-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Etxebeltz Bertso Eskolak kontzertua eskainiko du larunbatean, Lizardin gunean duela 5 ordu, 43 minutu · Ikusi
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Old boy’ filma izango da ikusgai, gaur Putzuzulon gunean duela 1 egun, 2 ordu · Ikusi
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Santamarinetan, jai giroan gunean duela 3 egunak · Ikusi
Santa Marinako bizilagunak auzoko jaietan murgilduta daude bete-betean. Atzoko danborradaren biharamunean, Mollari dantza taldeko gaztetxoen euskl dantza erakustaldia izan dute eguerdian. Ondoren, patata tortila lehiaketa egin dute; hamar bat lagun aurkeztu da egitasmora. Arratsaldean, ohiturari jarraitu, haurrentzako korrikaldia izango da, eta Kukulu batukada taldea eta zezen txikien jaialdia. Iluntzean, parranda giroan sartuta, Fun & [...] -
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Logroñora bidaia antolatu dute Iñurritzakoek, datorren larunbaterako gunean duela 4 egunak, 2 ordu · Ikusi
Ekainaren 2an, larunbatean, Logroñora (Errioxa) bidaiatuko dute Iñurritza elkartekoek. Bertako La Rondalosa elkartekoekin bilduko dira, eta elkarrekin igaroko dute eguna. Hiri horretako hainbat txoko bisitatuko dute eta ondoren elkartean bertan bazkalduko dute.Bertan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25a bitartean eman beharko dute izena elkartean, 18:00etatik aurrera. Bidaiak 50 euroko kostua
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arraio Irratiaren urteurren ospakizunak, asteburuan gunean duela 4 egunak, 5 ordu · Ikusi
Arraio Irratiak seigarren urteurrena ospatzeko askotariko ekimenak izango dira asteburuan. Gaur 18:00etan II. Futbito Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte Poligonon. 22:30etik aurrera, berriz, gaztetxean didgeridoo kontzertua izango da, Iban Nikolairen eskutik. Bihar Plazak bete ekimenarekin bat egingo dute arraiozaleek. Arratsaldean futbito txapelketaren finala jokatuko dute, ondoren trikipoteoa egingo dute eta eguna amaitzeko Gaueko Itzalak eta [...] -
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazteentzako udako ikastaroak antolatu ditu Artezaleak taldeak gunean duela 4 egunak, 5 ordu · Ikusi
Artezaleak taldeak haur eta gazteei zuzendutako jarduerak antolatu ditu udako. Besteak beste, keramika, collage, birziklatze artistiko, marrazketa eta pintura eta gorputz espresio ikastaroak izango dira uztailaren 2tik aurrera. Hamabost egun edota hilabete iraungo dute. Horrekin batera, gazteei zuzenduriko ikus entzunezko sentsibilizazio tailerra ere antolatu dute. Informazio zabalagoa eskuratzeko 943-835568 telefonora deitu beharko da edota [...] -
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Escuderoren omenez, mahai ingurua eta kontzertua gunean duela 5 egunak, 23 ordu · Ikusi
Francisco Escudero maisu handiaren alderdi kulturala, eta, batez ere, alde humanoa ezagutzera emateko asmoz, egitarau zabala antolatu du herriko hainbat eragilek, haren jaiotzaren mendeurrena ospatze aldera. Horren harira, ostiralean Zarautz eta Escuderori buruzko mahai ingurua egingo dute, Ispilu Arte galerian 19:30ean. Igandean, berriz, goi mailako musika ikasleen kontzertua izango da, maisuaren omenez. Besteak beste, Donostiako
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ziri kofradiak XV. Kapitulua ospatuko du igandean gunean duela 5 egunak, 23 ordu · Ikusi
Ziri Getariako Txakolinaren Kofradiak elkartearen XV. Kapitulua ospatuko du igandean. Ospakizunaren baitan, zuzendaritza batzordeko kideek aurtengo ohorezko kofradeak izendatuko eta tronuratuko ditu Lege Zaharren enparantzan. Bixente Eizagirre txakolin ekoizlea, Rafa Indo gastronomoa eta Sebastian Iruretagoiena parrilleroa izango dira aurtengo ohorezko kofradeak.
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte Zarauzko Arte eta Historia Museoan gunean duela 6 egunak, 4 ordu · Ikusi
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Zarauzko Arte eta Historia Museoak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu maiatzak 19 eta 20rako. Museoak zarauztar eta bisitari guztiak gonbidatzen ditu Santa Maria la Real-eko aztarnategi arkeologikoa ezagutzera. Herritarrei gogorarazi zaie museoko ordutegia asteburu horretan honakoa izango dela: larunbatean 10:00tik 14:00era eta 16:00tik 18:00tara. Igandean berriz 16:00tik 18:00tara. Larunbatean, [...]
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Minbiziaren inguruko hitzaldia eskainiko dute bihar, kiroldegian gunean duela 6 egunak, 22 ordu · Ikusi
Minbiziarekin aurrez aurre hitzaldia antolatu dute biharko, kiroldegiko aretoan 19:00etan. Jose Antonio Alberro Onkologikoko zirujauak eta AECC Gipuzkoako minbiziaren kontrako elkarteko kide Maider Sierrak gaixotasun horren prebentzioaz ariko dira. Horrez gain, osasun puntua jarriko dute AECCren egoitza atarian, Balea kalean, 10:30etik 13:00etara. Bertan, osasun fisikoaren inguruko informazioa eskainiko dute adituek. Informazio gehiago eskuratzeko 943- 45 [...]
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Serrasen ‘Zarauzko oroimenak, argazki zaharrak’ erakusketa inauguratuko dute larunbatean, Vista Alegren gunean duela 1 aste · Ikusi
Ramon Serras argazkilariaren Zarauzko oroimenak, argazki zaharrak erakusketa inauguratuko dute larunbatean, Vista Alegreko auzo elkartean. 12:00etan zabalduko dute eta ondoren lunch-a eskainiko dute. Auzo elkartearen 2012ko lehen kultur ekitaldia da honakoa.
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Artezaleakek haur eta gazteentzat ikastaroak antolatu ditu udako gunean duela 1 aste · Ikusi
Artezaleak taldeak haur eta gazteei zuzendutako jarduerak antolatu ditu udako. Besteak beste, keramika, collage, birziklatze artistiko, marrazketa eta pintura eta gorputz espresio ikastaroak izango dira uztailaren 2tik aurrera. Hamabost egun edota hilabete iraungo dute. Horrekin batera, gazteei zuzenduriko ikus entzunezko sentsibilizazio tailerra ere antolatu dute. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek Ebro Etxera deitu beharko dute
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amenabar Zarautz Ohorezko Zilar Mailako taldea da gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Igoera faseko finalerdiko partida irabaztea nahikoa zuen Amenbar Zarautz eskubaloi taldeak Ohorezko Zilar Mailako txartela lortzeko, eta halaxe egin zuten. Errenteriako kiroldegia zalez beteta, zarauztarrek ez zuten hutsik egin eta 23-27ko emaitzarekin hartu zuten mendean BM La Roca taldea. Igoera lortuta zuten, jada, baina pauso bat haratago eman eta txapelketa irabazi zuten, finalean Ereintza etxeko [...] -
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eskualdeko bat-bateko bertsolari ugari lehiatu da Orioko eskolarteko kanporaketan gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Gipuzkoako eskolarteko bertsolari gaztetxoen txapelketaren aurtengo edizioa ari da, poliki-poliki, bere bidea egiten. Pasa den ostiralean, Orion egin zuen geldialdia bertsoen trenak, eta ale ederrak entzuteko aukera izan zuten Karela kiroldegiko hitzordura gerturatu ziren bertsozaleek. Ohi bezala, bertso jarrien atalak eman zion hasera arratsalde bertsozaleari, eta inguruko herrietako ikastetxeetako makina bat umek hartu zuen parte [...] -
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi sari irabazi ditu Monte Albertiak gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Zarauzko Monte Albertia BHI institutuak bi sari lortu berri ditu Euskoskils lehiaketan. Zehazki, ileapainketa arloan eskuratu dituzte dominak Garazi Lopezek lehena, eta Nerea Alvarezek bigarrena, Lanbide-trebetasunei buruzko euskal lehiaketan. Maiatzaren 10etik 12ra izan da lehiaketa, lanbide heziketaren olinpiar jokoak bezala ezaguna, Irungo Fikoban. 19 modalitatetako 131 ikaslek gaitasun eta trebetasunak erakutsi dituzte. Irabazleek Spainskills norgehiagokan hartuko [...] -
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erahl filma izango da ikusgai igandean gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Zinemapean ekimenaren baitan, igandean Marc Almodovarren “Erahl – Kanpora” filma izango da ikusgai. 18:30ean Sanz Eneako sotoan izango da emanaldia. Sinopsia: 2011ko urtarrilaren 25a: hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egiten dute eta eraldaketarako atea irekitzen da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako gaztearen elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak deitzen dituzte. Askatasun eta justizia [...] -
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaztekutxa Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatuko dute asteburuan gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Gaztekutxa Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatuko dute asteburuan Zarauzko hondartzan, goizez zein arratsaldez. 18 , 16, 14 eta 12 urtez azpiko mailatan lehiatuko dira parte-hartzaileak. 09:30ean izango da harrera eta 10:00etan hasiko da lehia. Itsas egoeraren arabera antolatuko dituzte txandak. Open, master, senior, longboard eta nesken mailako surflariak datorren asteburuan lehiatuko dira.
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Igoera fasea jokatuko du Amenabarrek asteburuan gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Amenabar Zarautz taldeak eskubaloiko Ohorezko B Mailarako igoera fasea jokatuko du asteburuan. Bihar izango dira finalerdiak, Errenteriako kiroldegian. BM La Roca taldearen aurka lehiatuko dira zarauztarrak, 18:00etan. 20:00etan, Ereintza eta P.A.N Moguerren arteko partida izango da. Etzi izango da finala, leku berean, 10:30etik aurrera.
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herri bilgunea egingo du Zarauzko Herrirak bihar, Ebro Etxean gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Bihar Zarauzko Herrira mugimenduak herri bilgunea egingo du Ebro etxean 11:00etan. Besteak beste, «azken asteotako etxeratzeek emandako bultzadaren ondoren» ekingo dioten faseaz, azken hilabeteotako lanaz eta hilaren 19an udaletxe plazan egingo duten elkartasun jaiaz ariko dira bertaratzen direnak bilgunean.
-
Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Badatoz Santamarinak gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Santa Marina Eguna da hilaren 21ean. Girotzeko, Santa Marina XXIII. Pilota Txapelketako finalerdia jokatuko da bihar, 10:30ean frontoian. Arratsaldean 16:30ean mus txapelketa izango da, plazan. Datorren ostiralerako, hilaren 18rako, danborradarako entseguak asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango dira, 21:00etan. Bertan parte hartu nahi dutenek gutxienez 13 urte izan beharko dituzte.
- Gehiago kargatu



