Lehia estua izan da sindikatuak Barakaldon egin duen kongresuan Arza eta Pilar Collantes hautagaien artean. 24 botoren aldearekin irabazi du Arzak. […]
Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak gehiengoz onartu du erabakia. PPk eta CiUk izendatutako hiru kontseilariek aldeko botoa eman dute, eta PSOEk izendatutakoek kontrakoa. […]
EHNEk basurdeen ugalketa kontrolatzeko "neurri eraginkorrak" eskatu dizkio Gipuzkoako Aldundiari, eta, ugalketaren erakusgarri, bideo bat bidali du, Urbian udazkenean grabatutakoa zelakoan. Bideoa, ordea, Europa ekialdean hartutakoa da, orain dela bi urte, gutxienez. EHNEk barkamena eskatu du, baina basurdeen ugaltzea arazo bat dela nabarmendu du. […]
LABen arabera, langileen %85ek bat egin dute lanuztearekin, eta Tolosaldean eta Urola Kostan ari da izaten eraginik handiena. LAB eta ELA sindikatuen goizeko protestak jendetsuak izan dira. Arratsaldean hainbat herritan egingo dituzte manifestazioak. […]
Gutxi zabaldu den teknika alternatiboa da hareazko animazioa. Argi-ilunekin jolastuz irudiak sortzean datza, eta zuzeneko emanaldiak edo filmak egin daitezke. Oraingoz ez ditu erakarri Euskal Herriko artista asko. […]
Sahararen aldeko elkarretaratzea egin dute 30 bat pertsonak Moyua plazan Askapenak deituta, preso politikoen egunean. Sahararrek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu, eta presoak berehala askatzeko eskatu dute. […]