Otegik, Diezek, Jacintok, Zabaletak eta Rodriguezek seiko eta sei urte eta erdiko zigorrak dituzte. Haiek aske utzi edo ez Konstituzionalak uda baino lehen erabakitzea espero da. Konstituzionalak epaiaren mamiari buruz erabakitzerako zigor osoa betea izan dezaketen arren, kartzelan mantentzeko eskatu du Fiskaltzak, "garrantzi handiko" gaia delako. […]
Joan den apirilaren 12an abiatu zen bira, eta ekainaren 22an amaituko da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egingo den egun osoko festarekin. Bost ekitaldi izango dira asteburu honetan. […]
Josu Urrutia Athleticeko presidentea eta Jose Angel Iribar Athleticeko beteranoen elkarteko presidentea batu ditu BERRIAk, San Mamesen, Athleticen azken partida ofizialaren bezperan. Ez dute ahazteko han bizitakoa, baina uste dute zaleek egin dutela berezi San Mames, eta erronka horixe dute zelai berrirako. […]
Gutxi zabaldu den teknika alternatiboa da hareazko animazioa. Argi-ilunekin jolastuz irudiak sortzean datza, eta zuzeneko emanaldiak edo filmak egin daitezke. Oraingoz ez ditu erakarri Euskal Herriko artista asko. […]
Sahararen aldeko elkarretaratzea egin dute 30 bat pertsonak Moyua plazan Askapenak deituta, preso politikoen egunean. Sahararrek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu, eta presoak berehala askatzeko eskatu dute. […]