gabea zen erabakia. Tripa kontua. Hogeitaka urte pasata joan nintzen beste behin, kanpoko lagun batekin, exotismoa [...] -
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Wifi zerbitzua martxan da jada Lauburu eraikinean gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Aizarnazabalgo Lauburu eraikinak dagoeneko martxan dauka Wifi zerbitzua bertatik jakinarazi dutenez. Azaldu dutenez, oraingoz «erabilera librekoa» da, nahiz eta ez duten zehaztu hala jarraituko al duen ala ez. Arratsaldetan egongo da zerbitzua, 16:00etatik 19:00etara bitartean, hain zuzen ere.
-
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sarean dira Zestoako udal artxiboko dokumentuak gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Dagoeneko ikusgai daude sarean Zestoako Udal Artxibo Historikoko agiri garrantzitsuenak. Eusko Jaurlaritzako Irargi Zentroak Badator izeneko gunea dauka Interneten 1998tik, eta bertan daude Zestoako 600 agiri bilduma baino gehiago (guztira, 40.000 orrialde pasa). Agiri zaharrena 1380koa da, hiribildua sortu aurrekoa, eta berriena, berriz, 1930eko hamarkadakoa. Udalak 2009 eta 2010 urteetan digitalizatu egin zituen artxiboak, eta
-
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aizarnazabalen udalekuetan izena emateko epea ireki dute gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Uztailean Aizarnazabalgo Guraso Elkarteak eta Udalak antolatzen dituen udaleku irekietarako izena emateko epea ostiralean (maiatzak 11) amaitzen da. Egun horretarako udalekuetan parte hartu nahi duten haurrek eta begiraleek eman beharko dute izena. Horretarako liburutegira joan behar da, bestela, guraso elkarteko kideren bati izen emate orria beteta emanda nahikoa izango da. Udalekuetan umeek izena emateko 2008an
-
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lareoko urtegira egun-pasa antolatu du Agirok gunean duela 2 aste · Ikusi
Agiro Mendi Taldeak Lareoko urtegira egun-pasa antolatu du iganderako (maiatzak 13) . Goizeko 09:00etan irtengo du autobusak Gurutzetik eta itzulera 18:00etan izango da. Egingo duten ibilbidea Lizarrusti-Lareoko urtegia izango da; sei kilometro inguruko bidea. Bost urtetik gorako haurrentzat eta gurasoentzat da mendi irteera. Izena osteguna (maiatzak 10) baino lehen eman behar da Zestoako Herri Eskolan. Haurrek 5 euro [...]
-
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txokoko Pilota Txapelketarako izena emateko epea zabalik dago gunean duela 2 aste · Ikusi
Zestoako Txokoko Pilota Txapelketan partea hartzeko izena emateko epea zabaldu du Zestoako Pilota Elkarteak. Izena emateko azkenengo eguna maiatzaren 16a izango da. Izena Koiote tabernan eman behar da eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu parte hartzeko. Pilota txapelketa maiatzaren 21ean hasiko da.
-
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Danbor eta barrika soinuek eta atabal zatiek bete dute airea Zestoako jaietan gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
Helduen danborradako argazki galeria ikusteko klikatu hemen Haurren danborradakoargazki galeria ikusteko klikatu hemen Danbor zein barrika hotsa eta atabal zati ugari airean izan zen Zestoan asteazken gauean, Santa Kutz egunari hasiera jai giroan emateko helburuarekin, urtero legez. 22:30ak inguruan talde guztiak prest zeuden danborradari hasiera emateko. Danborrda hasi eta aurrenengo geldialdia gurutzean egin zuten. Han elkartu ziren talde [...] -
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haurren danborradak ere izan du bere tartea santakutzetan gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
Gaur arratsaldean haurren danborrada egin da Zestoako kaleetan. Zaparrada ari zuelako, seirak pasatu ondoren hasi dute haurrek danborradaren ibilbidea. Ederki jo dute danborra gaztetxoek.
-
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaur arratsaldean haurren danborrada izango da gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Atzo arratsaldean hasi ziren Zestoako Santa Kutz festak. Haurrentzako puzgarriak eta Gaztetxoen Pilota Txapelketako finalak izan ziren jaietako lehen ekitaldiak. Neska mutilak pelotan nola egiten zuten ikustera hainbat jende gerturatu zen. Izan ere, frontoi inguruan jarrita zeuden aulki guztiak bete ziren. Segidan, festei hasiera ofiziala eman zioten suziriarekin. Bart gauean, berriz, helduen danborrada izan [...] -
Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Giro ederrean ospatu dute danborrada zestoarrek gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Urtero legez, festa lehertu egin da Santa Kutz bezperan Zestoan. Giro bikaina izan zen nagusi herriko kaleetan danborjoleekin. Gurutzean hainbat pieza jo eta berriro kale buelta batzuk eman ondoren, plazara iritsi ziren talde guztiak. 00:00etan banderak igo zituzten udaletxean, betiko moduan. Zazpi taldek hartu zuten parte guztira: Ipintza, Atabalak, Aldrebesak, Gure Txokoa, Gaztetxea, Trapu Zaharrak
- Gehiago kargatu

