Nagore Vega @nagorevega ?

Aktibo duela 5 hilabete
" Ikusi dituzue ON aldizkariaren ale guztiak Interneten? http://boga.hitza.info/on-pdfak/" · Ikusi
  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bihar hasiko da ‘Bi eta Bat’ telesailaren aro berria gunean   duela 3 ordu, 24 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Bi eta Bat ETB-1en estreinatu zutenetik 21 urte igaro dira. Sekulako arrakasta izan zuen Amarako hiru pisukide xelebreen inguruko telesail barregarri hark, eta arduradunek berreskuratzea erabaki dute. Hala, haria mantenduta, egoerak gaurkotu dituzte, berriro ere barreak eragiteko asmoz. Zuzendariak berdinak dira, Eneko Olasagasti eta Karlos Zabala donostiarrak; eta hiru pertsonaia nagusiak ere berdin mantendu dituzte, [...]

  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hondarribiko aireportua handitzeko proiektua alde batera utzi dute gunean   duela 5 ordu, 43 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAireportua handitzeko proiektua alde batera utzi dute, baina egungo zerbitzuek berdin jarraituko dute. Espainiako Sustapen Ministerioak dekretua prestatuko du, Espainiako eta Euskal Herriko hainbat aireportutan «salbuespen» egoera adierazteko, horien artean, Hondarribikoarena. Hala, segurtasun guneak jartzeko beharrezkoa omen zen aireportua handitzea: alde batera utziko dute egitasmo hori. Segurtasun espazio horiek OACIk (nazioarteko hegaldi erakundea da) legez [...]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du The Right Ons taldeak kontzertua eskainiko du Intxaurrondon gunean   duela 5 ordu, 47 minutu · Ikusi

    Gaztemaniak ekimenaren barnean, The Right Ons taldeak kontzertua eskainiko du Donostian. Intxaurrondoko Kultur etxean izango da kontzertua, ekainaren 8an, 21:00etan, eta Supersweet eta Gran Yate Especial taldeek ere joko dute. Sarrerek 9 euroko prezioa izango dute, eta aldez aurretik eros daitezke Internet bidez, http://www.kutxasarrerak.net webgunean.

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Itsaso Gutierrez: “Emakumearen inguruko hainbat gaietaz hitz egin nahi nuen bereziki” gunean   duela 15 ordu, 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaItsaso Gutierrez, Musikaria Itsaso Gutierrezen musika proiektu berria da On; larunbatean emango du taldeak lehen kontzertua, Groseko Kortxoenea Gaztetxean. Beizaman dauka On musika taldeak entseatzeko txokoa, bertan bizi baita egun Itsaso Gutierrez (Gros, 1978). Gutierrezek sortutako rock melodikoa da taldearen oinarria, bera baita abestiak sortu dituena, eta gitarra eta ahotsa jartzen dizkiena. Ibai Suarez baxu-jotzailearekin eta [...]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Azkoaga: “Lortutakoari aurrerago garrantzia gehiago emango diogula uste dut” gunean   duela 15 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaRealeko belar hockey taldea Kopako txapeldun ordea izan da, Club de Camporen aurka finala galdu ostean Ohorezko Mailako Ligan bezalaxe, bigarren postuan geratu da Reala asteburuan jokatutako Kopan. Club de Camporen aurka jokatu zuen finala talde txuri-urdinak, eta garaipena esku eskura izan zuen arren, penaltietan txapeldun izateko aukera galdu zuen. Realeko kapitaina da Maite Azkoaga [...]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lagun Aro GBCk gaur izango du ‘play off’ean aurrera egiteko aukera gunean   duela 15 ordu, 26 minutu · Ikusi

    Valentziaren aurka hirugarren partida jokatuko du Donostiako taldeak, 20:30ean,  La Fontetan Lagun Aro GBCk oraindik gehiago nahi duela argi dauka. ACB Endesa Ligako play off ean sartzearekin ez du nahikoa izan, eta borrokan jarraitzen du. Valentzia Basketen aurkako bigarren partida jokatu zuen igandean Donostia Arenan, eta partida ia guztian atzetik joan ostean, 86-82 irabazi zuen. Hala, hirugarren norgehiagoka [...]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Dagoeneko zabalik dago Piraten Musika Lehiaketarako izen ematea gunean   duela 15 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Finalerdietarako sailkatzea lortzen duten hiru taldeek zuzenekoa eskainiko dute Kaian, Aste Nagusian  Aste Nagusian bertako talde gazteek merezi duten lekua lortzeko asmoarekin, Donostiako Piratek bosgarren musika lehiaketa antolatu dute. Donostia eta inguruetako herrietako musika taldeentzako lehiaketa da. Hau da, Donostia, Pasaia, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun, Andoain, Hernani, Astigarraga, Usurbil eta Lasarte-Oria-ko musika talde hasiberrientzako egitasmoa da. [...]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Destroyer taldea Jazzaldiko Agertoki Berdean izango da gunean   duela 15 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Destroyer taldea, Jonathan Wilson, Gary Clark Jr. eta Zola Jesus Jazzaldiko Agertoki Berdean ariko dira zuzenean. Artista horiek, aurretik jakina zirenekin batera izango dira, hau da, Sharon Jones & The Dap-Kings eta Alabama Shakes. Hala ere, oraindik beste bi musikariren izenak falta dira egitaraua osatzeko. Destroyer eta Zola Jesus uztailaren 20an arituko dira zuzenean; Jonathan

  • Lander Arretxea posted a tweet:   duela 23 ordu, 8 minutu · Ikusi

    Blogean: “Poesiaren bidea” | http://t.co/JnVgggWy | #ehu #berriketan

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Valentziara 34 euroren truke joateko aukera dute GBCko zaleek gunean   duela 1 egun, 1 ordu · Ikusi

    Lagun Aro GBCk Valentziaren aurka play off- eko final-laurdenetako hirugarren partida jokatuko du, atzo Donostia Arenan lortutako garaipenari esker. Bihar bertan izango da lehia, La Fontetan, 20:30ean. ETBk partida zuzenean emango du, baina zale sutsuenek Valentziara joateko aukera ezinhobea dute. Izan ere, 34 euroren truke, autobus bidaia eta sarrera lortzeko aukera dago, GBCren bitartez. Bidaia ateratzeko, [...]

  • Urtzi Urkizu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 egun, 1 ordu · Ikusi

    Microsoftek bere sare soziala jarri du martxan: http://www.so.cl
    Google+ekin antza handiagoa du, Facebookekin baino. Dena den, Facebooketik bertatik erregistratu daiteke bertan.

  • mikel peruarena-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 egun, 1 ordu · Ikusi

    ’Eskola bizia, herri bizia’ dokumentalaren trailerra: http://youtu.be/5bko-XNKT10
    Ekainaren 1ean estreinatuko dute dokumentala Tolosan, Leidorren; ekainaren 3an Larraulen emango dute, eskola txikien festan. ’Être et avoir’ (izan eta eduki) filmarekin akordatu naiz:

  • Koadro txikia Jauko Barik, Keike eta Xarma musika taldeetan ibili ostean, On da Groseko Itsaso Gutierrezen proiektu berria. Hiru kidek osatzen dute On, Itsaso Gutierrezen gitarra eta ahotsa, Ibai Suarez baxularia, eta Denis Alberdi bateria. Taldea rock melodikotik abiatzen da, baina beste ukitu batzuk ere ematen dizkie bere abestiei. Taldearen lehen aurkezpen kontzertua larunbat honetan bertan [...]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Realeko belar hockey taldea Kopako txapeldun ordea izan da gunean   duela 1 egun, 4 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Realeko belar hockey taldeak kopako finala galdu zuen atzo Club de Camporen aurka, eta txapeldun orde postuarekin geratu da.  Partida 1-1eko berdinketarekin bukatu zenez, luzapena egin zuten, baina hor ere ez zen garailerik egon, eta penaltietan jokatu zuten guztia. Azkenean, Madrileko taldearentzat izan zen garaipena, txuri-urdinek lau penalti huts egin bait zituzten. Duela astebete bukatutako Ohorezko [...]

  • Urtzi Urkizu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 egun, 4 ordu · Ikusi

    ETB1eko ’Azpimarra+’ saioan Rufi Etxeberria elkarrizketatuko du gaur Maddalen Iriartek (23:10). Kontuan hartzekoa da Iriartek eta ETBko beste kazetari batzuek Etxeberria elkarrizketatzeko debekua izan dutela zuzendaritzaren aldetik hiru urteotan.

  • Urtzi Urkizu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Igandean 30 urte beteko dira EITB sortzeko legea Eusko Legebiltzarrean onartu zenetik. 1982ko azaroaren 23an hasi zituen Euskadi Irratiak bere emisioak. Eta ETB1renak 1982ko abenduaren 31n hasi ziren.

  • Urtzi Urkizu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 4 egunak · Ikusi

    TVEk aurreneko aldiz bertan behera utziko ditu udako bere magazin guztiak, dirua aurrezteko. Ekainaren 29an amaituko dira eta irailera arte ez dira itzuliko.

  • Asier Perez-Karkamo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belaunaldi berria iritsi da Banakora gunean   duela 4 egunak, 1 ordu · Ikusi

    Koadro txikia 2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako [...]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urrian kaleratuko du Xabi San Sebastianek bere disko berria gunean   duela 4 egunak, 2 ordu · Ikusi

    XSS Band izena du Xabi San Sebastian abeslari donostiarraren proiektu berriak. Bere musika lanak direlako, eta musika lan horietan ukitu berezi bat nabari delako. Taldearen soinua sendotu eta aberastu egin dela diote. Urria hasieran aurkeztuko dute diskoa, baina dagoeneko entzun daitezke Katamotza abestiaren lehen 59 segundoak.

  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 4 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]

  • Gehiago kargatu