Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Maria Eugenia Arrizabalaga

    Maria Eugenia Arrizabalaga-(e)k Group logoAlderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 2 weeks ago Ikusi

    ASTEA HASTEN DUGU, BEROA DATORREN ASTELEHENA
    Hala esan dute Euskalmetekoek, gaur ere 25 gradutik gora izango dugula. Beno, nik ez daukat behintzat hotza pasatzeko batere presarik, eta beroketa globalarena, artean inoiz entzun gabe ginela, urriak ez du oraingoa hego haizea eta beroa. Baten batzuk uso pasearen zain egongo dira, eskopetak iluntzen. Eta beste batzuentzat berriz, amorrazio puntu bat, perretxikotako aukera gutxi eskaintzen duelako giro honek.
    Ehizaz eta perretxikotako zaletasunez ari naizela … aizue, akaso zuek ere horietakoak zarete eta urriaren 21ean klase honetako “zereginak” izango dituzue … Ba, zuentzako oharra: URRIAREN 11 arte duzue posta bidezko botoa eskatzeko aukera. Gaur 8 da, nagikeria utzi eta botoa egin. Gero damutzea alferrikakoa izaten da eta. Bozkatu EAJ-PNV postaz!!
    Irratia piztuta daukat hau idazten ari naizen bitartean, Venezuelan Chavezek irabazi omen du berriz ere. Inkestek esaten zutena baino alde handiagoarekin. Beraz, Chavez-zaleak pozik diren bitartean, argi geratzen da inkestek zertarako balio izaten duten. Ezer gutxitarako, inkestagilearen arabera hautesleak desaktibatu edo aktibatzeko ez bada, ordaintzen duenaren interesen arabera.
    Atzo igandea, goizez Andoaingo Kilometrotan izan ginen. Andoaingo Aita Larramendi ikastolaren alde eginez. Beno, ikastolen alde eta euskararen alde. Egibarrek ondo esan zuen bezala, Euskadin hiru hizkuntza ofizial egon arren, bakarra delako euskaldunok berezkoa duguna, eta norbanakoaren konpromisoa ez ezik, herri-administrazioaren babesa bultzatzea ezinbestekoa duelako.
    Eta handik Gernikako zuhaizpera joan ginen, Agirre Lehendakariaren zin egitearen urteurrena gogora ekartzera. Agirre Lehendakariaren benetako errebindikazioa egitera, ez beste batzuk Carltoneko balkoian antzeztu zuten hura.
    Atzo Camp Nouko giroa sumatzen dut irratiz. Hori bai giroa!!

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa