Xabier Otegi-(e)k
Hondakinen kudeaketa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year ago Ikusi
”Sortzen dugun hondakinen kudeaketa indibidualki konpondu ezin dezakegunez kolektiboki bilatzen ditugu soluzioak. Eta kolektiboki erabakitzen dugu bakoitzak egin behar duen sakrifizioa zein den. Nire arazoa konpondu ezin eta kolektiboki lan egitea onartzen badut ezin ditut kolektiboaren aurkako soluzio indibidualak egin. Eta norbaitek egiten baditu kolektiboak neurriak hartu beharko lituzke horren kontra. Itsasondotar tranpati batzuk egiten dutena beraien arazoa kolektiboaren arazo bihurtzea da, baina soluzio kolektiboan parte hartu gabe, eta gainera kolektiboaren lana izorratuz. Eta zaborraren arazoa ez da Itsasondo, Ataun, Hernani edo Donostiarena. Azken finean Joxe, Maria, Inaxio, Txapis edo Anttonirena da.”
Itsasondon dugun zabor bilketa sistemarekin dudan esperientziaz blogean: http://xomorrito.com/2012/05/10/atezate/