-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zekorketen aldekoek bilera deitu dute maiatzaren 23rako gunean duela 4 ordu, 52 minutu · Ikusi
Zestoako zekorketen aldeko taldeak maiatzaren 23rako (asteazkena) batzarra antolatu dute, 20:00etan, Txanberrenean. Ekainaren 3an Zestoako zekorketen inguruko eskaera-jasotzea egindo du Udalak. “Herri galdeketa horrek Zestoako programatik zezenak kentzea ahalbidetu dezake”, horregatik festetan zezenak izatea nahi duten herritarrei bilerara azaltzeko deia egin die Zestoako Zezen Zale Elkarteak. -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azpeitiko erremonte txapelketan hiru afizionatu ariko dira aurten gunean duela 6 ordu, 39 minutu · Ikusi
Sei bikotetan banatuta, hamabi erremontistak hartuko du parte Azpeitiko XIII. Erremonte Txapelketan. Aurten, gainera, parte hartuko duten erremontistetatik hiru afizionatu mailakoak izango dira: Otaegi, Labaka eta Aizpuru III.a. Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira partidak, denak 18:30ean hasita. Aurreneko kanporaketak ostiral honetan dira. Aurreneko norgehiagokan Matxin III.a eta Labaka Etxabe II.a eta Zubizarretaren kontra ariko dira. [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zekorketei buruzko eskaera-orriak banatzen hasi da Zestoako Udala gunean duela 8 ordu, 39 minutu · Ikusi
Zekorketen etorkizuna erabakitzeko eskaerak jasotzeko kanpaina martxan jarri du Zestoako Udalak. Horren baitan, bai herrian eta bai auzoetan zekorketen aldeko edota kontrako publizitatea jartzeko oholak edo panelak jarri dituzte. Gainera, herritarrek zekorketez aldeko edo kontrako eskaera emateko argibideak ari da banatzen udala etxez etxe, aldizkari batean. Bi eskaera orri eta gutunazal erantsita ditu aldizkaritxoak. [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aimar Irigoienek jantzi du Gipuzkoako harri jasotzeko txapela gunean duela 1 egun, 1 ordu · Ikusi
Aimar Irigoien harri-jasotzaileak irabazi du Gipuzkoako Harri Jasotze Txapelketa. Atzo (maiatzak 20) jokatu zen Legorretako Harripila kiroldegian Gipuzkoako txapela. Hiru harrirekin egin zuten lana parte hartu zuten harri-jasotzaileek eta hirurekin onena errezildarra izan zen. Eroso irabazi zuen lehiaketa Irigoienek, bigarren gelditu zen Izeta IV.ari zortzi jasoaldiko abantaila aterata. 125 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoaren Egunarekin bat egingo dute gaur eskualdeko lau museok gunean duela 4 egunak, 6 ordu · Ikusi
Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo dute gaur eta asteburuan Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoak, Zestoako Ekainberrik, Getariako Balentziaga museoak eta Zarauzko Arte eta Historia Museoak. Mundu aldakor batean, erronka berriak, inspirazio berriak du leloa aurtengo Museoen Nazioarteko Egunak. Hala, Urola Kostako museoek jasotzen duten ondarea ezagutzeko aukera egongo da asteburu osoan zehar eskualdearen barnealdetik [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean duela 4 egunak, 7 ordu · Ikusi
Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txalintxon hasi eta Xoxoten bukatuko da Mendi Astea gunean duela 4 egunak, 7 ordu · Ikusi
Etzi hasita, igandetik igandera bitartean, mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Etzi Txalintxoko eguna ospatuko dute, han haurrentzako egun osoko egitaraua antolatu dute. Azpeitiko plazatik 09:00etan irtengo dute mendizaleek. Txalintxon eguerdian meza izango da, gero salda hartzeko aukera egongo da eta haur jolasak ere izango dira, trikitilariek alaituta. Asteartetik aurrera, [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gartxoten kondaira ezagutarazteko ekimenak antolatu dituzte gunean duela 5 egunak, 4 ordu · Ikusi
Hasi gaur eta hilaren 23ra bitartean Itzaltzuko Gartxot bardoaren kondaira ezagutarazteko hiru ekitaldi antolatu ditu Azpeitiko Kultur Mahaiak. Antolatzaileen arabera, «Euskal Kantuzaleen Elkartearen dei batek akuilu lana eginda» sortu dute Gartxoten ingurumena ekimena Azpeitian. Gaurko eta biharko ekitaldiak Soreasu antzokian egingo dituzte. Gaur, Gartxot filma emango du Ta3. zine klub taldeak. Biharko, berriz, herriko hainbat [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elkarlanean ariko dira baserritarrak eta Sanagustin gunean duela 5 egunak, 5 ordu · Ikusi
Herriko baserritarrak eta Sanagustin kulturgunea elkarlanean ariko dira, «eragileen arteko harremana sustatu, eta bertako eta garaiko produktuak eskaintzeko helburuarekin». Hala, Sanagustineko jatetxean bertako eta garaiko produktuak eskainiko dituzte eta urtean hirutan Kultur Mahaiko bazkideen artean baserritarren produktuekin osatutako otarra bat zozkatuko dute. Lehen otarra Maider Zendoia azpeitiarrari egokitu zaio. Joan den maiatzaren 15ean hiru [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanisidroak ospatuko dituzte Arroa Behean eta Beizaman ere gunean duela 5 egunak, 5 ordu · Ikusi
Asteartean Beizaman ere ospatu zuten baserritarren eguna, han Beizamako Udalak urteroko ohiturari jarraituz etxe bakoitzetik erroldatutako pertsona bat gonbidatu zuen bazkaltzera. Dena den, izan zen beren kabuz joandako herritarrak ere izan ziren Beizamako Ostatu Zaharrean. Aurten, jangela berrian bazkaltzeko aukera izan zuten beizamarrek, eta bazkaldu ostean tertulian jardun zuten iluntzera bitartean. Arroa Behean asteburuan Arroa [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Eman eta jaso’ ekimena jarri du martxan Zestoako Udalak gunean duela 6 egunak · Ikusi
Zestoako Udalak Eman eta jaso izenburua duen ekimena jarri du martxan. Hala, atzo arratsaldean Arroa Goiko eta Ibañarrietako bizilagunekin bildu ziren udal ordezkariak, herritarren kezkak, eta iritziak jasotzeko. Maiatzaren 23ra bitartean lau batzar egingo dituzte herritarrekin. Hurrengoa bihar da Arroabeian. Ekimen berri honekin, Udalak herria herritarrekin batera egitea du helburua. «Udaleko politika herritik egiten dela
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde plazak betetzera deitu du Herrirak gunean duela 6 egunak, 2 ordu · Ikusi
Larunbatean Urola Kostan ere herrietako plazak betetzera deitu ditu herritarrak Herrira-k. Era horretan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko eskatu dute. «Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea», dio taldeak. Hala, Goazen plazara ekimenaren harira herriz herri askotariko mobilizazioak prestatu dituzte larunbaterako. Urtarrilaren 7an [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde plazak betetzera deitu du Herrirak gunean duela 6 egunak, 2 ordu · Ikusi
Larunbatean Urola Kostan ere herrietako plazak betetzera deitu ditu herritarrak Herrira-k. Era horretan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko eskatu dute. «Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea», dio taldeak. Hala, Goazen plazara ekimenaren harira herriz herri askotariko mobilizazioak prestatu dituzte larunbaterako. Urtarrilaren 7an [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde plazak betetzera deitu du Herrirak gunean duela 6 egunak, 5 ordu · Ikusi
Larunbatean Urola Kostan ere herrietako plazak betetzera deitu ditu herritarrak Herrira-k. Era horretan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko eskatu dute. «Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea», dio taldeak. Hala, Goazen plazara ekimenaren harira herriz herri askotariko mobilizazioak prestatu dituzte larunbaterako. Urtarrilaren [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Vespa eta Lambretta motoen dozenaka zale bilduko da igandean herrian gunean duela 1 aste · Ikusi
Azpeitiko Vespa eta Lambretta motoen zaleek bilkura antolatu dute iganderako. Aurreneko aldia da Azpeitian era honetako ekitaldi bat antolatzen dutena. Hala dio Juanjo Agirrek: «Herriko lau lagun elkartu ginen, eta zerbait antolatu behar genuela adostu genuen. Azkenean, igande honetan bilkura egitea erabaki dugu». Zerbait xumea izango dela diote, baina era horretako motorrekiko zaletasuna dutenak [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Eman eta jaso’ ekimena jarriko du martxan Zestoako Udalak gaur, Arroagoian gunean duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Zestoako Udalak Eman eta jaso ekimen berria jarriko du martxan gaur (maiatzak 15, 19:30ean) Arroagoian hango eta Ibañarrietako auzotarrekin egingo duen bilerarekin. Horrekin Udalak herria herritarrekin batera egitea du helburu, “udaleko politika herritik egiten dela sinesten dugulako”. Udalak herritarrengandik gertu egon nahi du, “herriari lotuta gaudelako eta erabakia herriak duelako”. Ekimenaren baitan auzoz auzo eta herrigunekoekin [...]
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zekorketen aurkako kontzientzia zabaltzeko kanpaina abiatu du Muu-k gunean duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Zestoako Muu herri ekimenak 1+1=2 kanpaina jarri du martxan, zekorketen aurkako kontzientzia herritarren bidez eta “inplikazioarekin” zabaltzeko asmoarekin. “Badakigu gertuko jendeak guztiongan eragina duela. Horregatik, guk atera dugun adierazpena sinatzeko edota zekorketak egitearekin ados ez zaudeten denon inplikazioa nahi dugu”, adierazi zuten asteazkeneko agerraldian. Inguruan “konfiantzan eta giro lasaian” norberaren ikuspuntua azaltzea erabakigarria dela [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Izarraizko mendi lasterketarako 150 lagunek eman dute izena aurrez gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Igandean jokatuko da Azpeitian VIII. Izarraizko Mendi Lasterketa, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. 150 lagunek eman dute izena aurrez, baina egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da Azpeitiko plazan. 10:00etan hasiko da lasterketa, herriko plaza nagusitik. Aurrez izena emandakoen artean, mendiko probetan aski ezagunak diren kirolariak daude Lagun Onak-ekoen esanetan: «Probarako izena emandakoen artean
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuan hasiko dira sanisidroak Urola Kostako lau auzotan gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
San Isidro eguna, nekazari edota baserritarren eguna, datorren asteartean da. Baina eskualdeko hainbat auzotan festak dituzte eta jaiak bete-betean asteburuan ospatuko dituzte. Azkoitiko Madariagan, Azpeitiko Aratz-errekan, Errezilgo Erdoiztan eta Getariako Meagan dituzte festak gaur hasi eta San Isidro eguna bitartean. Meaga auzokoak joan den ostiralean hasi ziren, eta asteburu honetarako ere ekitaldiz jositako festa [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udalak herritarren parte hartze bidez erabakiko du hondakinen kudeaketa gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Bi orduko udalbatzarra egin zuten herenegun Azpeitiko udaletxean. Gai eta mozio ugari eztabaidatu zuten, baina alderdien arteko eztabaida sutsuena hondakinen kudeaketaren inguruko mozioek eragin zuten: EAJk, Bilduk eta Hamaikabatek mozio bana aurkeztu zuten. Bilduk aurkeztutakoa bakarrik onartu zen, Bildukoen aldeko botoekin; EAJkoek eta Hamaikabatekoak kontra bozkatu zuten. EAJko eta Hamaikabatekoen mozioek euren aldeko botoak jaso
- Gehiago kargatu

