Oihana Cabello-(e)k eguneraketa bat bidali du: 2 years, 6 months ago Ikusi
Jaurlaritza eta Guggenheim Urdaibai (eta paradorea…).
Idoia Mendiak gaur esan du ”azterketak egitera bideratuko duten dirua xahutu egingo dutela, burutuko ez den proiektu bat” delako. Ideien lehiaketa deitzeko eskatu dute Batzar Nagusiek (dirua gordeta dutela esan zuen Ahaldun nagusiak). Baina oraindik Urdaibain egin gura duten museo hori non kokatuko duten ez dakite (edo ez dute jakinarazi). Diru hori beste proiektu batzuetara bideratuko luke Jaurlaritzako bozeramaleak. Bizkaian paradore nazionala egin gura dute, eta berau kokatzeko lekurik egokiena Urdaibai litzatekeela dio Mendiak.