Maite Asensio Lozano-(e)k eguneraketa bat bidali du: 10 months, 2 weeks ago Ikusi
Dirudienez, Marcelo Bielsa eta Athletic adiskidetu egin dira gauean zehar. Atzo iluntzean entrenatzailea kalean zegoela zirudien, baina goizean taldea gidatzen jarraitzen duela ematen du. Bitxia da klubak inolako jakinarazpenik ez egitea. Josu Urrutiaren estiloarekin bat dator gauzak diskrezioz kudeatzea; BIlboko zenbait hedabide bere onetik aterata ditu, albisterik ez baitu eragiten, baina informazio ezaren ondoriozko desesperazioa zaleengana heltzea larriagoa izango litzateke. Eskertuko lukete klubak egoera argitzea.