Beti bezala, Espaniako Estatua euskal herritarren bizitzekin jolasten dabil. Euskal herritarrak ez bagara kalera ateratzen, ez dute euskal preso politiko gaixoak askatuko. Garbi eduki behar dugu, beraien ankerkeria beti bezala mantentzen dutela. Beraien balore frankistak eta jarrera faxistak beraien legea urratu eta euskal herritarrak gatibu mantentzen dituzte. Beraien polizia -mertzenarioak ondo erakutsiak daude: egunkarietan Uribetxeberriaren argazkia agertu denez, ezin du bere gelako leihoa ireki; herritarrak egunero hospital aurrean biltzen direnez, berari egiten dioten bisitak zaildu behar dituzte. BETI BEZALA, mina emango diguten alorrean zirikatzen dabiltz. Larunbateko manifestazioko giroa berotzen dabiltz, gero beraien komunikabideek gu biolentoak eta pelikula honetako gaiztoak garela erakusteko. Josurengan pentsatu behar dugu, bera bere bizitzaren azken arnaseraino borrokan jarraitu behar duelako, eta gu ezin garelako ezer egin gabe gelditu. Baina PPren probokazioetan ezin erori beharrean, amorrua antolatu beharrean gaude. Herrira, Etxerat, Jaiki Hadi edota Harrera ekimenak bultzatu beharrean gaude. BESARKADA POTOLO-POTOLO BAT JOSURI ETA BERE FAMILIARI. http://mendiolaaraba.wordpress.com/