Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Maribi Ugarteburu

    Maribi Ugarteburu-(e)k Group logoAlderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 1 week ago Ikusi

    …Zeanuri, Ortuella, Gernika-Lumo, eta gaur Galdakao izango da. Bizkaiko leku sano desberdinak baina guztietan ere sentsazio bera transmititzen digute: ’Oraingoan bai’, ’Gauzak aldatu eragiteko beste indar batuko dugu’.
    Zirt edo zart egiteko garaia da, bai, ezinbestean. Eta Urkullu jaunari irakurtzen diot egoera hau ’emergentzia nazionala’ dela. Ados nago erabat. Baina… itxaron pixka bat, nazionala dioenean Euskal Herria izango du buruan, ala Espainia…
    Lausoa da, nahita, EAJren diskurtsoa. Erabakitzeko eskubidea praktikan ipintzeko garaia da, egoerak berak, ’emerjentziak’ horrela eskatzen duelako. Eta zulo beltz honetatik urteteko alternatiba bideragarri bakarra bide propioa eraikitzea da: independentzia. EAJk arazo bat dauka etorkizunera begira herri proiektu falta somatzen baizaio, Espainiarekiko mendekotasunean ezin baita herri bezala aurrera egin. Baina, larriagoa dena, Euskal Herriak berak dauka arazo bat EAJ lako indar garrantzitsuak ez baldin badu etorkizunerako inbertsio independentista egiten.
    Guztion onerako izango baita burujabetza osoa, Euskal Herrian bizi garen guzti-guztiontzako, baita erabat espainiar sentitzen diren horientzako ere. Behin honez gero, bideragarritasun kontua baita. Euskal Herriak ahal dio buelta eman krisiak eragindako egoerari; ez EH Bilduk dioelako, Carlos III unibertsitateko ikerketa batek ere bideragarritasun hori frogatu du aurten bertan. Baina Espainiari lotuta, amildegian behera jarraituko genuke…
    Zirt edo zart. Benetan garai erabakiorrak datozkigu, eta energiaz beteta gaude aurre egiteko.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa