Maribi Ugarteburu-(e)k
Alderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 2 weeks ago Ikusi
Beti da erronka berezia lagun, auzo, senide eta orohar ezagunen aurrean mintzatzea. Horrela egin nuen atzo Lekeition, Leire Pinedorekin batera. Euri tantek ez zuten jende mordoa uxatu Eskolapetik. Kopla kantari amaitu genuen danok lekeitiarrek antolatutako ekitaldi politta. Animo eta besarkaden gasolina. Ustez jeltzale diren ezagunen agur beroa. Danak eskertzen dira.
Mitin formato hori berria dugu EH Bildu proiektua osatzen dugun hautagai askok. Eta hor gabiltza, bakoitza bere moduaren bila. Ez gara ’mitinero antologiko’ horietakoak izango (Arnaldo askatu!), baina naturaltasunez berba egiten dugula dioskue. Batez ere, esaten duguna bihotz-bihotzez uste eta sinisten dugula, eta hori igarri egiten dela.
Naturaltasunez mintzatu zen atzo Laura Mintegi independentziaz. Eta legealdi honetan bertan erabakitzeko eskubidea praktikan ipintzeko akordio zabala lortzea lehentasuna izango dela esan zuen. Naturala baita, Quebec-etik etorritako PQ-ko ordezkariek esan bezala, herritarrei galdetzea, eta gehiengoak dioena errespetatzea. Hori baita demokrazia, ezta?
Jeltzaleak, berriz, ez ditut bat ere natural somatzen gai horren inguruan; independentzia hitza esatea debekatua dutela dirudi, estatus berri definitu gabea aldarrikatzen dute, baina aldi berean aste honetan bertan Urkullu hautagaia estatutua ez dagoela agortua esaten entzun dugu…
Naturala ote da PP-PSE eta PNVren artean kolokan legokeen Bilbo aldeko boto poltsa arrantzatzearren norbere herentzia politiko independentista bide bazterrean lagatzea?
Erabateko krisi honetatik irtetzeko Espainiari lotuta mantentzen gaituzten Estatutua eta Kontzertua tresna agortuak ez ezik kamutsak ere badirela konturatuko al dira. Erronka berriei errezeta zaharrekin ezin zaiela eutsi onartuko al dute.