-
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez atekoaren aurkako plataformak sinadura bilketa hasi du Zumaian gunean duela 3 ordu, 56 minutu · Ikusi
Zumaiako herritar talde batek atez ateko ereduaren aurkako plataforma sortu du, birziklapena bai, atez atekorik ez izenpean, eta sinadura bilketa jarri du abian. Taldearen ustez, eredu hori «osasungaitza, antiestetikoa eta deserosoa» da, eta herritarren «eredu pribatua urratzen du». Atzo aurkeztu zuten egitasmoa, eta Alondegiko Oxford aretoa txiki geratu zen. Herritar ugari inguratu zen taldearen nondik-norakoak [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belan, Getaria txapeldun gunean duela 22 ordu, 22 minutu · Ikusi
Getariako Akelarre ontziak irabazi du Gipuzkoako VII. Belaontzi Txapelketa. Larunbatean zein igandean Zumaiako uretan jokatu zen lehia, eta txapeldunaren, Zumaiako Phoenixen eta Bilboko Symphonyren arteko lehia estua medio, paregabea izan zen ikuskizuna. Larunbatean Akelarrek eta Phoenixek berdindu egin zuten; atzo, berriz, getariarrak nagusitu ziren Mollarritik bueltan. Argazkian, Akelarre ontziko eskifaia, igandeko sari banaketan.
-
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Vespa eta Lambretta motorren bilkura egin dute Azpeitian gunean duela 22 ordu, 28 minutu · Ikusi
Vespa eta Lambretta motorren lehen bilkura egin zuten atzo Azpeitian, motorzale talde batek antolatuta. 50 bat afizionatu bildu ziren aurreneko jardunaldi honetan, eta euriari aurre eginez motoan Loiolara joan ziren. Segidan, herriko alde zaharrean ibili ziren. Sanagustin kulturgunean bazkaria egin zuten, eta horrekin amaitu zuten bilkura.
-
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euriak Asentzio Azokako ofizioen erakusketa baldintzatu du gunean duela 1 egun · Ikusi
Asentzio Azoka ospatu dute herritarrek, eta baserritarrek euren jarduera eta produktuak erakusteko aukera izan zuten atzo; hala ere, euriak hainbat ekitaldi oztopatu zituen, eta ekitaldi asko aterpean egin behar izan zituzten; garai bateko ofizioen erakustaldiek hartu izaten dute arreta berezia, baina laien erakustaldia bertan behera geratu zen, babarrunak hilerri ondoko zelaietan landatzekoak baitziren. Beste erakustaldia [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arritokietara Igoerara probarako izena emateko epea zabalik da gunean duela 1 egun, 3 ordu · Ikusi
Zumaiako Txirrindulari Elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatuta, Arritokietara Igoera Mendi Bizikletaz proba egingo dute datorren larunbatean, hilak 26an, eta bertan parte hartzeko izena emateko epea ostegunean amaituko da. Zumaiako Turismo Bulegoan inskribatu daiteke, dohainik. Txirrindulariak 10:00etan abiatuko dira Beheko Plazatik, eta handik Andika baserriraino joango dira; bi kilometro egingo dituzte parte hartzaileek, erlojuaren kontra. Nagusien [...]
-
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erraldoien konpartsarako deialdia zabaldu du Orioko Udalak gunean duela 4 egunak · Ikusi
Orioko Udalak bi erraldoi enkargatu ditu, eta San Pedro festetan estreinatuko dituzte. Erraldoiak erabiltzeko herritarren bila dabil udala, eta horretarako bilera irekia antolatu dute hilaren 22rako. 19:00etan elkartuko dira, kultur etxean, eta udalak dei egin die herritarrei parte hartzera. Honen arabera, erraldoiak erabiltzeko ez da indar berezirik izan behar; “trebetasun kontua da gehiago eta, [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskarazko hedabideen esanetan, Gipuzkoak “pisu espezifiko berezia” dauka sektorearen jardueran gunean duela 4 egunak, 2 ordu · Ikusi
Euskarazko Hedabideen ordezkariek nabarmendu dute Gipuzkoak “pisu espezifiko berezia” daukala sektorearen jardueran, bertan kokatuta daudelako esparruko eragile gehienak. Hori dela eta, sektorearen etorkizunean Gipuzkoak “zeresan handia” duela azpimarratu dute. Euskarazko Hedabideek sektorearen dignostikoa aurkeztu diote gaur Gipuzkoako Foru Aldundiari, aurreko asteetan Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundietan egin bezala. Xabier Letona Argiako zuzendaria, Iban Arregi BERRIAko hedabideen arduraduna eta [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Benito Lertxundik bertan behera utzi ditu gaurko eta biharko kontzertuak gunean duela 4 egunak, 2 ordu · Ikusi
Benito Lertxundik atzeratu egin ditu gaur eta bihar ematekoak zituen kontzertuak, afonia duela-eta. Pasa zen astean kaleratu zuen Oroimenaren oraina diskoa, eta lan berria aurkeztekoa zen gaur Bilbon, eta bihar Donostian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Bilboko kontzertua ekainaren 4ra atzeratu dute, eta Donostiakoa ekainaren 17an izango da, 20:00etan, Kursaalean. Hala, erositako sarrerak data horietarako erabili ahal [...]
-
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazteen talentu ihesa saihesteko proiektua hasiko du Urola Kostako Udal Elkarteak gunean duela 4 egunak, 3 ordu · Ikusi
Urola Kostako Udal Elkarteak gazte talentudunen ihesari aurre egiteko proiektua jarri du martxan, eskualdeko lehiakortasuna hobetzeko garatzen ari den planaren baitan. Udal Elkarteak adierazi du Aian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian hogeitabost eta hogeita hamabost urte bitarteko gazteen proportzioa “handia” dela, eta horien kualifikazio maila “oso altua” dela jakinarazi du; “ondo prestatutako gazteak dira, ahalegin
-
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zirt-zart proiektuak hondakinen kudeaketa landu du bigarren alean gunean duela 4 egunak, 5 ordu · Ikusi
Zumaiako Zirt-Zart egitasmoak bigarren alea kaleratu du, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Eskuorri eta ikus-entzunezko euskarrian landu dute gaia, eta lehenengo aldiz antolatu zuten afari-eztabaidara joan zirenen eskariei erantzunez kaleratu dute bigarren alea. “Independentzia eta sozialismoa” ardatz izanda, “formakuntzarako eta eztabaidarako tresna” izatea nahi du Zirt-Zart-ek. Hala, gai desberdinak landuko dituzte aldiro. Egitasmoaren inguruko ekarpenak jasotzeko helbide
-
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean duela 4 egunak, 5 ordu · Ikusi
Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.
-
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean duela 4 egunak, 5 ordu · Ikusi
-
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asentzio Ferian laien erakustaldia egingo dute Aiako baserritarrek gunean duela 5 egunak, 5 ordu · Ikusi
Asentzio Feria ospatuko dute igandean Aian, baserritarren lana gogoratzeko asmoz. San Isidro festen inguruan antolatu ohi dute egun osoko ospakizuna, eta baserriko garai bateko ofizioen erakusketa egingo dute eguerdian; urtero ofizio desberdinek hartu ohi dute parte, eta aurtengoan laiekin egingo dute erakustaldia; duela hamarkada batzuk arte tresna horiek erabili zituzten baserritarrek landatuko dituzte babarrunak [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zumaian Inda Mendi Eguna ospatuko dute igandean gunean duela 5 egunak, 22 ordu · Ikusi
Inda Mendi Eguna ospatuko dute igandean, eta ohi bezala, Inda Mendi tontorrera igoko dira mendizaleak. 09:00etan abiatuko dira Zumaiako Beheko Plazatik, eta mendian salda beroa, haragi egozia eta txorizoa izango dute doan. Ondoren, Maria Amonarriz Agirre, Jurgi Esnal Zuluaga, Ane Etxabe Yeregi, Iñigo Mendizabal Eyang eta Ioritz Ponce Plazaren artean sari banaketa egingo dute. [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bigarren eskuko azoka egingo dute larunbatean, Orion gunean duela 5 egunak, 22 ordu · Ikusi
Bigarren eskuko azoka izango da larunbatean Orioko plazan, eta postua jarri nahi duten herritarrek bihar bitartean dute eskaera egiteko epea; udaletxera jo beharko dute horretarako, eta udalak mahaiak eta astoak emango dizkiete horiei. Azoka 10:00etatik 15:00ak bitartean egongo da zabalik; eguraldi txarra eginez gero, ordea, frontoian egingo dute, 11:00etatik aurrera. Hilaren hirugarren asteburuan antolatu [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zumaian atez ateko sistemaren aurkako herri plataforma aurkeztuko dute astelehenean gunean duela 5 egunak, 23 ordu · Ikusi
Zumaiako herritar talde batek atez ateko sistemaren aurkako herri plataforma sortu du, eta hurrengo astelehenean, hilaren 21ean, aurkeztuko taldea, Birziklapena bai, Atez Atekorik ez lelopean. 19:00etan izango da saioa, Alondegiko Oxford aretoan, eta herritarren artean sinadurak biltzen hasiko dira. Taldeak salatu du Zumaiako Udala atez atekoa “inposatu” nahian dabilela, eta hondakinen kudeaketa horren aurka dauden herritarrei [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde plazak betetzera deitu du Herrirak gunean duela 6 egunak, 2 ordu · Ikusi
Larunbatean Urola Kostan ere herrietako plazak betetzera deitu ditu herritarrak Herrira-k. Era horretan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko eskatu dute. «Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea», dio taldeak. Hala, Goazen plazara ekimenaren harira herriz herri askotariko mobilizazioak prestatu dituzte larunbaterako. Urtarrilaren 7an presoen [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde plazak betetzera deitu du Herrirak gunean duela 6 egunak, 3 ordu · Ikusi
Larunbatean Urola Kostan ere herrietako plazak betetzera deitu ditu herritarrak Herrira-k. Era horretan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko eskatu dute. «Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea», dio taldeak. Hala, Goazen plazara ekimenaren harira herriz herri askotariko mobilizazioak prestatu dituzte larunbaterako. Urtarrilaren 7an [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Meagarrak jai giroan ospatzen ari dira San Isidro eguna gunean duela 1 aste · Ikusi
Meaga auzoko bizilgunak jai giroan ospatzen ari dira San Isidro eguna. Eguerdiko mezaren ondoren, bertaratu direnak txakolina dastatzeko eta txerriki errea jateko aukera izan dute, elizaren kanpoaldean; pintxoa euro baten truke izan dute, eta edalontzia 3 eurotan erosita nahi adina txakolin edateko parada. Era berean, auzoko adinekoari omenaldia egin diote: aurten Mari Nieves Gesalagak [...] -
Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi azpeitiar Izarraitz Mendi Lasterketako gizonezkoen podiumean gunean duela 1 aste · Ikusi
Atzo (maiatzak 6) jokatu zen Izarraizko mendi lasterketa . Gizonezkoetan herriko bik (Xabat Manzisidor eta Enekoitz Aizpuruk) pdiuma egin zuten, eta emakumeetan Maud Combaurieuk marka hautsi zuen, 02:21:56 denbora eginda.Mendiko maratoi erdia bukatzen aurrena Walter Becerra sestaorra izan zen (01:56:08), haren atzetik Manzisidorrek egin zuen (02:00:47) eta hirugarren Aizpuruk (02:00:58). Becerra hortxe-hortxe ibili zen, baina ez [...]
- Gehiago kargatu




