Mikel Goñi @mikelgoni ?

Aktibo duela 2 ordu, 50 minutu
  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du 1813ko gertaerek gizartean izandako eragina aztertuko dute San Telmo Museoan gunean   duela 2 ordu, 49 minutu · Ikusi

    San Telmo Museoak eta Demagun Hausnarketarako Taldeak Donostia 1813 La sociedad civil victima de la guerra solasaldia antolatu dute. Museoan bertan izango da saioa ostegunean, 19:30ean. Lola Valverde eta Juan Carlos Mora historiagileek eta Javier Sada idazleak hartuko dute parte ekimenean, Arantxa Urretabizkaiaren gidaritzapean. Sarrera doakoa izango da. Valverde, Mora eta Sada Donostian 1813an gertatutakoari buruzko [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beldurrik ez, robotei gunean   duela 15 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJaponiako Kawada enpresaren Hiro robota Europan hedatzeko ardura hartu du Tecnaliak; Miramonen aurkeztu dute lanabes humanoidea. Europara Donostiatik iritsiko da Hiro robot humanoide japoniarra. Tecnaliak moldatuko du makina hau kontinente honetako enpresa mundura egokitzeko. Japoniarrek uste dute gizaki forma izateak bere ondoan lan egitea erraztuko duela, eta teknologia euskal enpresaren arduradunek langabezia areagotzeko arriskurik ez [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lagunekin kantari programa ostiralean bukatuko da urteroko kantu-afariarekin gunean   duela 17 ordu, 1 minutu · Ikusi

    2012ko Lagunekin Kantari programa bukaerara iristen ari da. Gaurko saioa Larrotxenen egiten dituztenen azkenekoa izanda. Etxekoekin kantari izeneko saioan Intxaurrondo, Antigua, Amara eta Groseko kantuzaleek parte hartu dute. Ostiralean bukatuko da sorta antolatzaileek prestaturiko kantu-jira eta kantu-afariarekin. Era berean, antolatzaileek jakitera eman dutenez, oraindik ere txartelak gelditzen dira kantu-afarirako. Artzak Ortzeok elkartean egingo den

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hiro robota Europara iritsi da Donostiako Tecnaliari esker gunean   duela 1 egun, 2 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Gaur aurkeztu dute Europan gizakiekin batera lanean arituko den lehen robot humanoidea. Tecnaliak Donostian duen egoitzan egin dute prentsarako agerpena, bertan egingo direlako robota Europako merkatura egokitzeko lanak. Tecnaliako arduradunek azaldu dutenez, robot honen berrikuntza gizakiekin batera ingurune berean lan egiteko ahalmena da. Hola, espresuki prestatuta dago gizakiaren eta makinaren artean lanak osatu ahal [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 4 egunak, 2 ordu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak festak iragartzeko kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ agertu behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko logoak kartelaren kasuan. Parte hartzen duten diseinuekin jaien [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txuriurdinak janzteko garagardoak gunean   duela 4 egunak, 15 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaTxirritako Txuriurdinak futbol lagunarteak Herrerako garagardo azoka antolatu du frontoian igandera arte. Ohi baino jende gehiago izaten ari da gau hauetan Herrerako frontoi berrian. Pilota jaialdirik ez, eta janariaren zein edariaren usainean etorritako publikoak betetzen ditu kantxako mahaiak. Auzoan egiten den lehen garagardo azokan bezero izaten ari dira; Larratxon ezohiko jende mugimendua sortuz, eta Txirritako [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bidebietak ongietorria eman die Txanpontxori eta auzoko jaien sasoiari gunean   duela 4 egunak, 15 ordu · Ikusi

    Jai batzordeak egitarau orekatua prestatu du, eta «bakoitzak ahal duen bezala» laguntzea eskatu die auzotarrei Mikel Txanpontxoren jaitsierak Bidebietako jaiak hasteaz gain, urrira arte iraungo duen auzoetako ospakizunen segida hasi zuen, atzo. Donostian dagoen festa egarria asetzeko, lehen tragoak jotzen hasi ziren bidebietarrak, eta horrela jarraituko dute igande arratsaldera arte. Haur, gazte eta helduentzako ekimenen [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herrerako garagardo azoka, iruditan gunean   duela 5 egunak, 2 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Lau egun gelditzen dira Herrerako garagardo azokaz gozatzeko. Gaur, osteguna, eta bihar, 18:00etatik 24:00etara; etzi, 12:00etatik 24:00etara; eta igandean, 12:00etatik 23:00etara. Denbora horretan guztian, 35 garagardo mota, freskagarriak, saltxitxa eta ukondoa dastatu ahal izango dituzte bisitariek. «Bejetarianoek zorte txarra izan dute», azaldu du Nagore Alkarreta Txirritako Txuriurdinak lagunarteko kideak. «Antolatzen dugun lehen urtea da [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tapies, hiru tokitan eta bi unetan gunean   duela 5 egunak, 15 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaAntoni Tapies artistaren ‘Obra grafikoa’ erakusketa arte garaikidean interesa duen orori zuzendutakoa da; antolatzaileek ezarritako helburua da, bilduma ikusi ondoren, bisitariak egilearen lana «edozein museotan» identifikatzea. Hiru gune eta bi une ezberdinetan jarri izanak nabarmentzen du Antoni Tapies artista katalanaren Obra grafikoa erakusketak duen garrantzia. Donostia Kulturarentzat prestatutako bildumak egile honen nondik norakoak donostiar guztiengana helarazteko [...]

  • Koadro txikia Antoni Tapies (Bartzelona, 1923-2012) artista katalanaren Obra grafikoa  izeneko erakusketa gaur zabalduko dute Okendo eta Aiete kultur etxeetan. Bildumaren komisario Antonella Montinarok bisita gidatua eta hitzaldia emango ditu gaur, maiatzak 16, 19:00etan, Groseko kultur etxean. Prentsarako aurkezpenean Montinarok azaldu duenez, arte garaikidean interesa duten pertsona guztientzako egokia da erakusketa, “oso helburu didaktikoa” izan dutelako bilduma osatzeko [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du ATEA elkarteak erantzunak eskatu dizkio Donostiako udalari gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Animaliekiko Tratu Etikoaren Aldeko Elkarteak (ATEA) Udaleko Osasun Publiko eta Animalien Ongizate zerbitzuetara hainbat galdera bideratu ditu. Talde animaliazaleak egindako salaketa baten ondorioz udalak sortutako txostena argitu nahi du. Donostiako baserri batean bi zakur egun osoan lotuta egon izana salatu zuen ATEAk, eta horren ondorioz egindako txostenaren inguruko hainbat galdera egin dituzte animaliazaleek. Bere ustez,

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Etxe tristeak’ udalera jo du babes bila gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikiaKepasakonlakasa taldeak ofizialki sartu du udal erregistroan udalbatzarreko lau alderdi politikoei egindako eskakizuna. Kepasakonlakasak, etxebizitza duinaren aldeko kolektiboak uste du Donostiako etxe gehiegi triste daudela, beraien barruan inor ez delako bizi. Hori dela eta, udaleko alderdi politikoetara jo dute, egoeran izan dezaketen eragiteko ahalmena erabil dezaten arazoa arintzeko saiakeran. Atzo goizean modu grafikoan irudikatu zuen Kepasakonlakasa [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Babestu etxe triste bat’ ekimenari hasiera eman dio Kepasakonlakasa kolektiboak gunean   duela 1 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikia Kepasakonlakasa kolektiboak etxe hutsak etxebizitzarako erabiliak izan daitezen ekimen berria jarri du abian. Oraingo honetan udalbatzarrean dauden lau alderdi politikoetara joko dute, beraiek kudeatzen dituzten hainbat eraikinen inguruko eskaera zehatzak eginez. Hori dela eta, alderdi politiko bakoitzari gutun bana helarazteko eskabidea egin dute gaur goizean udal erregistroan. Izan ere, egun udalean dauden lau alderdi [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kultur hiriburutzaren ospakizuna, iruditan gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaOfizialki Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatu dutela ospatu dute gaur Nautikoan. Bertan elkartu dira Donostia 2016 proiektuaren alde lan egin duten eragile, agintari eta herritarrak. Orain Olatu Talkak hartu dio lekukoa. Musika talde sortu berrien zirkuitua, hiri kultura erakustaldiak, kultura libreari buruzko ekimenak… Donostia 2016 proiektua osatzen duten balioak gizarteratzeko asmoz abiatu da Olatu Talka.

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Juan Karlos Izagirre: “Erronka honen ardatza parte hartzea da” gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi


    Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek hiria 2016ko Europako Kultura Hiriburua ofizialki izendatu dutela ospatzeko Nautikoan egin den ekitaldian parte hartu du. Bertan bildu direnei esandakoaren arabera, 2016 proiektuaren erronkaren “ardatz” eta “balio” handienak parte hartzea da.

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Santi Eraso: “Ipuin horretatik errealitatera pasatu behar gara” gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi


    Donostia 2016ko kultur aholkulari Santi Erasok azaldu duenez, “fikziotik” errealitatera igaro da 2016ean Donostia Europako Kultur Hiriburu izatea. Hiria horren emaitzak berehala ikusten hasiko dela espero du Erasok.

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txema Garai: “Hemen gaude besteekin kultur hiriburua dela ospatzeko” gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Vasco de Camping elkarteko lehendakari Txema Garaik parte hartu du 2016ko Kultur Hiriburu ofiziala dela ospatzeko egin den ekitaldian. Bere elkarteak Donostia 2016 Hiriburu izatearen prioektuan parte hartu duela ekarri du gogora. Besteak beste, Baiona-Donostia trekingaren ekarpena egin dio proiektuari mendi elkarteak.

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Iñigo Arbiza: “Oncek ere lan egingo du hiriburu izate horretan” gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi


    Iñigo Arbiza ONCE Euskadiko komunikazio arduradunak hiria zoriondu du Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua izatea ofiziala delako, eta berretsi du ONCEk proiektuan parte hartuko duela. Besteak beste, bihar, maiatzaren 12an Zurriolan egingo duten Kriskitin lasterketa Olatutalka ekimenaren barruan kokatu dute.

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Felipe Juaristi: “Hiriburutza ospatzera etorri gara” gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    http://youtu.be/_mT-1fQ3KWU
    Donostia 2016.ean urtean Europako Kultur Hiriburu gisa ofizialki izendatu izanaren ospakizun festan parte hartu du Euskadi Irratiko zuzendari Felipe Juaristik. Euskadi Irratiaren kultur izaerak eta Donostia 2016 proiektuarekin dituen antzekotasunak nabarmendu ditu.

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elektrikoak eta errazak gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaPalacio de Aiete hotelak motor elektrikoak alokagai jarri ditu duela hiru hilabete; auzotarren eta bezeroen harrera ona dela diote arduradunek. Gutxika hasi ziren Palacio de Aiete hoteleko arduradunak ibilgailu elektrikoen kontuan. Motordun bizikletekin hasi ziren eta moto elektrikoak izatera iritsi dira. Idoia Izagirre zuzendaria pozik dago bezeroek eta auzotarrek ekimenari egin dioten harreragatik. Erabiltzaileak, berriz, [...]

  • Gehiago kargatu