Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Maria Eugenia Arrizabalaga

    Maria Eugenia Arrizabalaga-(e)k Group logoAlderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi

    Ukuiluak ere herrigintzarako ezinbestekoak.
    Atzoko eguna “saltseroa” izan zen, kanpainan gehientsuenak izaten diren bezala, bestalde. Ordizian hasi ginen, bertako Arramendi baserriko ukuiluan, EAJ-PNVek abeltzaintzarekin duen konpromisoa adierazten. Esne sektorea larri dabil aspaldi honetan, lehen sektoreak bere orokortasunean arazo handiak dituela.
    Beste batzuk izenak asmatzen dituzte eta horrekin zeresana eman. Guk, ez. Gu ez gera hain “literarioak”, gu, eraginkorragoak gera. Izen ponpoxoak asmatzen baino indar gehiago jartzen dugu egunerokotasunean aurre egiteko bideak zabaltzeari.
    Azken finean, atzo Egibarrek esan zuen bezala, nekez irudikatu dezakegulako nekazal, eta arrantzarik gabeko Euskadi bat; baserritar eta marinelik gabeko Euskal Herria.
    Tolosan, Bakea eta Bizikidetza
    Erronka orokorretarako jauzi eman genuen arratsaldez Tolosan, Topic, txotxongilo erakustokitik, bisitalditxoa egin ondoren.
    Aurrez-aurre ditugun erronka nagusia da gurean benetako bakea eta benetako elkar-begirunezko bizikidetza egonkortzea.
    Bakea ez da bakarrik armen isiltzea. Bakea sakonagoa da. Justizia, egia, berriz gertatuko ez denaren bermea, begirunea, biktimei aitortza, sufrimendu guztien errekonozimendua, espetxe politika demokratikoa.
    Ez da behar bezalako bakea gertatutakoari ez ikusiarena egitearekin lortzen. Leteren bertsoekin lagunduta, Egibarrek hala esan zuen atzo: “gertatutakoaren inguruan hausnarketa beharrezkoa da; bakoitzak bere erantzukizuna izango du … Baina ezker abertzaleak, berea, bere erantzukizuna du”. Izan ere, gertatutakoak gertatu, ez al zaizue harrigarria gertatzen ezker abertzaleak egin nahi dien ariketa? Alegia, bizkarrean atea itxi eta eguzkitara atera orain artekorik inoiz existitu ez balitz bezala.
    Estatuak bere erantzukizuna ere baduela, eta handia ez ezik, ankerra eta onartezina? Bai. Hark ere bai.
    Bakoitzak berea.
    Pertsonak norbere antzezlanaren txotxongilo huts bezala erabili izan dituen edonork du antzezlan horren egiletza.
    Eta gairik dotoreena: “Nola Españak salbatuko gaituen gure gaitz guztietatik, edo, hobeki esan, nolatan Españarik gabe ez daukagun ez etorkizun ez ezer”.
    Antzeko zerbait esaten sumatu berri ditut bai Patxi López sozialista; bai Felipe Gonzalez, sozialista historikoa; bai Rajoy, nora ezean baino gehiago hondoratzeko arrisku latzean dagoen estatu baten buruzagi popularra; eta Basagoiti, aurrekoaren lankidea, hemen “en el norte”.
    Eta beren arrazoiak entzuten ditudanean irrifartxoa ateratzen zait, nahi gabe. Ez Españak duen egoerarekin pozten naizelako, ezta pentsatu ere (ez diot inori kalte opa, eta gutxiago bueltan kaltea geurera ekar dezakeenari), baina ternura pixkat ere eragiten didate, FMIk bere aurreikuspena aditzera ematen duen bitartean, BPGaren mundu-mundialeko erorketa handiena jasango duela Españak alegia, nola aipatutako beste horiek defendatzen duten Españarik gabe ez dugula izango ez pentsio ez itxaropen, ez ezer.
    Ez dakit nondik ateratzen dituzten kontuak …
    Oraingoz bermatutako dagoena, Urkulluk agindu duena: Españak egiteko asmorik eta baliabiderik ez duen hori, guk geuk egingo dugula. Hau da, pentsio gutxienekoen eta alargun pentsioen balio bermatuko dugula.
    Eta guk, EAJ-PNVkook, egingo dugu. Literarioak agian ez garelako, baina beste batzuei – askori- ezpainetan geratzen zaien hitza, guk eraginkor eta erreal bilakatzen dugulako: justizia soziala.
    Herritarrak gure proiektu politikoaren ardatz eta arrazoi direlako. Herria eta Aberria haiena eta haientzat.
    Gora Euskadi Askatuta.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa