Andoni Urbistondo-(e)k eguneraketa bat bidali du: 12 months ago Ikusi
Baskoniak bi jokalari fitxatu ditu: Fabien Causeur eskolta frantziarra, herri hartako MVP edo jokalari onena izendatua bukatu berri den denboraldian. Gescrap Bizkaia ere jokalari bera fitxatzen saiatu da. Bestea Tibor Pleiss pibot alemaniarra da, 22 urtekoa eta 2,16 luzean. Gaztea, baina etorkizun onekoa. Lau urterako fitxatu dute biek.