-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaltzaingoak gazte lokaletan lapurtutako hainbat materiala berreskuratu du gunean duela 9 minutu · Ikusi
Pasaiako Udaltzaingoak azken hilabeteetan hainbat gazte lokaletan lapurtutako materiala berrekuratu du. Musika ekipoak, monitoreak, eta beste hainbat gailu topatu dituzte Luzuriagako bulego hustuetan, tartean lapurrek gaztetxetik eramandako hainbat materiala.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Pakea Bizkaia’ Pasaian porturatuko da bihar gunean duela 13 minutu · Ikusi
Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Trintxerpera iritsiko da bihar (hilak 23) eta bertan izango da ostegunera bitartean. Goizetan eskoletako haurrek bisitatuko dute belaontzia eta arratsaldean, aldiz, edonork izango du bisitatzeko aukera. Ekimen honek herritarrengan itsasoa zaintzearen aldeko sentsibilizazioa piztu nahi du, eta txikien artean heziketaren baloreak sustatu. Pakea Bizkaia proiektua azalduko duiete, orain dela 5 [...]
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Federico Kurtz de Griñó klarinete jotzailearen kontzertua ostegunean Trintxerpen gunean duela 19 minutu · Ikusi
Federico Kurtz de Grinó klarinete jotzaileak kontzertua emango du ostegunean (hilaren 24ean) Trintxerpeko alkateordetzan. Kontzertua 19:30ean da, alkateordetzan. Espainiako eta nazioarteko klarinete-jotzaile garrantzitsuen maisu-eskolak jaso ditu Federiko Kurtzek eta Espainiako eta nazioarteko jaialdi askotan parte hartu du, hala nola: Grandako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia, Istanbuleko Musika Jaialdia, Lucenako Nazioarteko Musika Jaialdia (Kordoba), Donostiako Musika [...]
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Konzentrazioa, solasaldia eta merienda deitu ditu Herrirak ostiralerako gunean duela 38 minutu · Ikusi
Hileroko azken ostiraletako mobilizazioekin bat eginik, Antxoko Herrirak merienda, solasaldia eta kontzentrazioa deitu ditu ostiralerako. Eman zuren ukitua konponbideari izenburupean, 19:00etatik aurrera bilduko dira Gure Zumardian, euskal presoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko, gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko eta bizi osorako espetxe zigorra bertan bera utz dezatela eskatzeko.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Martin Garitano Ziriza etxean izango da gaur gunean duela 4 ordu, 1 minutu · Ikusi
Datozen urteetarako “egitasmo estrategikoak” partekatuko ditu herritarrekin. 19:00etan hasiko da ekitaldia Trintxerpeko Ziriza Etxean. Martin Garitano ahaldun nagusia eta gainontzeko foru diputatuak Pasaian izango dira gaur. Gipuzkoako udaletako ordezkariekin eta beste hainbat elkarte, erakunde, eta enpresetako kideekin bilduko dira, eta herritarrak ere gonbidatu dituzte. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da http://www.gipuzkoaberri.net helbidean. Aldundiko iturrietatik [...] -
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Usoa eta Galepertarrak elkarteek Ulian ehizari eusteko eskatuko diote udalbatzarrari gunean duela 5 ordu, 59 minutu · Ikusi
Donibaneko Usoa eta Antxoko Galepertarrak elkarteek “egungo ehiza aukerekin jarraitzearen alde agertzea” eskatuko dio udalbatzarrari. Horrez gain, erabakia Foru Aldundiari eta inguruko udalerriei ahalik azkarren helarazteko eskatuko dute herriko ehiztariek. Horretarako mozioa aurkeztu dute aipatu bi elkarteek. Horrez gain, eskutitz bat zuzendu diote Amaia Agirregabiria alkateari. Bere haserrea adierazten dute bertan ehiztariek, udalak Ulian ehiza
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eskulanen erakusketa gaur inauguratuko dute gunean duela 6 ordu, 12 minutu · Ikusi
Gaur inauguratuko dute Antxon, Kexaldiko emakumeek ikasturtean zehar landu dituzten eskulanen erakusketa. Inauguraziorako askaria antolatu dute, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.19:00etan zabalduko dute, eta 21:00ak bitartean izango da zabalik erakusketa, bihar bezala. Berriztatutako altzariak, oihalak, jaioberritzeko txaketak… guztiak ikusteko aukera izango da.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pasaiak 1-0 irabazi dio Behobiari gunean duela 6 ordu, 13 minutu · Ikusi
Sailkapeneko hirugarren postuari eusten dio Pasaiak. Behobiari 1-0 irabazita, tinko heldu diote hirugarren tokiari zuri-gorriek. 62 puntu dituzte, laugarren postuan den Oiartzunek bezain beste. Anaitasuna igoko dela argitu da jada, eta, oraingoz Tolosa da bigarrena, 64 punturekin. Hurrengo partida, Rotetaren kontra du Pasaiak. Azken postuan dira donostiarrak.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Trintxerpek ezin izan zuen Tolosa gainditu gunean duela 6 ordu, 14 minutu · Ikusi
Partida oso ona egin zuten larunbatean zuri-urdinek, eta sailkapeneko bigarren tokian den Tolosari irabaztekotan izan ziren, baina ez zuten lortu. 3-2 galdu zuten. Hurrengo partida, Aretxabaletaren kontra dute, etxean.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pasaia aukeratu du aldundiak dituen egitasmoen berri emateko gunean duela 6 ordu, 15 minutu · Ikusi
Trintxerpeko Ziriza Etxean agerraldia egingo du gaur; herritarrek bertan egoteko aukera dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmo nagusiak aurkeztuko dizkie herritarrei gaur, Ziriza Etxean, 19:00etan. Nahita aukeratu dute toki hori: «Pasaia biziberritzea Gipuzkoaren erronka nagusienetako bat da, eta Gipuzkoak izan beharreko aldaketa Pasaiak ere sumatu behar du». Edonork parte har dezake, baina aurrez jakinarazi behar da, [...]
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Itsas ondarea berreskuratzeko bidea berretsi dute Albaolak eta udalak gunean duela 6 ordu, 17 minutu · Ikusi
Donibaneko Mataderoa zenean itsas tradizioaren eskola izan daitekeena egiteko hitzarmena sinatu dute Donibaneko hiltegi izandakoak, Mataderoak, (Bonantzako elizaren ondoan dago) itsaso usaina hartuko du, Pasaiako Udalak eta Albaola Itsas Ondarea Berreskuratzeko Elkarteak sinatu duten hitzarmenari esker. Hala, ostiraleko ekitaldiarekin, euskal itsas baloreen kontserbaziorako, sustapenerako eta ondare hori zabaltzeko eskola izan daitekeenaren lehen urratsa eman da. [...] -
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Letras galegas, euripean gunean duela 6 ordu, 20 minutu · Ikusi
Pasaiako Fato Cultural Galegoak Letras Galegas ekimena egin du asteburu honetan eta aurrekoan. Hala, besteak beste, Os galegos na defensa de Guipúscoa hitzaldia eta Los sovieticos en el gobierno provisional de Euzkadi liburuaren aurkezpena egin zuten larunbatean San Pedroko Udal Aretoan. Herenegun, berriz, Daniel Castelao omendu zuten San Pedroko Arrantzaleen Auzoan (irudian).
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Garagardo feria, jendetsua gunean duela 6 ordu, 23 minutu · Ikusi
Antxoko Jai Batzordeak sanferminetarako dirua biltzeko Antxoberfest I. Garagardo Feria egin du asteburuan. Bai ostiralean zein larunbatean Gure Zumardian jarritako karpatik herritar asko hurbildu ziren, eta horregatik, jaki asko eta garagardoa edateko pitxerrak agortuta zeuden larunbat gauerako. Hartara, girorik ez da falta izan asteburuan zehar barrutian. Arrakasta izan du festak.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ekainaren 10ean ospatuko du Bixi Bixik larunbatean bertan behera geratu zen festa gunean duela 6 ordu, 36 minutu · Ikusi
Ekainaren 10ean ospatuko dute Donibanen Nafarroaren konkistaren gaineko jaia. Euriarengatik bertan behera utzi behar izan zuten lehengo larunbatean, baina ekainaren 8an, 9an eta 10ean Bixi Bixi elkarteak Euskal Jaia antolatu duela baliatuta, orduan egingo dituzte ere lehengo larunbaterako programatuta zituzten guztiak.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertan behera geratu dira Bixik-Bixik antolatutako ekitaldiak gunean duela 3 egunak, 2 ordu · Ikusi
Gaur arratsalderako Bixi-Bixi elkarteak 500 urte askatasun egarriz lelopean hainbat ekitaldi antolatuak zituen Bixi-Bixi elkarteak, baina bertan behera geratu dira, eguraldi txarra dela eta.
Besteak beste, artisau azoka, sagardo festa eta herri afariak egitea espero zuten, baina euriak zapuztu du jaia.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kexaldiko kideen eskulanen erakusketa, 22an eta 23an gunean duela 3 egunak, 22 ordu · Ikusi
Kexaldi Kultur Elkarteko kideek urteroko erakusketa hilaren 22an eta 23an jarriko dutela jakinarazi dute, Kultur Etxean. 19:00etatik 21:00etara ikus daiteke erakusketa bi egun horietan; 22an inaugurazio ekitaldia egingo dute.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pasaia Zero Zabor: «Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko konpromisoa dugu» gunean duela 3 egunak, 22 ordu · Ikusi
Taldeak zero zabor bidean jarri nahi du Pasaia, eta horretarako atez ateko sistema hobetsi du Zero Zabor taldea aurkeztu zuten herenegun arratsean, San Pedroko dorrean. Helburu garbiarekin sortu dute taldea Pasaiako hainbat herritarrek: «Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko konpromisoa dugu». Taldeak nabarmendu duenez, zaborra ez sortzeko erronkari heldu behar diote herritarrek, «eta ez lehengaiak neurririk [...] -
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Helduen Eguna antolatu dute 2Daideko gazteek gaur arratsalderako gunean duela 3 egunak, 23 ordu · Ikusi
Pintxo eta toka txapelketak, eta karaokea egingo dituzte Axular plazan, erretiratuentzat Urtxintxa Eskolako Antxoko 2Daide taldeko gazteek egun berezia antolatu dute gaurko: Helduen Eguna. Urtean zehar, DBHko gazteek ikasketekin uztartu duten zerbitzu solidarioen metodologiarekin lan egin dute. Horrekin lotuta dago aisiako eskaintzak egitea ere. Erretiratuengan pentsatu dute gazteek oraingoan, eta gaur arratsalderako ekimenak antolatu dituzte. [...]
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten elkarteen eguna, San Pedron gunean duela 3 egunak, 23 ordu · Ikusi
Hilaren 26rako hainbat ekimen antolatu dituzte udalerriko hamabost taldek eta elkartek, arratsaldean Haurrekin eta nerabeekin Pasaian lanean ari diren elkarteetako ordezkariek eta udalak Elkarteen Eguna antolatu dute hilaren 26rako, larunbata, San Pedron. Hirugarren urtea da udalerriko elkarte eta taldeek festa hori antolatzen dutela. Hala, elkarteek urte osoan zehar eskaintzen dituzten jarduerak ezagutzeko aukera izango dute [...] -
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udalak eta Albaolak Donibaneko Mataderoaren gaineko hitzarmena sinatu dute gunean duela 4 egunak · Ikusi
Donibaneko hiltegi izandakoak, Mataderoak, (Bonantzako elizaren ondoan dago) itsaso usaina hartuko du, Pasaiako Udalak eta Albaola Itsas Ondarea Berreskuratzeko Elkarteak sinatu duten hitzarmenari esker. Hala, gaurko sinadurarekin, euskal itsas baloreen kontserbaziorako, sustapenerako eta ondarea hori zabaltzeko eskola izan daitekeenaren lehen urratsa eman da. Albaolaren nabigazio eskola ere jasoko du Mataderoak. Hori guztia burutu dadin kudeaketa prozesu [...] - Gehiago kargatu


