Ordiziako Hitza @ordizia ?

Aktibo duela 1 minutu
  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ekainaren 2an izango da Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Ordiziako Txindoki atletismo taldeak Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa antolatu du ekainaren 2rako. Izena emateko ez dago ezer ordaindu beharrik, bakar-bakarrik mezu bat bidali behar da ekainaren 1erako elkartearen helbide elektronikora, taldearen izena eta arduradunaren telefono zenbakia jarriz. Taldeak lau kidez osatuak izan behar dira, eta horietako bat bakarrik egon daiteke atletismoan federatua. Hauek dira

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sendabelarren eta xaboi naturalen tailerra antolatu dute Ordizian gunean   duela 2 ordu, 42 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Ordiziako Goierriko Baratza dendak eta Irriki kultur elkarteak sendabelarrak ezagutzeko eta xaboi naturalak egiteko ikastaroa antolatu dute ekainaren 1, 2 eta 3rako. Goierriko Baratza dendan edo 943 08 74 98 zenbakira deituta eman behar da izena. Matrikulak 45 euro balio du eta plaza kopuru mugatua dago. Maialen Sarasola ordiziarrak emango du ikastaroa. Parte hartzaileek [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Santa Ana jaietako aurreskuan bikoteka eman beharko dute izena haurrek gunean   duela 4 ordu, 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan azken urteetan sortutako arazoei –plazan leku eza, dantzari gehiegi, erakusle gutxi, uztailean entsegu gehiegi– irtenbide bat emate aldera, aurreskurako izena eman behar dela eta entseguak ekainean egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bihar eta etzi artean eman behar da izena Barrenan (10:00-12:30 eta 17:00-19:00), eta neska-mutikoak bikoteka apuntatzea derrigorrezkoa [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordiziako azokak Euskadi Turismo Saria jasoko du gunean   duela 1 egun, 4 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Bosgarren mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dabilen Ordiziako azokak jasoko du aurten Euskadi Turismo 2012 Saria. Getariako Cristobal Balentziaga Museoan etzi, hilak 23, egingo den ekitaldian jasoko du sari hori azokak, 2012ko Euskal Merkataritza eta Turismo sarien banaketa ekitaldian. Goiturrek autobusa jarri du ekitaldira joateko –17:30ean abiatuko da Arboladitik–, eta 943 88 22 90ra deituta edo turismo@ordizia.org [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biok Zerbitzuak OKE-k A-2 mailan jarraituko du gunean   duela 1 egun, 4 ordu · Ikusi

    Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen lehenengo taldeak A-2 mailan jarraituko du datorren denboraldian, asteburuan Azpeitian –multzoko liderrari– 75-86 irabazi ondoren. Ordiziarrek hasieratik bukaeraraino kontrolatu zuten partida. Lehen laurdena 20-26 bukatu zen, eta atsedenaldira alde berarekin iritsi ziren (39-45). Hirugarren laurdena izan zen orekatuena (58-63). Laugarren eta azken laurdenean nagusi izan zen Ordizia, eta hamasei puntuko

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Paul Healyk ere ez du Ampo Ordiziako jarraituko gunean   duela 3 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Koadro txikia  Tom Parker eta Kesomi Lolotonga jokalariek Ampo Ordizian ez zutela jarraituko atzo zabaldu bazen, gaur arratsaldeko kontua da Paul Healy kirol zuzendariak ere ez duela taldean segituko. Erabakia klubaren zuzendaritzak hartu du, entrenatzaile taldearen eta jokalarien ordezkariekin adostu eta gero. Zuzendaritzak kaleratu duen oharrak dioenez, hartutako erabakia “ez da erreza izan inorentzat”, baina Paul [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du D’elikatuzek eta Idiazabal Gaztaren museoak bono bateratua atera dute astebururako gunean   duela 4 egunak, 21 ordu · Ikusi

    Bihar, hilak 18, Museoaren Nazioarteko Eguna da, eta hori dela eta, Ordiziako D’elikatuz zentroak eta Idiazabalgo Gaztaren museoak bono bateratu bat prestatu dute astebururako (hilak 19 eta 20). Horietako zentro bat bisitatuz gero, beste zentrorako sarrera doan izango luke bisitariak. Bi zentroetan haurrentzako ekintzak izango dira asteburuan. D’elikatuz zentroak eta Idiazabal Gaztaren Museoak ordutegi bera dute [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibilaldira joateko autobusa antolatu du Hitzarok gunean   duela 4 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Ekainaren 3an Trapagaranen Bizkaiko ikastolen alde ospatuko den Ibilaldia jaialdira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Txartelak 10 euroan daude salgai, eta maiatzaren 29a baino lehen erosi behar dira Hitzaroren bulegoan (09:00-13:00).

  • Koadro txikia PSE-EEren Ordiziako exekutiba prentsaren aurrera atera da gaur aurreko astean EAJk eta Bilduk eman zituzten agerraldiei erantzuteko. Udal langileen balorazioaren aplikazioaren inguruan, PSE-EEk adierazi du jeltzaleek izan duten ardurari izkin egin nahi diotela, eta Bilduri, berriz, erantzun dio “gezurrik ez” esateko, PSE-EEk udalean parte hartzen jarraituko duela gaineratzearekin bat. Javier Lopez eta Jose Antonio [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tom Parkerrek eta Kesomi Lolotongak ez dute Ampo Ordizian jarraituko gunean   duela 5 egunak, 2 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Hasi dira nobedadeak Ampo Ordizia errugbi taldean. Lehena, behintzat, datorren denboraldian taldean jarraituko ez duten bi jokalariren berri ematea izan da. Klubean lau urtean egon den Tom Parker eta iaz etorritako Kesomi Lolotonga ez dira ariko datorren denboraldian Ordiziako taldean. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egin duten lanarengatik. Parkerrek Espainiako nazionalitatea [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Majorik eskaintza berriak ditu udako kanpainan gunean   duela 5 egunak, 21 ordu · Ikusi

    Bihar, hilak 17, zabalduko du Ordiziako Majori kiroldegiak udako kanpainan izena emateko epea. Haur, gazte nahiz helduei zuzendutako ekintzak daude, baina tartean bada berritasun bat: aurten haurrentzako goizeko ekintzarik ez da izango, eta horren ordez, udalekuak eskainiko ditu Majorik 09:00etatik 13:00era. Gosaltzeko, bazkaltzeko eta zaintza zerbitzua ere eskainiko ditu. Udako kanpaina ekainaren 25etik uztailaren 20ra

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute Ordizian gunean   duela 5 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Egunerokoan eta erosketak egiterakoan euskararen erabilera sustatu nahi du Ordiziako Udalak, eta hori dela eta, Ausartu euskaraz izeneko kanpaina jarri du martxan. Hogeitik gora dendak parte hartuko dute kanpainan –arraindegi, harategi eta fruta dendak dira–, eta bihartik hilaren 29ra produktu sorta baten zozketan sartuko dira saltoki horietan erosketak egiten dituzten bezeroek. Sariketa horretan parte hartzea erraza [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordiziako azokaren 500 urteez ariko da gaur Mendigar gunean   duela 6 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Patxi Garmendia Mendigar Ordiziako historialaria Ordiziako azokaren 500. urteurrenaz ariko da gaur arratsaldean, 19:00etan, D’elikatuz gunean. Azokarekin lotutako hainbat pasarte eta bitxikeriaren berri emango du Mendigarrek.

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urteko lehen gazta dastatzea gunean   duela 6 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak antolatutako urteko lehen gazta dastatze gidatua egin da gaur goizean Donostiako Illarra jatetxean, gaztarekin zerikusia duten bi urteurren gogoan hartuta: Idiazabal Jatorri Izendapenaren 25 urteak eta Ordiziako azokaren 500 urteak. Gaur dira juxtu 500 urte Juana Eroa Gaztelako erreginak Ordiziari asteroko azoka egiteko baimena eman zionetik. Jose Ramon Agirianok gidatu [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Zuetaz harro gaude, ta eskerrik asko” gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Dozenaka zale eta herritar zain zituztela iritsi dira Ampo Ordiziako jokalariak Ordiziara, 01:30ak aldera.  Frai Andresen harrera herrikoia egin diete bildutakoek, Ordiziarrak gera! abesten zuten bitartean. Estatuaren azpialdean jarri dira jokalariak, triste aurpegiarekin batzuk, alaiagoarekin besteak. Ligako finala galdu egin dute Valladoliden Quesos Entrepinaresen aurka (27-10), baina Ampo Ordiziak ez du penatuta egoteko arrazoi handirik, bikaina [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Zuetaz harro gaude, ta eskerrik asko” gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Dozenaka zale eta herritar zain zituztela iritsi dira Ampo Ordiziako jokalariak Ordiziara, 01:30ak aldera.  Frai Andresen harrera herrikoia egin diete bildutakoek, Ordiziarrak gera! abesten zuten bitartean. Estatuaren azpialdean jarri dira jokalariak, triste aurpegiarekin batzuk, alaiagoarekin besteak. Ligako finala galdu egin dute Valladoliden Quesos Entrepinaresen aurka (27-10), baina Ampo Ordiziak ez du penatuta egoteko arrazoi handirik, bikaina izan [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Galdu arren, egindakoaz harro gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Beste batean beharko du. Horixe gaur Valladoliden jokatu den Espainiako finalaren ondoren zaleen ahotan zebilen esana. VRAC Quesos Entrepinares Ampo Ordizia baino hobea izan da gaur Pepe Rojo zelaian, eta merezita irabazi du txapelketa. Bigarren zati bikaina egin dute Gaztelakoek, eta ordiziarrek bigarren zatiko lehen minutuetan entsegua lortu badute ere (partidako bakarra), Quesos sendo

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Galdu arren, egindakoaz harro gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Beste batean beharko du. Horixe gaur Valladoliden jokatu den Espainiako finalaren ondoren zaleen ahotan zebilen esana. VRAC Quesos Entrepinares Ampo Ordizia baino hobea izan da gaur Pepe Rojo zelaian, eta merezita irabazi du txapelketa. Bigarren zati bikaina egin dute Gaztelakoek, eta ordiziarrek bigarren zatiko lehen minutuetan entsegua lortu badute ere (partidako bakarra), Quesos sendo aritu [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ligako bi talde onenen arteko finala gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Koadro txikia VRAC Quesos Entrepinares eta Ampo Ordizia. Bi talde horiek jokatuko dute gaur Valladolideko Pepe Rojo zelaian (18:00) Espainiako Ohorezko Mailako finala. Liga erregularreko bi talde onenak izan dira, erasokorrenak, eta jokalari erabakigarrienak dituztenak. Quesosek 589 puntu lortu ditu liga erregularreko 18 partidetan –374 aurka– eta Ordiziak 543 puntu lortu ditu –eta 384 aurka–. Hemen ikus daiteke [...]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Estanda Ordiziak esku-eskura dauka igoera fasea jokatzea gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak esku-eskura dauka lehen mailara jauzi egiteko igoera fasea jokatzeko aukera. Emilio Ortizek eta Iñaki Herasek zuzendutako taldeak bihar, hilak 12, jokatuko du liga erregularreko azken partida Majorin (18:00), Galiziako Afervenza taldearen aurka. Ordiziako taldeak partida irabazi beharra dauka, eta liga lehen postuan bukatuko [...]

  • Gehiago kargatu