Lezoko Hitza @lezo ?

Aktibo duela 2 egunak, 22 ordu
"@rebekacalvo Begira bideo hau. Nerabezaroa gogorarazten dit http://www.youtube.com/watch?v=QbuF0fL77Qg" · Ikusi
  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goazen plazara, Saldisen gunean   duela 2 egunak, 23 ordu · Ikusi

    Eskualdeko beste herrietan bezala, Lezon ere Goazen plazara ekimenaren baitan hainbat ekitaldi egin dituzte. 11:00etan hainbat lagunek euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko hainbat ikur jarri dituzte herriko kaleetan zehar. Dultzaineroak, berriz, kalez kale ibili dira. Hasiera batean ekitaldi nagusia Gurutze Santuaren plazan egin behar bazuten ere, Karlos Saldise plazan egin dute, euriagatik. Hamarnaka lagun bildu

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendekosteetako gazteen afarirako txartelak, Tiñelun salgai gunean   duela 3 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Datorren ostiralean hasiko dira mendekosteak, eta gazteek afaria prestatu dute larunbaterako. Afaria Altamira auzoko Carmen jatetxean izango da, 21:00etan. Txartelak erosteko Tiñelutik pasatu behar da. Salneurria hogei eurokoa da.

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Goazen plazara’ ekimenaren harira, hainbat ekitaldi plazan gunean   duela 3 egunak, 21 ordu · Ikusi

    Herrira mugimenduak antolatuta, Gozaen plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herri osoan. Euskal preso politikoen eskubideen alde hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lezon ere. Lehenengo zita 11:00etan jarri dute, herrigunea presoen hurbilketaren aldeko ikurrez betetzeko. Kalejiran egingo dute, dultzaineroek eta txistulariek lagunduta. 11:00etatik 12:30era haur eta gazteetxoentzako gunea jarriko dute Gurutze Santuaren plazan. Eguerdian elkarretaratze nagusia

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Astebetez luzatu dute udalekuetan izena emateko epea gunean   duela 3 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaLezoko Udalak udalekuetan izena emateko epea beste astebetez luzatu du. Horrela, hilaren 25era arte eman daiteke izena bertan. Gainera, beste baldintza bat sartu dute, izena eman ahal izateko. Horrela, Lezoko haurrez gain, herriko ikastetxeetan matrikulatuta dauden haurrek ere eman dezakete izena. Hala ere, hogei plaza egongo dira haur horientzako. Ohi bezala, kopuru hori gaindituz gero, [...]

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Allerruko sei pilotarik norgehiagokak jokatuko dituzte asteburuan gunean   duela 4 egunak · Ikusi

    Asteburu honetan jokatuko dute lau t’erdiko Udaberri Txapelketako azkeneko jardunaldia. Guztira, Allerru Pilota Taldeko sei kidek jokatuko dituzte partidak asteburu honetan. Gaur arratsaldean bi pilotarik jokatuko dute, biek ala biek etxetik kanpo. Kadete Mailako Tatiegik eta Gazte Mailako Perurenak jokatuko dute. Bihar goizean beste lau pilotariren norgehiagokak ikusteko aukera izango da herrian bertan. 10:30etik aurrera,

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ zena omenduko dute etzi Gaintxurizketan gunean   duela 4 egunak, 1 ordu · Ikusi

    Koadro txikia  Xanti Zabala Lexo (Lezo, 1942-Irun, 2012) bertsolaria zena omenduko dute etzi Gaintxurizketa baserria jaiotetxearen inguruan. Irungo bertso eskola aritu da omenaldia prestatzeko lanetan.   Txikitatik entzunak zituen baserrian kontuak eta bertsoak, aitaren anaiordea bertsolaria baitzen. Herriko jaietan Basarrik eta Uztapidek emandako bertso saioa izan zen entzun zuen lehenengoa, nerabe zela. 1962an Uralden abestu zuen [...]

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hektarea bat baso berritu dute Lezon gunean   duela 4 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Albistea, hemen.

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hiru langabe herriko eraikinak margotzen ari dira, urte hasieratik gunean   duela 5 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Tomas Garbizu Musika Eskolan ikasle direnek matrikula berritzeko aukera dute jadanik, herenegundik hasita. Datorren asteko ostiralera arte (hilak 25) eman dezakete izena. Ikasle berriek, berriz, ekainaren 25etik 29ra eman behar dute izena. Musika eskolaren ordutegia honakoa da, astelehenetik ostiralera: 16:15etik 20:00etara. Informazio gehiago nahi duenak bertara dei dezake (943 52 99 99). Bestela, mezu elektroniko

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hiru langabe herriko eraikinak margotzen ari dira, urte hasieratik gunean   duela 5 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Epe luzez lanik gabe egon diren hiru langile kontratatu ditu Lezoko Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez. Urte hasieratik ari dira herriko hainbat eraikin eta txoko margotzen, eta datorren hilera arte horrela jarraituko dute. Kiroldegiko pista, musika-eskolako, haurtzaindegiko eta herri eskolako gelak, eta udaletxeko, liburutegiko, hirigintzako eta kultura aretoko korridoreak margotu dituzte. Kalean ere aritu dira,

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lezoko PSE-EE ez da atez atekoaren bileretan izango gunean   duela 5 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Lezoko PSE-EEk jakinarazi du ez duela parte hartuko atez ateko hondakinen bilketa sistemaren gainean udalak antolatu duen bilera errondan. Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak esan duenez, udalak herritarrekin zein elkarteekin egingo dituen bilera horien “helburu bakarra” Bilduk atez ateko sistema “euren jarraitzaileen artean” justifikatzea da. Horregatik, gaineratu du ez dela bertan egongo, “gure presentziarekin bilera horiei

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Allerru Bk puntua urratu du Hernaniren zelaian gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Allerruren bigarren taldeak puntu bat lortu zuen Hernani Bren zelaian joan den larunbatean. Golik gabeko neurketa izan zen Zubipekoa. 11 partida zeraman Allerru Bk punturik eskuratu gabe. Lehen Erregionaleko Igoera Faseko zazpigarren puntua eskuratu zuten, eta azkenak dira sailkapenean.

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Allerru zazpigarren geratu da Preferenten gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Denboraldiko azkeneko partida jokatu zuen larunbatean Allerruk, Beraunen, Beti Onaren kontra. Ezin izan zuten irabazi (3-0 galdu zuten), eta ondorioz Erregional Preferenteko zazpigarren postuan geratu dira. 42 puntu eskuratu dituzte guztira.

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urkizuk errezitaldia egingo du, igandean gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Urtzi Urkizu idazle eta kazetariak orain dela bi hilabete inguru aurkeztu zuen Kezka bat gutxiago poema liburua. Aurkezpen errezitaldiak egiten ari da orain lezoarra. Datorren igandean jaioterrian egingo du errezitaldia Urkizuk. Euskara eta Kultura Aretoan izango, 18:00etatik aurrera. Lorea Intxaurrandietarekin batera izango da, bere poema batzuk musikatu baititu. Ez da aste honetan egingo duen errezitaldi

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udala elkarteekin bilduko da gaur, atez atekoaren arrazoiak azaltzeko asmoz gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Hondakinen atez ateko bilketa jartzea zergatik egingo duen azalduko die Lezoko Udalak herriko elkarteei zein herritarrei. Horretarako bilera erronda bat egingo dute. Erronda horren lehenengo saioa gaur arratsaldean egingo dute. Herriko elkarteetako kideei hitzordua 19:00etan jarri diete, Kultura Aretoan.   Merkatariak eta herritarrak Gaurkoa lehenengo bilera izango den arren, beste hitzordu batzuk ere jarri nahi [...]

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tomas Garbizu Musika Eskolako kideak, Olatu Talkan eta Musikasten gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Tomas Garbizu Musika Eskolako hainbat kidek Olatu Talkan zein Musikasten hartuko dute parte. Bihar arratsaldean, Sutargi abesbatzako kideak Donostiako Katalunian ariko dira. Guztira, Gipuzkoako 801 koristek hartuko dute parte ekitaldi horretan. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek zein Kresala dantza taldekoek parte hartuko dute. Ekitaldia 18:30ean hasiko da. Asteazkenean, berriz, musika eskolako bandak Musikasten hartuko du

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 16tik 18ra ordaindu behar da Benidormeko bidaiaren bigarren zatia, Aiton Bordan gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Ekainaren 23tik 30era Aiton Borda Lezoko zaharren elkarteak Benidormera bidaia antolatu du. Izena eman eta lehenengo zatia ordaindu dutenek, bigarrena pagatu beharko dute datorren astean. Zehazki, asteazkenetik ostiralera pasatu beharko du Aiton Bordaren egoitzatik, 10:30etik 12:30era. Bidaiak 345 euro balio ditu. Zaharren elkarteak jakinarazi duenez, joan nahi duenak oraindik izena eman dezake, leku batzuk libre

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musika eskolakoak Orion ariko dira, trikiti topaketan gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolako hainbat ikasle Orion izango dira bihar. Izan ere, trikiti eta pandero topaketan hartuko dute parte. Goizean kalejira egingo dute herriko kaleetatik zehar.

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Erhal-Kanpora’ dokumentala, gaur Kultura Aretoan gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Lezoko AEK-k antolatuta, Erhal-Kanpora dokumentala emango dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kultura Aretoan. AEK-k jakinarazi duenez, dokumental horrekin arazorik badago, Gernika, bonbardaketa eskainiko dute. Argia Dokumentalak zikloaren barruan dago gaur arratsaldeko emanaldia. Hileko bigarren ostiraletan dokumentalak jarriko dituzte Kultura Aretoan. Datozenak honakoak dira: Ekaina: In prison my hole life-Nire bizi osoa espetxean . Uztaila: Etorkizuna erraustuz . Abuztua: The Yes Men Fix [...]

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Allerru Bk Hernani Bren kontra jokatuko du, bihar gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Allerru Bk Lehen Erregionaleko partida jokatuko du bihar arratsaldean, Hernaniko Zubipe zelaian. Hernaniarren bigarren taldearen kontra jokatuko du, 16:00etatik aurrera. Lezoarrak azkenak dira sailkapenean, eta hernaniarrak, zazpigarrenak.

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haurtxo eskolan izena emateko azken eguna da gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Haurtxo 0 eta 2 urteko haurrentzako eskolan aurrematrikulazioa egiteko azken eguna da gaur. Eskaerak eskolan utzi behar dira (Polentzarrene kalea). Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, 943 52 73 42 telefono zenbakira dei daiteke.

  • Gehiago kargatu