Txumai Iturria

@txumaiiturria active 2 weeks, 1 day ago
ESAITeko Mendi Martxak aukera desberdinak jartzen dizkizu aukeran: mendi ibilaldi zoragarriak Euskal Herriko muino eta herri zoragarrietaz gozatzeko; arratsalde-gauean herri giro apartaz gozatzeko aukera eragile ezberdinek eskeintzen dizkiguten ongi etorri, afari herrikoi, kalejira… eta triki poteo alaiekin. View

IRISARRIRA AILEGATZEN.jpg

Herri txikiak, xumeak, baina xumeak izan arren ongietorri txukunak eta berotsuak hartzen ditugu Behenafarroako herrixka hauetan. Ez zaigu inoiz falta izan jatekoa, musika eta dantza. Konpromezu txikiak eta handiak aldi berean, eta ESAITek burutzen duen Mendi Martxaren mezua zabaltzen laguntzen dutena….eta aldi berean, gutako askori oso ezaguna ez den gure Euskal Herri honetako beste errealitatea ezagutzen laguntzen digu.