-
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manifestazioa egingo dute larunbatean murrizketen aurka gunean duela 3 ordu, 26 minutu · Ikusi
Zortzi sindikatuk eta 60 elkarte baino gehiagok murrizketen aurkako eta politika aldaketen aldeko manifestazioa egingo dute larunbatean. Deitzaileen hainbat ordezkarik agerraldia egin dute goizean, Bulebarreko kioskoan. “Hondamendira garamatzaten murrizketei eta aplikatzen ari zaizkigun politikei uko egiteko” manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Bulebarretik, 17:30ean irtengo da manifestazioa. Oarsoaldeko Langabeen Asanbladako ordezkari Beñat Burladak, euskaraz, eta [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musikazaletasunak urrutitik ekarrita gunean duela 15 ordu, 23 minutu · Ikusi
Libanoko ‘Etnophonia’ telebista saioko talde bat Donostian izan da asteburuan. Kantu Jiran eta Bagerak antolatutako erromerian parte hartu eta txistulariak, bertsolariak nahiz euskal dantzak grabatzeko aukera izan dute. Eguraldi txarrarri aurre egin zioten larunbatean dantzan zaleek. Konstituzio plazako arkupeetan babestu, eta berdin-berdin parte hartu zuten Bagerak antolatutako erromerian. Urtean halako lau izaten dira, eta ez zuten [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Richard Prum biologoak hitzaldia emango du bihar gunean duela 1 egun, 2 ordu · Ikusi
Richard Prum biologo estatubatuarrak parte hartuko du bihar Jakiundek eta Ikerbasquek antolatutako Zientzia Foroan. Animalien kolore eta edertasunaren bilakaera naturan hitzaldia emango du Yale unibertsitateko Ekologian eta Bilakaera Biologian katedradunak. Animalien koloratzea eta honek edertasunaren kontzeptuarekin duen harremanaz mintzatuko da Prum, era didaktiko eta errazean bere ikerketen emaitzak aurkeztuz. Saioa Andia kaleko kutxa aretoan egingo dute, [...]
-
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abir Nehme abeslari libanotarrak parte hartu du Bageraren erromerian gunean duela 2 egunak, 18 ordu · Ikusi
http://youtu.be/TILTk8XD-5s Bagerak antolatutako erromeria bisitatu du Libanoko Al Mayhedan telebista kateak. Musika eta dantza etnikoen inguruko Etnophonia saioko lan taldeak irudiak grabatzeaz gain, parte hartu du bertan. Udaleko Txistulari Bandaren doinuekin oinak astintzera ausartu ondoren, Abir Nehme abeslari eta aurkezleak bere herriko kanta bat abestu du. Eguraldi txarra dela eta, Konstituzio plazako arkupeetan egin dute [...]
-
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalapiek bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu ekainerako gunean duela 4 egunak, 3 ordu · Ikusi
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu. Saioak ekainaren 9an, 10ean, 16an eta 17an egingo dituzte, bi txandatan: 10:00etatik 11:30era, bizikleta gainean ibiltzen ez dakitenentzat; eta 11:30etik 13:00etara, hiri barruan ibiltzeko erraztasuna eta segurtasuna lortu nahi dutenentzat. Ikastaroak Mandasko Dukearen kaleko epaitegien ondoan egingo dituzte, eta norberak bere bizikleta
-
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du DEA ekipoen erabilera eta bihotz-biriken suspertzea irakatsiko du DYAk gunean duela 4 egunak, 4 ordu · Ikusi
Gipuzkoako DYA elkarteak oinarrizko bihotz biriken suspertzeari eta DEA ekipoen erabilerari buruzko ikastaroa egingo du datorren astean. Jarduera Arcco merkataritza guneko Lagunak autoeskolan egingo dute, astelehenean eta asteartean, 18:30etik 21:00etara bitartean. Ikastaro teoriko-praktikoa izango da, eta honen bidez, bihotz arnasketa geldialdia idetifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze mugimenduak burutzen, eta DEA ekipoak (kanpoko desfibriladore automatikoak) erabiltzen ikasiko dute
-
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zabalik da Kutxak antolatutako udako ekimenetarako izen ematea gunean duela 4 egunak, 15 ordu · Ikusi
Gaztetxoen Elkarteak, Eureka! museoak eta Ekoguneak 3 eta 18 urte artekoentzat jarduerak prestatu dituzte. Udalekuak, auzolandegiak, lantegiak… Kutxa Fundazioak udarako prestatutako jardueretan izena emateko epea abian da. Aisialdi ludikoa eta kulturala sustatzeko helburuz prestatu dituzten egitasmoen zerrenda atzo aurkeztu zuten Kutxa, Eureka! zientzia museoa eta Ekoguneko arduradunek. Guztira, 3 eta 18 urte arteko 35.000 lagunek izango [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haur eta gazteentzako jarduera eskaintza zabala aurkeztu du Kutxak gunean duela 5 egunak, 4 ordu · Ikusi
Kutxa Fundazioak udarako prestatu dituen proposamenak aurkeztu ditu goizean, Kubo eraikinean. Eureka, Gaztetxoen Elkartea eta Ekogunearen eskutik, 3 eta 18 urte artekoek aisialdi ludikoa eta kulturala egiteko aukera zabala izango dute . Berritasunen artean, Axier Munian surflariaren Free Surfing eskolarekin lankidetzan, Donostia Ezagutzuz programako partaideek surfa eta honen inguruko filosofia ezagutzeko aukera izango dute. Horrez [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mediku euskalduna izateko eskaera taldean egingo dute, gaur gunean duela 5 egunak, 15 ordu · Ikusi
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hilabete hasieran abian jarri zuten Euskaraz osasuntsuago kanpaina. Honen xedea, hala erabakitzen dutenek, osasun etxe bakoitzean dauden euskarazko medikuetako bat eskatzea da. Aldaketa eskaera nork bere kabuz aurkez dezake dagokion artategian, baina sustatzaileek elkarrekin egitea proposatzen dute. Horretarako, gaur, 10:00etatik 12:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara, Bagerako edo EOOko ordezkari [...]
-
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nerabeek aniztasun afektibo-sexuala onartzetik “barneratzera” pasa behar dutela uste dute Gehituko kideek gunean duela 5 egunak, 15 ordu · Ikusi
Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur; horren harira, nerabeek aniztasun afektibo sexualaren inguruan dituzten jarrerei buruzko ikerketa aurkeztu du Gehituk. Homosexualitatea buruko gaitzen zerrendatik kendu zuen Osasunerako Mundu Erakundeak 1990eko maiatzaren 17an. Orduz geroztik Homofobiaren Lesbofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da gaurko egunez. Oraindik ere, LGTB –lesbiana, gay, transexual eta [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Homosexualitatea gaixotasuntzat jotzen jarraitzea salatu du Gehituk gunean duela 6 egunak, 2 ordu · Ikusi
Homosexualitatea buruko gaitzen zerrendatik kendu zuten 1990eko maiatzaren 17an. Orduz geroztik Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da data horretan. Bezperan, Gehituk eta Errespetuz elkarteek psikiatria eskuliburuetatik ere kanporatzea eskatu dute; eta oraindik ere, Espainiako Gotzain-konferentziak edo gizartean pisu handia duten hainbat erakundetako kideek halako baieztapenak egiten jarraitzea salatu dute. Halakoak baztertu eta [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeen osasun eskubideen alde, kilometro bat gunean duela 6 egunak, 15 ordu · Ikusi
Hiriko hainbat elkartek babestu dute Haurralde Fundazioak hilaren 27rako deitu duen aldarrikapen ekimena. Emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen alde, Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da hilaren 28an. Horren harira, Haurralde Fundazioak kilometro bateko manifestazioa deitu du bezperan. Emakume latinoamerikarrek eta karibetarrek sustatutako aldarrikapen egunak 25 urte beteko ditu aurten, eta “Hegoaldeko herrialdeetako emakumeentzat [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Langabe kopuruak behera egin du Aste Santua dela medio gunean duela 6 egunak, 15 ordu · Ikusi
Lan Behatokiko datuen arabera, hirian 10.868 lagun daude lanik gabe; apirilean 117 herritarrek aurkitu dute lana. Urte hasieratik etengabe gora egin ondoren, langabe kopurua murriztu egin da Donostian. Joan den astean Espainiako Lan Behatokiak ezagutarazitako datuen arabera, apirilean 117 donostiarrek lana aurkitu zuten. Aldaketak, ordea, azken bost hilabeteetako emaitza txarren pilaketa gutxi hobetu du, 10.868 [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Langabeziak behera egin du apirilean gunean duela 1 aste · Ikusi
Urteko lehen zenbaketa baikorra izan da pasa den hilabetekoa. Orain arteko joera aldatu, eta Aste Santuko oporraldiari lotutako lanpostuei esker, 117 donostiarrek lana aurkitu dute. Espainiako Lan Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, apirila 10. 868 langaberekin amaitu zen Donostian. Hau da, joan den hilabetean 117 donostiarrek lana aurkitu dute. Aurtengo lehen zenbaketa positiboa izan [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du EHUk truke programetako ikasleekin topaketa egin du gunean duela 1 aste · Ikusi
EHUk ikasle trukerako hainbat programetan parte hartzen ari diren ikasleekin topaketa egin zuen, atzo. Unibertsitateko ordezkariak eta Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako campusean ikasten duten hainbat herrialdetako 150 gazte bildu ekitaldian. Orain arte Miramar Jauregian egin ohi zuten topaketa; aurten, aldiz, Karlos Santamaria zentroan elkartu ziren. 2011-2012 ikasturtean, guztira, estatuko eta nazioarteko 690 ikasle bisitari [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Familia enpresei buruzko jardunaldia egingo dute Deustuko Unibertsitatean gunean duela 1 aste · Ikusi
Deusto Business Schoolek eta Antonio Aranzabal Fundazioak antolatuta, Famili enpresaren XII. jardunaldia egingo dute, gaur, Deustuko Unibertsitatean. Famili enpresa: berrikuntza eta konpromisoa izenburupean egingo duten saioak berrikuntza eta konpromisoa izango ditu ardatz. Bi hizlarik parte hartuko dute. Batetik, Barrabes.com webgunearen sortzaile Carlos Barrabes berrikuntza eta enpresari buruz mintzatuko da. Bestetik, Adegiko presidente Eduardo Zubiaurrek enpresa, gizartea eta [...]
-
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pal Martensson: “Hondakinak zerora iristeko bide bakarra atez atekoa da” gunean duela 1 aste · Ikusi
Zero Waste Europe bilkuran izan da Suediako Kretsloppskontoret berrerabilpen zentroko koordinatzailea . Hondakinen kudeaketa XXI. mendeko arazo larrienetakoa da, eta azken aldian pil-pilean dago gaia Donostian zein Gipuzkoa osoan. Irtenbideak anitzak dira, baina zero zabor politikak abian dituzten Europako eta AEBtako adibideak izan dira asteburu honetako mintzagaiak. Izan ere, Zero Waste Europe sareak Donostia aukeratu baitu bere [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nora Galparsoro: “Kongresu honetako ereduak erabiliko ditugu sistema ezberdinak formulatu eta beste alderdiekin adostasun batera iristeko” gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Zero Waste Europe sareak asteburuan kongresua egin du Donostian. Bertan aurkeztutako beste hiri batzuetako adibideek hiriko zabor kudeaketaren inguruko eztabaidari egin diezaioketen ekarpenaz mintzo da Nora Galparsoro Azpiegitura eta Hiri-Zerbitzuetako zinegotzia.
-
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du ONCEren Kriskitin lasterketa bihar egingo dute gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
ONCEren XI. Kriskitin lasterketako parte hartzaileek Zurriola pasealekua hartuko dute, bihar. Antolatzaileek “gizarte barneratzailearen alde” korrika egitera gonbidatu dituzte donostiar guztiak. Parte hartzaileek bikoteka egingo dute ibilbide erraza; bietako batek, begiak estalita eta besteak gidari lanak egingo dituela. Adinak edo egoera fisikoak ez du garrantzirik; izan ere, korrika beharrean, oinez ere osa badaiteke Kursaaleko kuboen [...] -
Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatuko dute, bihar, Bulebarrean gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
ADSIS, Emaus, Alboan, Setem, Gipuzkoako Caritas eta Bidezko Merkataritzaren Koordinadorak antolatuta, Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatuko dute, bihar. Salerosketa mota honen filosofiak Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harreman orekatuagoak sustatu, eta kontsumo arduratsuaren alde egiten du. Bulebarrean gauzatuko dute prestatutako egitaraua. Hasteko, trikitilarien emanaldia izango da, 11:00etan. Ordubete geroago, Katalina Erauso Arte Klubeko kideen laguntzarekin, margolaritza [...] - Gehiago kargatu

