-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elkartasun zozketako zenbaki sariduna 019 da gunean duela 4 ordu, 10 minutu · Ikusi
Zizurkilgo Herrira mugimenduak elkartasun zozketa egin du. Zozketa, hilaren 19an, plazara egunean egin zuten, eta zenbaki sariduna 019a izan da.
o19 zenbakia duen txartela duenak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko. Zizurkilgo Iriarte Jatetxera joan beharko da saria jasotzera. Punto kruzean egindako esku lana da, marko batean sartuta.
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Martin Garitano ahaldun nagusiak bat egin du Larraulgo eskola txikiarekin gunean duela 5 egunak, 9 ordu · Ikusi
Larraulgo herriak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta Zigor Etxeburua Euskara zuzendariaren bisita izan zuen, atzo. Bertatik bertara, herriko eskola txikiaren egoeraren berri jaso nahi izan zuten. Martin Garitanok Larraulgo eskolari bere babesa adierazi zion, eta «Gipuzkoak herri txiki asko ditu, eta beharrezkoa da hauek garatzea», esan zuen. «Eskolak dira herri hauen bihotza», gaineratu zuen. Horregatik, [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Martin Garitano Ahaldun Nagusiak bat egin du Larraulgo eskola txikiarekin gunean duela 6 egunak, 2 ordu · Ikusi
Array
Larraulgo eskola txikia ezagutu ondoren, udaletxean bilera egin du Martin Garitano Ahaldun Nagusiak Larraulgo udal ordezkari eta guraso elkarteko kideekin. Zigor Etxeburua Euskara zuzendaria ere bertan izan da.
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Martin Garitano Ahaldun Nagusiak bat egin du Larraulgo eskola txikiarekin gunean duela 6 egunak, 2 ordu · Ikusi
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Remi Ayestaranen auzia artxibatzea erabaki du epaitegiak gunean duela 6 egunak, 6 ordu · Ikusi
Remi Gogoan Ekimenak Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Remi Ayestaran herrikidearen auzia artxibatzea erabaki duela salatu du. «Erabaki horren aurrean, gure salaketa gogorrena egin nahi dugu. Izan ere, argi eta garbi daukagu, Remi Ayestaran Villabonako alkateordea, ez zela berez edo bihotzekoak jota besterik gabe hil, baizik eta salbuespen eta jazarpen egoera baten ondotik eman zuela azken hatsa.
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Baserritarren zaindaria, San Isidro gunean duela 1 aste · Ikusi
Asteasun, urtero bezala, San Isidro eguna ospatzen ari dira. Goizean, lehenik eta behin meza izan dute, eta ondoren, proba lekuan erakustaldia izan dute. Lehenengo, Joxe Barriolaren idi parea eta atzetik, Andoni Mendizabalen zaldia ikusi ahal izan dituzte bertaratuek. 14:00etan, baserritar guztiek, Sarasola sagardotegian izan dute bazkaria. Jexux Mari Irazu eta Julio Soto bertsolariekin, eta
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibilian, Ernio inguruan gunean duela 1 aste · Ikusi

Bi urtez behin egiten den Erniopeko mendi ibilaldia izan zen atzo. Erniozaleak antolatzen duen proban ehunka lagunek hartu zuten parte, eguraldi onak lagundurik. Larrauldik irten eta bertara iritsiz, 11 orduko ibilbide luzea (48 km) eta 6 orduko motza (29km) izan zituzten aukeran mendizaleek. erika sarasola -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Parte hartzaile ugari txirrindu proban gunean duela 1 aste · Ikusi
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du II. Kluben Arteko Liga Nazionalean Danok Danena izan da txapelduna gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Maiatzaren 5ean, Zizurkilgo Intxaur Pilotalekuan II. Kluben arteko Liga Nazionala ospatu zen. Halterofiliako, hiru talde aritu ziren, eta garaipena 1. Danok Danena. Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain, Igor Sasiain, Francisco Gonzalez, Teddy Martinez eta Jon Ander Iriarte. 394,66 puntu. 2. Urbi (Bizkaia). 353,90 puntu. 3. Zarautz. 290,80 puntu. Igor Sasianek, Danok Danena taldekoak, Gipuzkoan 1980tik, arrankada [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Villabonako Udaleko alderdi politiko guztiak eta herritarrak “indarkeria mota guztien aurka” azaldu dira gunean duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Indarkeria mota guztien aurka, udaleko lau alderdi politikoek, gogor lan egiteko konpromisoa hartu dute gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Joan den igandean, hilak 6, herriko bi emakumeri egindako eraso sexistaren gaitzespena errepikatu dute udal ordezkariek. Amasa-Villabonako Udaleko lau alderdi politikoak ados jarri dira, eta agerraldia egin dute era guztietako erasoaldiak deuseztatu arte ez dutela etsiko adieraziz. Azken aldian lapurretak ugaritu direla eta, udaletik, herritarrei deialdia egin diete, “kalean eta euren etxeetan segurtasun neurriak har
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eusko Label Urrezko Banakako Aizkora Txapelketa, igandean gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Igandean, hilak 13, Eusko Label Urrezko Banakako Aizkora Txapelketako saioa izango da Asteasun, 12:30etik aurrera. Urrezko mailan J. M. Olasagasti, Unai Otaño eta Aitzol Atutxa II.a ariko dira, eta 23 urte azpikoen mailan Aratz Mugerza III.a, Mikel Larrañaga eta Jokin Alkizalete II.a.
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Harkaitz Canok jaso du Beterriko Liburua saria gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Harkaitz Canok atzo iluntzean jaso zuen 111 Akademiak urtero banatzen duen Beterriko Liburua saria. Susa argitaletxeak plazaratutako Twist eleberriarengatik saritu dute eta 82 akademia kidek hartu dute parte bozketa prozesuan.
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 6. Martxa Zikloturista antolatu du Irrintzi elkarteak, iganderako gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Irrintzi elkarteak Villabonako 6. Martxa Zikloturista antolatu du igande honetarako, hilak 13, Iker Usabiaga Otaegiren oroimenezkoa. Bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek, horietako bat luzea, 122 kilometrotakoa, eta bestea motza, 83 kilometrotakoa. Bi ibilbideak 08:00etan abiatuko dira, Villabonako Malkar plazatik. Batera hasiko dute bidea eta Leitzaraino bide berdina egingo dute, Berastegi ondoren Gorosmendi gaina igoz. Ibilbide
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Andatza eguna giro politean gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Usurbilgo Udalak eta Zizurkilgo Udalak, Andatza Mendizale Elkartearen laguntzarekin antolatuta, Andatza eguna ospatu dute beste urte batez. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, «eguraldiak nahikoa lagunduta, giro polita sortu da Zizurkildar eta Usurbildarren arteko festa honetan, Andatza mendiaren magalean». Hurbildu zen jendetzaren seinale, prestatu zituzten pintxoak agortu egin ziren. Bazkariaren ostean, gaztetxoek eta gurasoek ederki igaro zuten [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Irigoienekin ezustekorik ez gunean duela 2 aste · Ikusi
Gorostidi Harriaren VI. Txapelketa jokatu zen atzo eta ez zen ezustekorik izan. Tartean, Aimar Irigoien bada, zaila da bera ez den beste bat gailentzea, eta hala gertatu zen beste behin Adunan jokatutako txapelketan. Irigoienek 21 jasoaldi eman zizkion 160 kiloko zilindro zaharrari. Bost minutuko txandan aritu ziren harrijasotzaileak eta errezildarrarengandik urrun geratu ziren besteak. Guztira [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi sexu eraso egitea leporatuta atxilotu dute gizon bat, Villabonan gunean duela 2 aste · Ikusi
Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Villabonan, bi emakumeri sexu erasoa egin diela egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez, kalean egin zien erasoa igande gauean, 22:00ak aldera, Arroa auzoan. Ustez, lehen emakumeari iletik heldu zion, lurrera bota zuen, gainean jarri zitzaion eta sexu ukituak egin zizkion. Ondoren, ihes egitea lortu zuen erasotuak. Villabonako Udalak
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Simonen jaitsierarekin hasi dira Elizmendiko jaiak gunean duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
Ezin ziren bera jaitsi arte jaiak hasi Asteasuko Elizmendi auzoan, eta kostata izan bada ere, Simon jaitsi da elizaren kanpandorretik, festei hasiera emateko. Auzotar ugari bildu da jaitsiera ikusteko, eta gaztetxoak pozik geratu dira gozokiak oparitu baitie guztiei Simonek. Mus txapelketarekin eta gazteen duatloiarekin jarraitu du festak. Zezen txikiak eta poneyak izango dituzte gazteek
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Villabona Lantzenek, 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio Eguzki Eraikuntza enpresari gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
2010eko azaroaren 15ean Auzitegiaren ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu ondoren, Villabona Lantzen S.A-k behin betiko epaia jaso du. Epaiak, beste behin, Eguzki Eraikuntza S.L-ri eman dio arrazoia. Honela, Villabona Lantzenek, enpresari 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio. Gaur goizean azaldu du Galder Azkue alkateak, udaletxean. Albiste txar baten berri emateko agertu da prentsaren aurrera, eta sententzia irmoa [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Villabona Lantzenek, 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio Eguzki Eraikuntza enpresari gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
2010eko azaroaren 15ean Auzitegiaren ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu ondoren, Villabona Lantzen S.A-k behin betiko epaia jaso du. Epaiak, beste behin, Eguzki Eraikuntza S.L-ri eman dio arrazoia. Honela, Villabona Lantzenek enpresari 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio. Gaur goizean azaldu du Galder Azkue alkateak, udaletxean. Albiste txar baten berri emateko agertu da prentsaren aurrera, eta sententzia irmoa [...] - Gehiago kargatu




