ELA eta EILAS sindikatuek greba deialdia bertan behera utzi ondoren hartu du erabakia LABek. 11:00etatik 13:00etara deitu du lanuztera. ESK sindikatuarekin harremanetan dago, eta badirudi horrek bat egingo duela LABek egindako deialdiarekin. […]
Mugimenduak larunbateko Goazen Plazara ekinaldiaren balorazioa egin du gaur Gasteizen. Haren arabera, ekimenak erakutsi du gehiengo zabalaren eskaria dela eskubideak errespetatzea eta kartzela politika bake prozesuari egokituz aldatzea. […]
Euskarazko hedabide taldearen egitasmoa "beharrezkoa" dela esan dute Azpeitian egindako agerraldian, eta alkateen konpromisoa proiektua bultzatzea eta diru ekarpena egitea dela. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak gogoratu du Irlandan eta Galizian bertako hizkuntzetako egunkariak galdu zituztela. […]