Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Maria Eugenia Arrizabalaga

    Maria Eugenia Arrizabalaga-(e)k Group logoAlderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 1 week ago Ikusi

    Igandea, hilak 13. Politikaren alde; itxuragabekerien kontra.

    Politikaren aldeko aldarri txikia
    Joera orokorraren kontra jotzen saiatu nahi dut gaur. Hitz batzuk politikaren alde esanez. Inork gutxik egiten du alde horretara, gehiegik juxtu kontrakora. Eta ezin esan politikaren, “klase politikoaren”, politikarien kontra hitz egiten duten hainbestek, zoritxarrez, hainbat arrazoi ez dutenik. Baina …, hala ere, nik politikaren jardueraren alde egin nahi dut.
    Hasteko, benetan sinetsita nagoelako hemen, Euskadiko lurraldeetan, gutxienez gehien ezagutzen ditudan Erkidegokoetan, oro har, gauzak desberdin egin izan direla. Ezin dezakegulako onartu baten batzuk leporatu nahi diguten “españolizazio” maila hori. Bai, ustelkeriaren errezeloa hedatu nahi dutenek, “bikoizkeriak” ahotik erori gabe erabiltzen dituztenek, KutxaBank Españako “cajadeahorrosen” deskalabruan sartzen dutenek, edo euskal eredu fiskala “errutik bidegabekoa” dela behin eta berriz errepikatzen duten horiek, bakoitzak bere arrazoiengatik – normalean, giroa sortzetik etekintxoren bat eratorriko zaielakoan- “españolizatu” egiten gaituzte.
    Eta, hara, inor ez da perfektua. Gauza guzti guztiak ez dira ondo egin. Badago zer hobetu. Eta beste hark esan zuen bezala, “bekatu gabekoak bota dezala lehen harria” eta ez zuen inork bota. Baina, ez gaitezen despistatu. Politikaren jarduera ustelean “españolizaziotik” urrun gaude eta.
    Gainera egun hauetan herriz-herri kanpaina egiten nabilela, hainbat alderdikideren ahalegina erreibindikatu nahi dut. Zahar eta gazte, urteetan kanpaina egiten: ekitaldiak antolatu, postazko botoa egin, botoak banatu, kartelak jarri. Beti begirunez egindako lana, sarriegi beste batzuen aldetik, begirune falta galantak sufritzen dituena. Etengabeko lana, alderdiaren aldeko atxikimendua bera bestelako motorrik ez duen ahalegina.
    Eta ahalegin horretan islatzen da benetan proiektu politiko baten muina.
    (Beren burua “klase politikotik at” kokatzen saiatzen diren horiei, berriz, ez daitezela hain “klasistak” izan esango nieke; “eskisito” jarriz gero, bat baino gehiagoren jatorrizko “klaseak” ona egingo luke eta “klase politiko” eskasena.)
    Eta “españolizazio”, “identitate”, “patriotismo”, “legalitate”, fatxa/kontra-fatxa, eta horrelakoak v. Printzio Demokratikoa
    Egun hauetan makina bat kontu entzun eta ikusten ari gara. PPko Wert ministroa atera zen haur katalanak “españolizatzea” dutela helburu esanez. Ez ezazue zalantzarik izan – badakit ezetz-, katalanengatik dioena, ume euskaldunengatik are gehiago pentsatzen duela.
    Bere lankide den Margallok ere galanta bota zuen Kongresuan: “ni ez naiz nazionalista; ni patriota naiz”. Nazionalismoak, kutxu peioratibo eta guzti, besteenak. Norberea, “patriotismoa”. Euskaraz beste era honetara idatzi daiteke: “ni ez naiz abertzalea; abertzalea naiz” atzerri kontuetarako ministro españolaren esaldi xelebrea. Baina, badaezpada, ñabardurak ondo garbitzen saiatu da Margallo: nazionalistak, marxisten edo nazien pareko. Eta aldiz, bere moduko “patrioten” ezaugarria, bakarra: España maitatzea.
    Ernegarria.
    Atzo Bilbon “festa” antolatu zuten burugabe koadrila bezain ernegarria. La Falange, el Nudo Patriota Español eta la Vieja Escuela. Izen kezkagarriak, jarrera goragarriak. Eta hauen aitzakitan “zipaioka” eta zabor-dioxinak (errauskailu batek urte osoan baino gehiago) aireratuz agertu zirenena, antzekoa.
    Eta identitatearen ingurukoetan ari naizenez, badago altura hauetan harridura sortzen duen besterik ere. Hor dabil López, kanpainan, sozialistek aspaldiko dituzten argudioak berreskuratuz, beldurraren hazia harrotu nahian: “nunca más bajaremos la mirada por tener apellidos y acentos diferentes”. Hemen, PNVri “obsesio identitarioak” izatea egozten dionaren diskurtsoa. Sozialistak ere, (PPri bere “nazioanalismo/patriotismoarekin” gertatzen zaion bezalaxe), beraiena, “aniztasunaren defentsa” laudagarritzat dute, besteena “obsesio identitario” zitaltzat .
    Denak ere, enbor bereko adar. Hemen uzten dizuet esteka hau, Eibarko alderdikide batek idatzia. Benetan irakurtzea merezi dutenetakoa, Patxi Lópezen aipatu adierazpenen inguruan.

    http://eibar.org/blogak/josu/obsesino-identitarixua-zeinena

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa