Martxelo Otamendi-(e)k eguneraketa bat bidali du: 7 months, 3 weeks ago Ikusi
Venezuelako bitxikerietako bat, orduaren aldearena da. Ia mundu guztian, minutuak berak dira, eta orduak aldatzen dira. Bilbon, non bada?, 14:29 dira hau idazteko orduan, eta New Yorken 9:29 dira; eta Moskun 16:29. Orduak aldatzen dira, orduka, ez minutuak. Venezuelan ez, Venezuelan ordu erdika aldatzen da orduaren aldea. Alegia, Bilbon, 14:32 direnean, Venezuelan 8:02 dira. Aldea sei ordu eta erdikoa da, ez sei edo zazpi ordukoa. Chavezen garaiko aldaketa denez, chavezkeria deitzen diote oposiziokoek. Oso herri gutxik egiten dute hori, India da horietako bat, 18:02 dira orain han.