Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Maria Eugenia Arrizabalaga

    Maria Eugenia Arrizabalaga-(e)k Group logoAlderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 2 weeks ago Ikusi

    Egunon!!
    Larunbata eta eguraldi ederra. Kanpainarekin jarraitzeko, primerakoa.
    Atzo goizean Azkoitian izan ginen Gipuzkoako hautagaitza osatzen dugunok. Aste dezente daramagu herriz herri ariketa hori egiten, bertako eragileekin egoten, enpresak ezagutzen, eta, bide batez, lagunak agurtzen.
    Oso interesantea izaten ari da. Jende askoren iritzia jasoz unean-uneko argazkia osatzen da.
    Arratsaldez berriz Irunen izan genuen ekitaldi nagusia. Bertan hiru hizlari, Egibar, Tejeria eta Urkullu.
    Horrelako mitin batean mezu asko zabaltzen dira, baina bat bereziki gustatu zitzaidan, eta ez dut hitzez hitz jasotzen (horretarako gaitasun nahikoa ez baitaukat), baina tira, hor doa: azken boladan “ezkertiar” asko ari da ugaritzen euskal politikan. Bere burua “ezkertiartzat” definitzeko kontrapuntua beharrezko duten horietakoak. Eta hortik, Patxi López eta bere PSE, zer esanik ez EHBildu, eta gainontzeko alderdi txikiak, EAJ-PNV “eskuindar” baten mamuarekin behin eta berriz lata ematen dabiltza bazterretan.
    Total, Estatuan non dago administrazio, lurralde bakar bat Lópezen PSOEk edo (nola zen udako supermerkatuko karritoarena?, Gordillo) Gordilloren IUk agintea izandako horietakoa, guk hemen PNVren eskutik dugun gizarte politiketako sistemari orkatilara iristen zaionik? Inon ez.
    Eta bestalde Mintegiri entzun diot “beraiek bakarrik direla gai” herritarren eskubide sozialak defendatzeko. Hara! Automatikoki galdera hau etorri zait burura eta hemen uzten dizuet: gaitasun esklusibo eta miresgarri hori berezkoa izanda … zertara dedikatu zaigu bada, Ezker Abertzalea azken 35 urtetan?…
    Bakoitzak bere bidea dugu. Eta bide hori ez da gauetik egunera espartzua pasata.
    Horregatik, bakoitzak bere burua erantzun behar dion galdera hauxe da: nork nahi duzu gobernatu dezala? Hiru aukera:
    Kadukatutako eredua (kadukatua jaiotakoa): PP eta PSEk elkarrekin moldatu zutena. Eta hura bezain ez eraginkorra den eredua, EHBildurena.
    Hirugarrena? EAJrena. Bere akats guztiekin (guk ere ez dugu den-dena ondo egin, noski) herri hau egoera latzetatik atera eta Europako bataz besteko banakako errenta maila dezente gainditzera eraman zuen eredua.
    Ondo pasa eguna!
    Guk BEC-en dugu hitzordua gaur arratsaldean. Nahi izanez gero, badakizu.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa