Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza @tolosaldea ?

Aktibo duela 8 minutu
  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eneko Saralegik finalerako txartela eskuratu du gunean   duela 4 ordu, 50 minutu · Ikusi

    Urrezko Aizkorako Txapelketako kanporaketan, gazte mailakoan edo 19 urtez azpiko mailan, Eneko Saralegi leitzarrak aurrera jarraitzeko txartela lortu du. Lau aizkolari lehiatu ziren, eta garaipena eskuratuta, leitzarra zuzenean finelara pasa da. Bigarren postuan, berriz, Larrea III.a geratu zen. Hauen atzetik, eta txapelketatik kanpora geratu zirenak Kortxero eta Etxeberria II.a izan ziren. Finala jokatzeko sailkatuta dagoen

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibilaldira joateko autobuseko izen-ematea gunean   duela 5 ordu, 21 minutu · Ikusi

    Datorren ekainaren 3an, Trapagaranen (Bizkaia) Ibilaldia jaia ospatuko dute. Galtzaundi euskara taldeak autobusa antolatuko du, eta izena eman daiteke jada, 12 euroren truke; bazkideek 10 euro ordainduko dute.

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kontseiluak antolatutako mintegia, gaur gunean   duela 5 ordu, 23 minutu · Ikusi

    Kontseiluak antolatuta, Tolosako kultur etxean Tolosaldeko eta Goierriko euskaltzaleak elkartuko dituen mintegia egingo dute, gaur, 18:30ean. Antolatzaileek azaldu dutenez, Tolosaldeko eta Goierriko euskalgintzari bereziki eskainitako mintegia izango da, baina interesa azaltzen duen edonorentzat ere, ateak irekita egongo dira.

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pentekosteko gaubeila izango da larunbatean gunean   duela 5 ordu, 24 minutu · Ikusi

    Larunbatean, hilak 26, Pentekosteko gaubeila berezia izango da Tolosa-Ibarra Pastoral Barrutiko eliztar guztientzat, 20:30ean, Tolosako Santa Maria elizan.

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atzerritartasun legeari buruzko informazio saioa gunean   duela 5 ordu, 26 minutu · Ikusi

    Atzerritartasun legeari buruzko informazio saioa eskainiko dute, gaur, Tolosako kultur etxean. 18:00etan hasi, eta 20:00ak bitarte iraungo du Tolosaldea Garatzenek antolatutako saioak, eta abokatu batek, atzerritartasun legearen inguruko galderak erantzungo ditu.

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hobetu egin da Amasa-Villabonako uraren kalitatea gunean   duela 5 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, 2011. urtean uraren saneamendu sarea hobetzeko egindako lanek beren fruitua eman dute, eta bertan uraren kalitatea hobetu egin da. Sarearen errendimendua hobetzeko asmoz, jarduera ugari egin zituzten, batez ere ihes-bilaketen eta konponketen inguruan. Uraren erakundeak, honen harira, herritarren artean galdeketa egin berri du, eta bizilagunak «gustura» azaldu dira aldaketarekin; uraren zaporea

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Samaniego Orixe nagusi gunean   duela 11 ordu, 38 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Samaniego Orixeko senior mutilek play-offetako finalerdietan IDK taldea kanporatu zuten penaltietan. Finala iragan larunbatean jokatu zuten, Laskorain taldearen aurka.  Igoera postua ziur zuten bi taldeek, hala eta guztiz ere, lehia gogorra izan zen. Azkenean, Samaniego Orixekoak gailendu ziren, 2-1eko emaitza estuarekin eta beraz, hirugarren mailako txapeldun bilakatu ziren. Denboraldiari amaiera modu paregabean eman diote, [...]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oinatz Bengoetxeak ordu erdian gainditu du Sebastian Gonzalez gunean   duela 12 ordu, 7 minutu · Ikusi

    Oinatz Bengoetxeak 22-7 irabazi zion Sebastian Gonzalezi iragan ostiralean, Hendaian jokatu zen pilota partida ahulean. Leitzarrak 36 minutu behar izan zituen berriro aldageletara itzultzeko, finalerdietako txartela poltsikoan zuela. Gonzalez, ezinean aritu zen partida guztian zehar, eta nahiko lan izan zuen sakea txukun itzultzen. Helburu hori ez zuenez lortu, Bengoetxea VI.ak zortzi tanto lortu zituen hasierako

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirukide, txapeldun gunean   duela 23 ordu, 38 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Hirukideko atletismo taldeko neska alebinak Gipuzkoako Taldekako Txapelketa irabazi zuten igandean. Txapelketa Ordizian jokatu zen, eta sailkapen orokorra irabazteaz gain, erreleboetan ere urrezko domina lortu zuten tolosarrek.  Hirukideko taldea ondorengo neskek osatzen dute: Naroa Jauregi hesietan; Ainhoa Gibelalde 60 metrotan; Maddi Sanchez 1000 metrotan; Izaro Perurena pisuan; Miren Alargunsoro luzeran eta Maria Lasa altueran.

  • Eneko Aritzaren Lagunak kultur elkartearen bigarren proiektua jendaurrean aurkezteko prest dago. «Herritik sortu eta herritik egindako» Sua filmaren aurre estreinaldia ekainaren 2an egingo dute Arabako Ozaeta herrian, eta ondoren iritsiko da eskualdera. Hain zuzen ere, ekainaren 29an izango da ikusgai, Tolosako Leidorren. Duela ia zortzi urte hasitako proiektua ari da, beraz, amaierara gerturatzen. Eneko

  • Herrira mugimenduak bultzatutako Goazen Plazara! ekimena egin dute eskualdeko hainbat herritan. Ehunka herritarrek erantzun diote deialdiari eta euskal presoen eta iheslarien herriratzea aldarrikatu dute. Herri guztietan elkarretaratzeak egin dituzte, eta horrez gain, bestelako ekitaldiak antolatu dituzte: giza-kateak, futbol txapelketa, dantza saioak…

     

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Palestinari elkartasuna adierazi diote Tolosan gunean   duela 2 egunak, 20 ordu · Ikusi

    Tolosako Emeterio Arrese plaza Palestinari elkartasuna adierazteko gunea bihurtu da gaur, beste behin. Orain urte batzuk olibondoak landatu zituzten eta oroigarri bat jarri zuten. Gaurkoan, mosaiko bat jarri dute, Palestinarren Nakba eguna oroitzen duena, hau da, 1946 eta 1948 urteen artean palestinarrek pairatu zuten exodoa. Mosaikoa Samia Shanan palestinarrak eskaini dio Tolosako herriari eta bera

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendikuteko gaztelua ezagutuz, Antxon Bandresi omenaldia gunean   duela 2 egunak, 21 ordu · Ikusi

    Nafar Estatua Gogoan ekimenaren barruan, Juantxo Agirre Mauleonek Mendikuteko gazteluari buruzko hitzaldia eman du Urkizuko Alur Txiki elkartean. Ondoren, Antxon Bandresen oroimenez elkartean bertan jarri duten panela aurkeztu du Agirre Mauleonek. Bere esanetan, Bandresek maite zituen alorrak bildu dituzte: “Alde batetik, hizkuntza, bestetik, historia, natura ere bai eta egitasmoak auzolanean egitea”. Hori egin eta gero,

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bengoetxea erraz pasatu da finalerdietara gunean   duela 2 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Oinatz Bengoetxea leitzarrak eskuz banakako txapelketan aurrera egin du Gonzalezi 22-7 irabazi eta gero. Hendaian jokatutako partidan, joko ona erakutsi zuen Bengoetxeak eta erraztasunez irabazi zion Gonzalezi. Bengoetxeak finalerdietan Olaizola II.a edo Retegi II.a izango du aurkari.

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoen Nazioarteko Egun eta Gau Zuri “arrakastatsuak” gunean   duela 2 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Museoen Nazioarteko Eguna dela eta hainbat ekitaldi antolatu dira eskualdean. Horrekin batera lehen aldia da Tolosaldea Gau Zuria ospatzen dela eta jendearen harrera “ezin hobea” izan da, Tolosaldea Garatzenetik azaldu dutenez. “Datorren urtean berriro ere antolatzeko animoak eman dizkigu honek”, gaineratu dute. Gorrotxategi museoa eta Topic zentroko museoa jendez gainezka egon direla esan dute. Gorrotxategin

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 4 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 4 egunak, 10 ordu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 4 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 4 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 4 egunak, 13 ordu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,

  • Gehiago kargatu