Bihar amaitzen da Azpeitiko Corrugadoseko eta Lasaoko Corrugadoseko espedienteei buruzko negoziazio epea. Orain arteko hiru bilerak ikusita, itxaropen gutxirekin doaz langileen ordezkariak Madrilera. […]
Presoen auzia konponbidean jartzeko, parte hartze handiagoa eskatu dio Herrira-k Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzari. Bakera bidea egiteko, "giza eskubideen urraketak" gainditzea lehentasuna dela dio. […]
Gutxi zabaldu den teknika alternatiboa da hareazko animazioa. Argi-ilunekin jolastuz irudiak sortzean datza, eta zuzeneko emanaldiak edo filmak egin daitezke. Oraingoz ez ditu erakarri Euskal Herriko artista asko. […]
Sahararen aldeko elkarretaratzea egin dute 30 bat pertsonak Moyua plazan Askapenak deituta, preso politikoen egunean. Sahararrek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu, eta presoak berehala askatzeko eskatu dute. […]