Mikel Rodriguez-(e)k
Futbolsofatzen gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 1 year ago Ikusi
Eta gainerako liga handietan? Ingalaterran azken 28 ligak zazpi talderen artean banatu dituzte -aurten City izan liteke zortzigarrena-. Manchester United jaun eta jabe hamabirekin, Arsenalek bortz, eta Chelseak hiru. Italian, 28 liga zortziren artean. Hiruko bat nagusi: Milan (zortzi), Inter eta Juve (seina). Frantzian, 28 hamarren artean -Montpellier izan liteke 11.a-. Olympique Lyon nagusi (zazpi), eta Marseillak bortz. Alemania bateratuan liga bakarra ezarri zenetik (1991/1992), Bayernek 21etik bederatzi irabazi ditu, eta Borussia Dortmundek bortz. Sei taldek irabazi dute.