Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Maribi Ugarteburu

    Maribi Ugarteburu-(e)k Group logoAlderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 1 week ago Ikusi

    …Galdakao, Sopela… Gaur Zallara joango naiz. Tartean elkarrizketak eta abarrak. Baina egia esan, gustura ari gara, herririk herri. Arratsaldero topo egiten dugu adin guztietako emakume eta gizonekin, herritar langile duinak. Galtza bakerodunak, trajedunak, ile rastadunak, haurdunak, munduko mosurik ederrenak ematen dizkiguten amumak, ume eta guzti mitinera datozen gazteak. Hori da EH Bildu, horixe da etorkizuneko Euskal Herria, herri aske eta justua elkarrekin eraikitzeko prest dauden herritarrak. Auzolanerako prest, konpromisotik, ez interes partidista edo partikularretik. Euskal Herria esku zabala eta irribarretsua topatzen ari gara egunero, herriz herri. Horregatik, bene-benetan, gero eta harroago sentitzen naiz herri-proiektu eder honen parte izatearren. Bihar BEC dugu erronka. Ez da makala! Oso motibatuta gaude, eten barik jasotzen dugulako hara joateko autobusen eta abarren berri. Independentzia, letra eta berba argiz, anbiguetate barik, aldarrikatuko dugu. Horixe baita Euskal Herriaren etorkizun aske eta justurako aukera bideragarri bakarra.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa