Maite Asensio Lozano-(e)k eguneraketa bat bidali du: 1 year, 2 months ago Ikusi
Ezin kabituta gabiltza. Txiki geratu da Leitza Emakume Abertzaleen Topaketetako ehunka parte hartzaileak hartzeko. Zinemako pasilloetan eserita entzun dugu Amaia Perez Orozcoren tesia: ”bizitza ulertzeko modua bahitu digu kapitala pilatzeko beharrak”. Bere ustez, eguneroko bizitza kudeatzea da ekonomia, ”eta burtsak ez laguntzeak esan nahi du egitura hori txarto dagoela, eta ez bere nahiei men egin behar diegula”.