Xabier Otegi @txapis ?

Aktibo duela 2 ordu, 26 minutu
  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ekainaren 2an izango da Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Ordiziako Txindoki atletismo taldeak Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa antolatu du ekainaren 2rako. Izena emateko ez dago ezer ordaindu beharrik, bakar-bakarrik mezu bat bidali behar da ekainaren 1erako elkartearen helbide elektronikora, taldearen izena eta arduradunaren telefono zenbakia jarriz. Taldeak lau kidez osatuak izan behar dira, eta horietako bat bakarrik egon daiteke atletismoan federatua. Hauek dira [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 14. alea [.pdf] gunean   duela 55 minutu · Ikusi

    Koadro txikia GoiBerriren hamalaugarren alean Gorka Elustondo, Realeko jokalariarekin elkarrizketa irakur daiteke. Bestalde, Harrera familien ekimenarekin osatu dute gai nagusia. Zegama-Aizkorri junior trail probaren berri ere ematen du ale honek.

    Eskuratu hamalaugarren alea:
    Goiberri

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zegama-Aizkorri maratoia, Aizkorriko irudiak gunean   duela 1 ordu, 51 minutu · Ikusi

    Zegama-Aizkorri mendi maratia igandean ospatu zen. Hotza eta elurra egin zituen, azken hau Aizkorriko tontorrean, baina horrek ez zuen ibilbidean jendetza batu zedin ekidin. Tontorra ere jendez gainezka ikus daiteke irudiotan.

    Ikusi lasterketako bideoak eta argazkiak

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sendabelarren eta xaboi naturalen tailerra antolatu dute Ordizian gunean   duela 3 ordu, 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Ordiziako Goierriko Baratza dendak eta Irriki kultur elkarteak sendabelarrak ezagutzeko eta xaboi naturalak egiteko ikastaroa antolatu dute ekainaren 1, 2 eta 3rako. Goierriko Baratza dendan edo 943 08 74 98 zenbakira deituta eman behar da izena. Matrikulak 45 euro balio du eta plaza kopuru mugatua dago. Maialen Sarasola ordiziarrak emango du ikastaroa. Parte hartzaileek [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Santa Ana jaietako aurreskuan bikoteka eman beharko dute izena haurrek gunean   duela 4 ordu, 33 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan azken urteetan sortutako arazoei –plazan leku eza, dantzari gehiegi, erakusle gutxi, uztailean entsegu gehiegi– irtenbide bat emate aldera, aurreskurako izena eman behar dela eta entseguak ekainean egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bihar eta etzi artean eman behar da izena Barrenan (10:00-12:30 eta 17:00-19:00), eta neska-mutikoak bikoteka apuntatzea derrigorrezkoa [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gipuzkoako txirrindulari onenak gunean   duela 5 ordu, 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLarunbatean Goierri kirol elkarteko txirrindu sailak antolatuta, Gipuzkoako Eskolarteko kimu eta infantil mailako txirrindu proba izan zen Urretxun. Hainbat txirrindu eskolatako 200 bat txirrindulari gaztetxok parte hartu zuten. Gipuzkoako onenek txapela jantzi zuten Goierriko plazan jarritako podiumean. Euria goian behean, irteera arratsaldeko lauetan izatekoa basen ere, atzeratuta hasi ziren. Euripean ere, txirrindulari gaztetxoekin etorritako senitarteko [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Legazpik herri barruko autobus zerbitzua izango du irailetik aurrera gunean   duela 5 ordu, 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLegazpik herri barruko autobus zerbitzua izango du irailaren 1etik aurrera. Legazpiko udal gobernuak «lehentasuna» eman dio gaiari. Zerbitzu honen helburua, herriko goiko aldean dauden auzoak, Hegialde, San Inazio edo San Juan, batzuk aipatzearren, eta kaskotik urruti daudenak, Telleriarte eta Brinkola, adibidez, herrigunera gerturatzea da. Baita, bide batez, mugikortasun arazoak dituzten bizilagunei herrian ibiltzeko erraztasunak ematea [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bellotako langileek elkarretaratzea egingo dute gaur eguerdian gunean   duela 7 ordu, 29 minutu · Ikusi

    Legazpiko Bellota Herramientas enpresako langileek protestekin jarraitzen dute. Martxoan hasi zituzten mobilizazioak enpresak bulegoetako langileei soldatak euren borondatez %10 murriztea eskatu eta gero. Langileen batzordeak ez zuen begi onez ikusi neurri hura, aurrekariak sortuko ote zituen beldurrez. Oraindik ez dira gauzak konpondu enpresaren eta langileen artean. Enpresak negoziaketak «luzatu» nahi dituela uste du langileen batzordeak,

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euriak etenik eman ez duen arren, 633 mendizalek egin dute Beitia martxa gunean   duela 7 ordu, 29 minutu · Ikusi

    Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxaren antolatzaileek, ibilaldia egin duten 15 urteetan ez dute gogoratzen horrelako zailtasunik izan dituen martxarik. Herenegun, euriak ez zuen etenik eman lehenengo mendizalea atera eta azkena helmugaratu zen arte. Bidean bildutako lokatzak are gehiago zaildu zuen ibilbidea. Hala eta guztiz ere, Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazako helmugan, 633 mendizalek aurkeztu

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urolako jubenilek Kopako finala jokatuko dute gunean   duela 7 ordu, 31 minutu · Ikusi

    Urola eskubaloi taldeko jubenilak beren mailako Kopako finalerako sailkatu dira asteburuan, Zumarragako Ispilla kiroldegian Tolosako taldearen kontra jokatutako partidan (41-31). Finalerako sailkatzeko lau goleko aldea behar zuten zumarragarrek, eta defentsan egindako lanari esker, eta Garziandiak erasoan egindako lan ona dela tarteko lortu zuten aldea.

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeen osasunaren aldeko ekintza izango da gunean   duela 7 ordu, 31 minutu · Ikusi

    Haurralde fundazioak, Gipuzkoako hainbat elkarterekin batera, Km 1 emakumeen osasunaren alde lelopean, manifestaldia antolatu du Donostian, maiatzaren 28an. Goierri garaiko Eraldatzen elkarteak babesa eman dio ekintzari, eta Donostiara joateko autobusa izango dela iragarri du. Autobusean tokia eskatzeko 685 72 07 23 telefono zenbakira deitu behar da.

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketako epea gunean   duela 7 ordu, 31 minutu · Ikusi

    Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketako epea datorren ostiralean, maiatzak 25, itxiko dute. Elikadura jasangarria da aurtengo gaia. Lanak posta elektronikoz bidali daitezke fokaturolagarai@uggasa.com helbidera.

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskarazko irakurle taldeko kideek azken hitzordua dute bihar Urretxun gunean   duela 7 ordu, 32 minutu · Ikusi

    Urretxuko eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeko kideek ikasturteko azkeneko bilera egingo dute bihar. Eguraldi ona egiten badu, Urretxuko Santa Barbaran elkartuko dira, 19:00etan. Bestela, ordu berean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egingo dute bilera. Gorka Azkaratek gidatutako taldeko kideek Joxean Agirre idazle azpeitiarraren Zwei frauen eleberria irakurri dute. Literaturgintzarekiko eta emakumeen unibertsoarekiko pasioek bat egiten

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bosgarrenez irabazi du Kilian Jornetek Zegama-Aizkorri mendi maratoia gunean   duela 7 ordu, 35 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHotza, euria eta zenbait lekutan elurra ere egin du aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Lehenengo postuetan sailkatu zen lasterkari batek amaitu zuenean esan zuen moduan, «lasterketa oso-oso gogorra, baina oso polita» izan zen igande goizekoa. Antxon Bandres Euskal Mendizaleen Federazioko lehendakari zenari eskainitako omendaldiarekin hasi zen eguna bederatziak izateko minutu gutxi falta zirenean. Eta bederatziak puntuan [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakumezko baserritarrei omenaldia egingo die bihar Kimetzek gunean   duela 7 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikusarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus-entzunezkoa egin du. Ikus-entzunezkoa bihar, hilaren 23, jarriko dute ikusgai azokan bertan. Bide batez, egun hori baliatuko dute azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Horren berri emateko prentsaurrekoa egin zuen joan den [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakumezko baserritarrei omenaldia egingo die bihar Kimetzek gunean   duela 7 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Kimetz emakume elkarteko eta Farapiko kideak, joan den ostiralean, D’elikatuzen.

    Ordiziako Kimetz emakume taldeak asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikusarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus-entzunezkoa egin du. Ikus-entzunezkoa bihar, hilaren 23, jarriko dute ikusgai azokan bertan. Bide batez, egun hori baliatuko dute azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Paul Healy kirol zuzendari australiarrak ere ez du jarraituko Ampo Ordizian gunean   duela 7 ordu, 39 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJoan den asteazkenean Tom Parker eta Kesomi Lolotonga jokalariek ez dutela taldean jarraituko jakinarazi ondoren, ostiralean eman zuen ezagutzera Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak Paul Healy kirol zuzendaria ere ez dela datorren urtean Ordizian izango. Klubeko entrenatzaile eta jokalarien ordezkariekin hitz egin ondoren hartu du erabakia. Healyk urtebete egin du karguan, eta hiru urterako kontratua zuen. [...]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biok OKEk mailari eutsi dio, Azpeitian irabazita gunean   duela 7 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen lehenengo taldeak A-2 mailan jarraituko du datorren denboraldian, asteburuan Azpeitian –multzoko liderrari– 75-86 irabazi ondoren. Ordiziarrek hasieratik bukaeraraino kontrolatu zuten partida. Lehen laurdena 20-26 bukatu zen, eta atsedenaldira alde berarekin iritsi ziren (39-45). Hirugarren laurdena izan zen orekatuena (58-63). Azkenekoan nagusi izan zen Ordizia.

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sukaldaritza ikastaroa antolatu dute gazteentzat gunean   duela 7 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Ordiziako Udaleko Gazteria sailak sukaldaritza ikastaroa antolatu du 16 eta 30 urte arteko gazteentzat. Etxean bertan edota ikasketak direla eta etxetik kanpo sukaldean hasi nahi duten gazteei zuzenduta dago. Ikastaroa doan da, eta hilaren 28tik uztailaren 16ra egingo dute. Plazak mugatuak dira, eta biharko eman behar da izena, 943 80 56 34ra deituta edo gazteria@ordizia.org

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordiziako azokak Euskadi Turismo Saria jasoko du gunean   duela 7 ordu, 41 minutu · Ikusi

    Bosgarren mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dabilen Ordiziako azokak jasoko du aurten Euskadi Turismo 2012 Saria. Getariako Cristobal Balentziaga Museoan bihar, hilak 23, egingo den ekitaldian jasoko du sari hori azokak, 2012ko Euskal Merkataritza eta Turismo sarien banaketa ekitaldian. Goiturrek autobusa jarri du ekitaldira joateko –17:30ean abiatuko da–, eta 943 88 22 90ra deituta edo turismo@ordizia.org helbidera

  • Gehiago kargatu