Maribi Ugarteburu-(e)k
Alderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 1 week ago Ikusi
Energia BECtekada.
Horixe da, 16 ordu geroago ere azalean zartadaka daukadan sentsazioa. Berezia izan zen, oso, independentziaren aldeko ekitaldia. Ez baizen izan hauteskunde ekitaldi normala. Han batutako 12.000 lagunok barruraino hunkitu gintuen topagunea izan zen. Hauteskunde hauetarako, eta aurrerago begira ere, jada gelditzerik ez dagoen askatasun eta aldaketa gogoaren abaro bihurtu genuen BEC. Kalitatea maila gorenean sentitu genuen: Amets Arzalluzen hitzen ederrean (gaur zintzilikatuko da bideoa eta ez galdu!); Et Incarnatusek eta Pettik osatutako musika hari indartsuan; Antonio Alvarez Solisen umorean eta berba argietan… Arnaldok, atxilotu zuteneko hirugarren urtemugan, beti bezain argi eta ziur marraztu zuen hurrengo bidea: alde bakartasunetik konponbidera, elkarrizketa nazionaletik etorkizunerako bide orrira, alde bakartasunetik, independentziara.
Vilafrancako Castellers-en irudiari jarraituz, eskuz esku, indarrak bilduz, ezinezkoa dirudiena ere egiten ahal da. Herrialde Katalanetan eta Euskal Herrian.
Prest gaude aske izateko.