Nagore Vega @nagorevega ?
Aktibo duela 5 hilabete-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kirol emaitzak gunean duela 32 minutu · Ikusi
FUTBOLAOhorezko Erregional Maila. Aloña Mendi-Oiartzun: 1-2.
PILOTA
Udaberri Txapelketa.Haurrak. Oiarpe-Añorga: 10-18.
Arraguako jaietako partidak.Haurrak, kadeteak eta gazteak.
Aitor Leonet-Imanol Isasa/Josu Leonet-Oihan Lopez: 18-7 .
Aritz Leonet-Jon Otegi/Imanol Ugalde-Ekain Etxeberria: 15-18.
Egoitz Olarra-Gorka Mitxelena/Zigor Salaberria-Xabier Azpiroz: 9-18. -
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oiartzungo antzerki jardunaldiak, aste osoan zehar gunean duela 1 ordu, 33 minutu · Ikusi
Antzerkia hurbilduko diete DBHko ikasleei; datorren irailean Antzerki Eskola jarriko dute martxan Oiartzun Udalak eta Oiartzungo Antzerkizaleak Elkarteak Antzerki Jardunaldiak antolatu dituzte aste honetarako. Helburua, DBHko ikasleei antzerkia hurbiltzea da, izan ere, datorren ikasturtean Antzerki Eskola jarriko dute martxan gaztetxoentzako. Azpeitiko eta Pasaia-Lezo Lizeoko antzerki eskoletako gaztetxoak etorriko dira aste honetan Oiartzunera, euren lanak antzeztera. [...]
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arraguan bertan behera utzitako ekimenak, igandean gunean duela 3 ordu, 37 minutu · Ikusi
Arraguako jaiak izan ziren joan den asteburuanm eta eguraldi txarra dela medio, ekimen batzuk bertan behera utzi beahr izan zituzten. Jai Batzordeko kideek nabarmendu dutenez, “haurrek pena handia hartu zuten”, horregatik, bertan behera utzitako ekimenan igandean egitea pentsatu dute. Hauxe izango da egitaraua: 11:30-13:30. Jolas parkea: gaztelu puzgarriak, Santa Fe trena, quad-ak eta rokodromoa. 12:00. Kronoeskalada [...]
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jon Martinek Unesco Etxea Rio+20 Blogger beka irabazi du gunean duela 3 egunak, 3 ordu · Ikusi
Petrolioaren lioa post-bideoarekin, Unesco Etxea Rio+20 Blogger beka irabazi du Jon Martin oiartzuarrak. Peak oil-aren etorrerari bertsoak jarri dizkio. Hona bere lana:
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Futbolaz aritu dira ‘Kirolez blai!’-n gunean duela 3 egunak, 22 ordu · Ikusi
Aste honetan, Realeko denboraldia aztertu dute bi kazetariekin, Kirolez blai! saioan. Laura Chamorro Teledonosti eta Punto Radioko kazetaria eta Inaxio Esnaola Hamaika Telebistako kazetaria izan dira Oiartzun Irratian. Bide batez, OKEko nesken entrenatzailea den Mikel Salegirekin ere hitz egin dute. Nesken azken partidako balorazioa egin zuen. Hemen entzun daiteke saioa.
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Etzi ospatuko dute Elizalde Eguna gunean duela 3 egunak, 23 ordu · Ikusi
Dagoeneko iganderako egitaraua prest dute Elizalden: goizean zehar emanaldiak, puzgarriak, tailerrak… izango dira. Arratsaldean jolasak, dantzaldia, puzgarriak… Eta eguerdian bazkaria egingo dute. Paella erraldoiak prestatuko dituzte haur eta helduentzat. Helduentzako menuak 20 euro balio du (entsalada, paella eta ijito besoa), eta 10 haurrenak (patea, paella eta izozkia). Txartelak lehenbailehen erosteko deia egin dute. Lehen Hezkuntzako
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ikasleek bertso saioa egingo dute asteazkenean gunean duela 4 egunak, 4 ordu · Ikusi
Haurtzaroko eta Elizaldeko bosgarren eta seigarren mailako ikasleek parte hartuko dute: 204 izango dira Ikasturtean zehar landutakoa erakusteko, herriko bi ikastetxeetako ikasleek bertso saioa egingo dute datorren asteazkenean. Madalensoron izango da, 17:15ean. Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako LH 5. eta 6. mailako 204 ikasleek ikasturte honetan ahozkotasuna landu dute ikasgeletan, beste behin, bertsolaritzaren bidez. [...]
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haurtzaroko ikasleak Teknoskopioa Proiektu Azokako finalera iritsi dira gunean duela 4 egunak, 5 ordu · Ikusi
Freskagarri makina eraiki dute Haizea Prietok, Aitor Alberdik, Lide Ibargurenek eta Julen Etxebestek Haurtzaro Ikastolako DBH3ko ikasle talde batek freskagarri makina bat eraiki du teknologia tailerrean. Elhuyarrek antolatzen duen Teknoskopioa lehiaketara aurkeztu zuen, eta finalerako aukeratua izan zen. Haizea Prietok, Lide Ibargurenek, Julen Etxebestek eta Aitor Alberdik aurkeztu zuten beren proiektua Bilboko Bizkaia aretoan, joan [...] -
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du 45 hektarea baso berritu dituzte Oiartzunen, Lezon eta Errenteria-Oreretan gunean duela 4 egunak, 23 ordu · Ikusi
Aldundiak eta Caixak egin dituzte lanak, herri onurako mendietan, eta bertako espeziak aldatu dituzte Gipuzkoako hainbat menditan egindako basoberritze lanak aurkeztu zituzten atzo Oiartzunen. Bertan, Errenteria-Oreretan eta Lezon, guztira, 45,5 hektarea biziberritu dituzte. Oiartzunen egin dituzte lanik esanguratsuenak, eta horregatik egin zuten bertan aurkezpena. Han izan ziren Julian Unanue Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natura [...] -
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Etxerat Lagun afaria, larunbatean gunean duela 5 egunak, 5 ordu · Ikusi
Girizia elkarteak Etxerat Lagun afaria antolatu du etzirako. 21:00etan izango da, elkartean bertan. Txartelek hamabi euro balio dute, eta ohiko lekuetan eros daitezke.
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanistebanetako Binakako Pala Txapelketa, martxan gunean duela 5 egunak, 20 ordu · Ikusi
Kataxulo Gaztetxiak eta Girizia elkarteak antolatu dute; hilaren 28an hasiko dira partidak Kataxulo Gaztetxiak eta Girizia elkarteak aurten ere antolatu dute Xanistebanetako Binakako Pala Txapelketa, udalaren laguntzarekin. Hilaren 28an hasiko dira jokatzen. Parte hartu nahi dutenek, bikotea osatu beharko dute: bi neska, bi mutil, edota bikote mistoak ere onartuko dituzte. Azken horiek mutilen taldean jokatuko [...]
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburu honetan ospatuko dituzte Arraguako jaiak gunean duela 5 egunak, 23 ordu · Ikusi
Uda hurbiltzearekin batera, hasi dira jaiak hainbat herri eta auzotan. Oiartzunen, urtero bezala, Arraguakoak izango dira lehenak, asteburu honetan. Jai batzordeak hiru eguneko egitaraua antolatu du etzi hasi eta igandera arte. Goiko Eskolan ere hainbat ekimen antolatu dituzte etzirako eta larunbaterako. Auzotarrei eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete. EGITARAUA Etzi, ostirala 14:00etan. Erretiratuen bazkaria, Aldeguna elkartean. 19:00etan. [...]
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hizkuntza ohiturei buruzko TELP ikastaroa antolatu dute udalak eta Ttur-tturrek gunean duela 6 egunak · Ikusi
20 lagunentzako tokia izango da ikastaroan: Euskara Elkartera egitasmokoek lehentasuna izango dute Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak TELP ikastaroa antolatu dute. Jakinarazi dutenez, batez ere Euskara Elkartera egitasmoan parte hartzen dutenei zuzenduta dago. Ikastaroaren helburua, «hizkuntza ohituren inguruan aritzea da, euskaraz aritzeari lotutako deserosotasunak murriztea eta euskaraz gusturago aritzeko baliabideak sortzea». Hamar ordu izango ditu [...]
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oiartzun-Sevilla: argazkiak gunean duela 6 egunak, 1 ordu · Ikusi
Jose Juan Gurrutxagaren argazkiak.
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zokoloko zubia itxi egingo dute aste batzuz, lanengatik gunean duela 6 egunak, 21 ordu · Ikusi
Olaldeko etxebizitzen lanek eragin dute bide mozketa; Zokoloko zubia bota eta berria eraiki behar dute Zokoloko bidea autoentzako itxita dago atzotik. Udalak jakinarazi duenez, bide hori itxita egongo da uztailaren 14ra arte. Olaldeko etxebizitzen lanek eragin dute bide-mozketa, Altzibarko Donepetri kaletik Zokolo bidera dagoen zubia bota eta berria eraiki behar baitute. Oinez bai Lanek iraun bitartean, [...]
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du OKEko neskek ez dute lortu mailaz igotzea gunean duela 6 egunak, 22 ordu · Ikusi
Mailaz igotzeko lehen kanporaketan Sevillak 0-2 irabazi du, Oiartzunek bere atean sartutako golei esker Espainiako Estatuko Lehen Mailara igotzeko partida jokatu zuen herenegun OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken taldeak. Sevilla izan zuen aurrean, eta talde horrek jarraituko du mailaz igotzeko borrokan. Oiartzuarrak, norgehiagoka horretatik kanpo geratu dira, 0-2 galdu ondoren. Partida ona eskaini zioten publikoari [...]
-
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oroigarri bat jarri dute Beloagako gazteluan gunean duela 6 egunak, 23 ordu · Ikusi
1200 urtean Oiartzun ere Nafarroa zela dio dokumentu batek; udalak eskerrak eman ditu egindako lanagatik Oiartzun Konkistaren Astea ekitaldi bereziarekin bukatu zuten joan den larunbatean. Beloagako gazteluan oroigarri bat inauguratu zuten. 200 bat herritarrek egin zuten bat Oiartzungo Nafarroa Bizirik taldeak egina zuen deialdiarekin. Lehenik, ekitaldia egin zuten Gurutze auzoko pilotalekuan 11:00etan. Bertan, taldeko kide [...] -
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mikel Salegi: «Fisikoki zein psikologikoki oso indartsu daude, irabazteko gogoz» gunean duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Mikel Salegi (Azpeitia, 1977) da OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken lehen taldearen entrenatzailea. Denboraldi ona egin dute oiartzuarrek, eta orain gora begira jarri dira, mailaz igotzeko kanporaketan sartu baitira. Etzi dute lehenengo partida, etxean, Sevillaren kontra. Entrenatzailea zein jokalariak gogoz aterako dira zelaira, duten onena ematera, eta amestutakoa lortzea dute helburu. Hasteko, zorionak egin duzuen denboraldiagatik. [...] -
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bihar inauguratuko dute Beloagako oroigarria gunean duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Konkistaren Asteak aurrera jarraitzen du. Joan den ostiralean Gartxot filma ikusteko aukera izan zen, udaletxeko areto nagusian. Atzo, berriz, Beñi Agirrek hitzaldia eman zuen toki berean: 1200-1512. Gaizkileen mugak . Hamarnaka lagun hurbildu ziren bertara. Bestalde, konkistaren gaineko erakusketa jarrita dago, Nabarralderen eskutik, udaletxean. Bihar, berriz, asteko ekitaldi nagusia egingo dute: 11:00etan, Beloagako oroigarria inauguratuko dute Gurutzeko frontoian. [...] -
Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Dantza Batailoiarekin bat egingo du asteburuko kale ekintzak gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Tren Berdea, graffitiak eta break dance izango dira haurrentzat, eta hainbat dantza gaztetxoentzat Kale ekintzak, Ugaldetxoko Lokaleko kideek astebururako antolatu duten Dantza Batailoiarekin bat egin du, eta sei eta hamabi urte arteko haurrei zuzendutako aisia eskaintza dantzarekin lotuko du. Bihar, ostirala, 18:00etatik aurrera Tren Berdean ibiltzeko aukera izango dute haurrek (Doneztebe plazan), eta etzi graffitiak [...]
- Gehiago kargatu

