Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Maria Eugenia Arrizabalaga

    Maria Eugenia Arrizabalaga-(e)k Group logoAlderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 2 weeks ago Ikusi

    Harrokeria 1

    Atzoko Zestoako ekitaldi politikoan Egibarrek esandakoaren hasten dut gaurko hau: “Ezker Abertzaleak, gogoeta sakon bat egin eta bere hutsuneak aitortu beharrean, harrokeriara jotzen du azken hiru hamarkadetako okerreko estrategia justifikatzeko”
    Harrokeria?
    Bai, harroKeria.
    “Helburu horrekin berdin Agirre lehendakariaren irudia Carltoneko argazkiarekin edo Gerra Zibilean fusilatu zituzten EAJ/PNVko gudariak beeganatzen ahalegintzen dira”
    Hori Twitterrean sartu dudanean, batek erantzun dit: “Gerran afusilatutako gudariak eta milizianoak ez al dira demokrata guztionak?”
    Beno, Batzokietan izena eman, ikurrina bizkarrean hartu, eta bere bizitza Euzkadiren alde (garaiko grafia apropos mantentzen dut) ematera abiatu ziren mutilak ziren –gudarietaz ari naiz-. Inola ere ez ez ziren, ez dira, ezin dira izan, baten batzuk horrela aditzera eman nahi duten azken hamarkadetako jarduera armatuaren legitimazioaren sustraia.
    Harrokeriaren beste adibide bat?
    “Herri honetara bakea ekartzeko gehien egin dutenak” direla esatea.
    Bakea ekartzeko gehien egin dutenak?
    Eta nork ukatu dio ba Herri honi, Franco hil zenetik, 35 urtetan, bakea?

    Harrokeria 2

    Atzo Españako Kongresuan entzundakoak: “Ez dago kataluinar burujabetzarik, ezta euskal burujabetzarik. Subiranotasun bakarra dago, espainiarra”.
    Ezer berririk ez.
    Ukazioa eta jazarpena oinarrizko printzipio demokratikoaren kontra.
    Herri borondatearen kontra.
    Españako betiko harrokeria.

    Harrokeria 3

    López: “nik bermatuko dizkizuet pentsioak, Kaxa Bakarrarekin”
    Españako pentsioak bermatzeko fondoaren diruak ez al dituzte azken boladan erabili ba Zor Subiranoa ordaintzeko edo…?
    Aiii… hori bai “subiranoa”, Españako zorra.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa