Oiartzungo Hitza @oiartzun ?

Aktibo duela 1 aste, 5 egunak
  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ospatu dituzte Arraguako jaiak gunean   duela 21 ordu, 54 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOstiralean hasi eta atzo bukatu. Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, Arraguako bizilagunek giro onean ospatu dituzte jaiak, eta jende dezente bildu da.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goazen plazara: 390 lagun gunean   duela 22 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaGoizean 353 oiartzuar bildu ziren auzoetan, Goazen plazara ekimenaren harira. 20:00etan, berriz, argazkia atera zuten Doneztebe plazan. 390 lagun elkartu ziren.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Antzerki jardunaldiak, gaur hasita gunean   duela 1 egun, 4 ordu · Ikusi

    Udalak eta Oiartzungo Antzerkizaleak Elkarteak Antzerki Jardunaldiak antolatu dituzte, gaur hasi eta igandera arte. DBHko ikasleei antzerkia hurbildu nahi diete, izan ere, datorren ikasturtean Antzerki Eskola martxan jarriko dute, adin tarte horretako gaztetxoentzat. Gainera, aurten XII. Donostia Antzerki Saria irabazi duen Errenteriako Dejabu Panpin Laborategiak Gure bide galduak  lana aurkeztuko du. Sarrera hiru euro ordaindu behar [...]

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oiartzungo argazki artxiboa, sarean gunean   duela 1 egun, 5 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaUdalak jakinarazi duenez, argazki artxiboa osatzen duten 1.359 argazkiak sarean daude, digitalizatuta, edonoren eskura. Bertan, 1897 eta 2002 urteen artean ateratako argazkiak modu errazean aurkitzeko aukera eskaintzen da. Udala 2009an hasi zen artxiboa osatzen, “herriko txokoen, ospakizunen eta herritarren historia grafikoa osatzeko asmoz”. Iñaki Arbelaitz eta Eneko Salaberria aritu dira artxiboa osatzeko lanean. Horrez gain, euren [...]

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goazen plazara: goizetan, auzoetan; iluntzean, Doneztebe plazan gunean   duela 2 egunak, 23 ordu · Ikusi

    Hamarnaka lagun bildu dira Oiartzungo zortzi auzoetan Goazen plazara ekimenaren barruan. Eguerdian zortzi auzoetan izan da, eta arratsalderako deialdi bateratua egin dute: 20:00etan izango da Doneztebe plazan.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Espainiako Judo Ligan lehiatuko da gaur Uxue Urkia gunean   duela 3 egunak, 5 ordu · Ikusi

    Uxue Urkia judoka oiartzuarra Espainiako Judo Ligan lehiatuko da gaur, Madrilen.

    Hainbat sari irabazi ditu Urkiak judoan. Lau urterekin hasi zen judoa praktikatzen, 16 urterekin lortu zuen gerriko beltza eta 2011n Judo Club Valentziak fitxatu zuen.

    Sanboa ere egiten du, eta hor ere hainbat sari irabazi ditu.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du %5,05 igo da langabezia Oiartzunen apirilean gunean   duela 3 egunak, 19 ordu · Ikusi

    Azken datuen arabera, langabeziak gora egiten jarraitzen du herrian ere. Apirilean, %5,05 igo zen langabeen kopurua.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oiartzun, Europako Zero Zabor jardunaldietan gunean   duela 3 egunak, 20 ordu · Ikusi

    Donostian Europako Zero Zabor mugimenduak pasa den asteburuan egin zituen jardunaldietan parte hartu zuen Oiartzungo Udalak, Oihan Tello Bilduko ziengotziaren ordezkaritzarekin. Hiru egunez, zenbait hitzaldi, mahai-inguru eta tailer izan ziren Donostiako Kursaal jauregian, Europatik etorritako aditu eta gonbidatuekin. “Zero zabor politikaren aldeko apustua egina du Oiartzungo Udalak, atez ateko hondakinen bilketarekin hasi zena eta hobetzen

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Bumping party’ festa egingo dute gaur Pagoan gunean   duela 3 egunak, 20 ordu · Ikusi

    Festa berezia egingo dute gaur Pagoan: Bumping party. Gari Seleckt, Nesket, DJ Oliver, DJ Nanux eta Goku ariko dira musika jartzen, 00:00etatik aurrera. Bigarren aretoan (tech house), berriz, Thomas Totton, Lolitta, Apariccio, Oliver DMX eta Haitor Tech disko jartzaileek jarriko dute giroa. Sarrerak hamabost euro balio du, edari batekin.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auto feria, asteburuan gunean   duela 3 egunak, 21 ordu · Ikusi

    Familientzako auto feria egingo dute bihar eta etzi Autocentron. Familientzako autoak egongo dira ikusteko, eta haurrek tailerrekin gozatzeko aukera izango dute, besteak beste.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aloña Mendi izango du kontrario Oiartzunek gunean   duela 3 egunak, 21 ordu · Ikusi

    Ohorezko Mailako denboraldia ere ari da, pixkanaka, bukaerara iristen. Bi partida falta zaizkie mutilei liga bukatzeko. Asteburu honetan, azkenaurreko partida jokatuko dute, eta Aloña Mendi izango dute kontrario. Etzi izango da partida, 16:30ean, Oñatin. Oiartzuarrak sailkapeneko laugarren postuan daude, Pasaiarekin berdinduta. Ligako azken partida, berriz, Anaitasuna liderraren kontra jokatuko dute datorren asteburuan.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elizalde Eguneko bazkarirako txartelak gunean   duela 3 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Urtero bezala, maiatzeko hirugarren igandean, Elizalde Eguna ospatuko dute (etzi). Dagoeneko egitaraua prest dute: emanaldiak, puzgarriak, tailerrak, jolasak, dantzaldia… Eguerdian bazkaria egingo dute. Helduentzako menuak 20 euro balio du, eta 10 haurrenak. Txartelak lehenbailehen erosteko deia egin dute.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Garagardo dastatzea, gaur, Kastron gunean   duela 3 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Garagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da gaur Kastro Berri tabernan, 20:00etatik aurrera. Pintxoak ere izango dira. Sarrerak 6 euro balio du.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanistebanetarako nesken futbito txapelketa antolatzen ari dira gunean   duela 4 egunak · Ikusi

    Herriko neska talde bat, nesken futbito txapelketa antolatzen hasi da xanistebanei begira. Facebook-en jarri dute hitzordua, eta lehenengo bilera datorren ostiralean egingo dute.

    Maiatzaren 25ean izango da, 19:00etan, Beheko plazako futbol zelai txikian, Madalensoro pilotalekuaren ondoan. Taldeak nola egin, eta txapelketaren nondik norakoak argitzeko bilduko dira.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaur hasiko dira Arraguako festak gunean   duela 4 egunak · Ikusi

    Eguerdian erretiratuen bazkaria egin dute, baina arratsaldean izango da txupinazoa. Hemen ikus daiteke egitaraua osoa.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du EHEren ezabaketak gunean   duela 4 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaOiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazek hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko ezabaketak egin ditu aste honetan. Irailean ere ezabaketak egin zituen, baina kartel berriak ezabatu ditu orain. Ekintza horren bidez, «herritarrak gure hizkuntza eskubideak aldarrikatzera» animatu nahi dituzte.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arditurri doan ezagutzeko aukera dago gaur gunean   duela 4 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez (bihar da), Gipuzkoako Parketxe Sareak eskaintza berezia prestatu du gaurko, bere eremuko lau parke naturaletan. Horietako bat da Aiako Harria. Gaur, Arditurriko parketxean, parketxera eta meategira doako bisitak izango dira, 11:30etik 14:00etara.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goazen plazara! Oiartzungo egitaraua gunean   duela 4 egunak, 23 ordu · Ikusi

    Koadro txikia 12:00etan. Auzoetan ekimenak. Ugaldetxon: elkarretaratzea Matteon, kamiseta zuriarekin. Iturriotzen:elkarretaratzea biribilgunean. Karrikan: deidarra, hamaiketakoa eta elkarretaratzea. Altzibarren: elkarretaratzea, zubian. Eltze soinua eta pintxoak. Elizalden: elkarretaratzea, Beheko plazan. Gurutzen: elkarretaratzea, Bizardia plazan. Ergoienen: Auzokaltetik Fortalezara kalejira, eta buelta. Arragua: elkarretaratzea. Auzo guztietatik deia egin dute soinua egiten duten tresnak eramateko elkarretaratzeetara. 20:00etan. Oiartzungo plazan, argazki [...]

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ETAren kontrako esaldiak eta Espainiako banderak margotu dituzte herrian gunean   duela 5 egunak, 5 ordu · Ikusi

    Herrian hainbat margoketa azadu dira: ETAren aurkakoak dira batzuk, eta Espainiako Estatuaren aldekoak beste batzuk, eta hainbat Espainiako bandera ere margotu dituzte.

  • Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Plaka hautsi zuen ertzaina bi hilabetez zigortu dute gunean   duela 5 egunak, 19 ordu · Ikusi

    2010eko maiatzaren 9an hautsi zuen ertzain batek anbulatorioan zegoen Esteban Muruetagoienaren plaka. Orduko hartan, azalpenak eskatu zizkioten Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari Eusko Legebiltzarrean. Gaia ikertuko zutela esan zuen. Urte eta erdiko instrukzioaren ondoren, iazko urriaren 6an zigortu zuten Errenteria-Oreretako ertzain etxeko agente bat. Bi hilabete egin zituen lanik eta soldatarik gabe.

  • Gehiago kargatu