Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Unai Zubeldia Arruabarrena

    Unai Zubeldia Arruabarrena-(e)k Group logoEuskal Herriko Itzulia 2012 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year, 1 month ago Ikusi

    Jendea pixkanaka ari da inguratzen Arrateko maldetara. Eta xehetasun garrantzitsu bat: euri zipriztina ari zuen orain gutxi (ateri dago orain), eta errepidea busti antzean dago. Beherako joera daukate azken bizpahiru kilometroek, bihurgune dezente daude, eta arriskatzen duenak asko edukiko du irabazita. Behingoz ea asmatzen dugun apustuarekin. Samuel Sanchezentzat den-dena neurrian dago gaur.

    • Profile picture of Unai Zubeldia Arruabarrena
      Gorka Erostarbe replied 1 year, 1 month ago

      Hirugarrenez irabaziko luke Arrateko gainean, ezta? Igor Anton sasoiko ote da? Van den Broeck, Purito, Moreno…

      • Profile picture of Unai Zubeldia Arruabarrena
        Unai Zubeldia Arruabarrena replied 1 year, 1 month ago

        Hala da, bai, azken bi urteetan berak irabazi du, jaitsierako abileziari esker, eta gaur ere oso aukera ona dauka. 2009an hirugarren helmugaratu zela uste dut. AIpatu dituzun horiez gain, Rabobankeko bikoak ere egin beharko du zerbait. Gesink etxera joan da jada, eta Kruijswijkek eta Mollemak ere mugitu nahiko dute lasterketa.

        • Profile picture of Unai Zubeldia Arruabarrena
          Igor Susaeta replied 1 year, 1 month ago

          Scarponi laguna nahi det aurrean ikusi…

      • Profile picture of Unai Zubeldia Arruabarrena
        Gorka Erostarbe replied 1 year, 1 month ago

        Arrazoi, ilehori hankaluzeak ahaztuak nituen! Ea egur pixkat baden gaurkoan.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa