-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Leitzaldean ere murrizketen aurka protesta egiten ari dira gunean duela 1 ordu, 18 minutu · Ikusi
Nafarroako gobernuak hezkuntzan ezarri asmo dituen murrizketen aurka egiteko, hezkuntzako sindikatuen gehiengoak hiru greba egun deitu ditu. Bada, gaur da lehendabiziko greba eguna, eta lurralde osoan bezala, Leitzaldean ere eragin zuzena izan du deialdiak, bertako ikastetxe guztietan egiten ari baitira protesta. Amazabal institutuan, esaterako, gutxieneko zerbitzua eskaintzen ari dira. Beraz, legeak ezarritako langile kopurua joan
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ekitaldiz beteko da Leitza, Kultur Aroan gunean duela 4 egunak, 20 ordu · Ikusi
Bihar hasiko dute Leitzan Kultur Aroa. Leitzako kultur taldeak 35. urtez antolatu duen ekimenari esker, hilaren 27ra arte egunero kultur jarduerak izango dira. Astebeteko atsedenaldiaren ondoren, ekaineko lehen astean jarraituko dute ekitaldiek. Hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, tailerrak, antzezlanak, kontzertuak, azoka, erakusketak… askotariko eta adin guztiei zuzendutako ekitaldiek osatuko dute egitaraua. Ekitaldi guztien artean «handiena» maiatzaren 27ko azoka
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bateragune auziaren epaia salatzeko elkarretaratzea, gaur gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Gernikako Akordioa sinatzen duten eragileek elkarretaratzeak deitu dituzte Bateragune auziko epaiaren aurkako desadostasuna agertzeko. Leitzan gaur bilduko dira, 19:00etan, plazan.
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Oso zaila da lehen mailara igotzea, baina nik gogor jarraituko dut lanean» gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Jon Jaunarena Pilotaria Bigarren mailako Banakako Txapelketako final-laurdeneko partida jokatuko du bihar, Bilbon, Ibai Zabalaren aurka, 17:15etik aurrera. Binakako Txapelketarekin gertatu bezala, txapela jantzi nahiko luke Jon Jaunarenak (Leitza, 1992), baina ez dela batere erraza izango dio, «aurkari guztiak maila handikoak baitira». Pasa den igandean zenuen binakako lehen partida, baina aurkariak, Larrinagak, ezin izan zuen jokatu, eta [...] -
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Oso zaila da lehen mailara igotzea, baina nik gogor jarraituko dut lanean» gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Jon Jaunarena pilotari leitzarrari eginiko elkarrizketaren aurrerapena Bigarren mailako Banakako Txapelketako final-laurdeneko partida jokatuko du bihar, Bilbon, Ibai Zabalaren aurka, 17:15etik aurrera. Binakako Txapelketarekin gertatu bezala, txapela jantzi nahiko luke Jon Jaunarenak (Leitza, 1992), baina ez dela batere erraza izango dio, «aurkari guztiak maila handikoak baitira». Pasa den igandean zenuen binakako lehen partida, baina aurkariak, Larrinagak, ezin [...] -
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Curriculum bilketa egingo dute «Sarrio lantegian lan egiteko» gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Pasa den urtean egin moduan, aurten ere, curriculum bilketa egingo du Leitzaldeko Bilgune Feministak, «emakumeek Leitzako Sarrio lantegian lanpostua lortzeko helburuz». Iaz burutu zuten kanpainak «emaitza onak» utzi zituela adierazi dute Bilgune Feministatik, «Sarrion emakumeak kontratatzen hasi baitira eskulanerako». Horregatik, aurten ere, uda iristear denez, eta «Sarrio lantegian udako kontratazioekin laster hasiko direnez», curriculumak biltzeari
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Natur bideak ezagutuz gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Innerve taldearen kontzertua Peritza tabernan gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
Bihar, hilak 4, 23:30ean, Innerve taldearen kontzertua izango da, Leitzako Peritza tabernan. Sarrera doan izango da, eta musika zuzenean entzun nahi duenak aukera ezin hobea izango du.
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nafarroaren konkistaren harira hitzaldia, Areson gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
Aurten 500 urte beteko dira 1512. urtean Nafarroaren konkista burutu zela. Hori dela eta Areson hitzaldia antolatu dute. Anjel Rekaldek emango du udaletxeko bigarren solairuan, bihar, 19:00etan.
Erakusketa interesgarri bat ere ikusgai dago batzar aretoan.
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Natur Bideen eguna ospatuko dute igande honetan, Plazaolan gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Plazaolako partzuergo turistikoak antolatuta, Natur Bideen eguna ospatuko dute igandean. Plazaolako natur bideak ezagutzera ematea helburu duen ekimena urtero antolatzen dute Leitzan edota Lekunberrin. Aurten, Lekunberrin izango dira ia ekintza guztiak. Hala, txutxu trena, artisauen merkatua, zozketak, musika, animazioa eta kirol probak izango dira, besteak beste. Txutxu trenaren kasuan, Leitzako geltokitik trena hartu nahi duenak
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gorritiko gazteluraino irteera egin dute gunean duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Gorritiko gaztelua zegoen tokiraino mendi martxa egin zuten, larunbatean. Leitza eta eskualdeko beste herrietako bizilagunak elkartu ziren. Bertan oroigarria ezarri zuten, eta omenaldia egin zuten. Dantzariak ere izan ziren. Euria asko egin zuen arren, jende ugari animatu zen. Ondoren, Gorritiko pilotalekuan bazkaria egin zuten. Nafarroako estatuaren konkistaren 500. urteurrena oroituz osatu den egitarauaren barruan [...] -
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jon Jaunarena leitzarrak jantzi du Binakako Promozioko txapela gunean duela 3 aste, 2 egunak · Ikusi
Gaur jokatu da Iruñeako Labrit pilotalekuan Binakako Promozioko finala. Jon Jaunarena leitzarrak janzti du txapela Cecilio atzean lagun zuela. Mikel Olazabal aresoarrak, berriz, ezin izan du eskuratu eta 14 tanto egitea lortu du Iñaki Larrinaga atzelariarekin batera. Giro paregabea izan da pilotalekuan, eta pilotazalez bete da. Hasiera bikaina eta parekatua egin dute lau pilotariek, baina
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Nire helburua azken urteetan izan dudan bilakaerarekin jarraitzea da» gunean duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi
Apirilaren 13an hasi zen Gaztela eta Leongo txirrindularitza proba izan da burutu duen azkena. Euskaltel-Euskadi taldeko lider bezala joan zen Mikel Nieve (Leitza, 1984), baina erronka berriak ez zuen aurreikusitako emaitza izan, agian, artean errekuperatzeko zuen lesioaren ondorioz. Gaztela eta Leon atzean utzi, eta Italian du orain begirada jarria, maiatzaren 5ean hasiko baita bertako Giroa. Zein [...] -
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Nire helburua azken urteetan izan dudan bilakaerarekin jarraitzea da» gunean duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
Biharko Hitzaren alean, Mikel Nieve Leitzako txirrindulariari elkarrizketa. Hemen aurrerapena: Apirilaren 13an hasi zen Gaztela eta Leongo txirrindularitza proba izan da burutu duen azkena. Euskaltel-Euskadi taldeko lider bezala joan zen Mikel Nieve (Leitza, 1984), baina erronka berriak ez zuen aurreikusitako emaitza izan, agian, artean errekuperatzeko zuen lesioaren ondorioz. Gaztela eta Leon atzean utzi, eta Italian [...]
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Nire helburua azken urteetan izan dudan bilakaerarekin jarraitzea da» gunean duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
Biharko Hitzaren alean, Mikel Nieve Leitzako txirrindulariari elkarrizketa. Hemen aurrerapena: Apirilaren 13an hasi zen Gaztela eta Leongo txirrindularitza proba izan da burutu duen azkena. Euskaltel-Euskadi taldeko lider bezala joan zen Mikel Nieve (Leitza, 1984), baina erronka berriak ez zuen aurreikusitako emaitza izan, agian, artean errekuperatzeko zuen lesioaren ondorioz. Gaztela eta Leon atzean utzi, eta Italian du [...]
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jon Jaunarena: «Aurreneko finala dut eta partida oso zaila izango dugu, baina gogo handiarekin nago» gunean duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
Jon Jaunarena (Leitza, 1992) pilotari gazteak 2010. urtean egin zuen debuta Beotibar pilotalekuan. Ceciliorekin batera jokatuko du finala. Aresoarrak bezala, Jaunarenak ere lehen finala du larunbatekoa. Zer moduz aurkitzen zara finalaren atarian? Ongi. Azken entrenamendua egina dut, eta dena ongi dago. Gustura sentitzen naiz eta gogo asko dut partida hau jokatzeko. Momentua iristen denean ez dakit [...] -
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mikel Olazabal: “Ezin dugu aurreko partidak galdu genituela pentsatzen hasi; guk gurea egin behar dugu” gunean duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
2007. urtean egin zuen debuta Mikel Olazabal (Areso, 1986) pilotariak, eta larunbatean bigarren mailako eskuz binakako txapelketako finala jokatuko du atzean Iñaki Larrinaga elorrioarra lagun duela. Lehen txapela Aresora eramaten ahaleginduko da. Finala jokatzeko eguna gainean da. Nola aurkitzen zara partidari begira? Finalerdietako partida jokatu genuenetik bi aste izan ditugu prestatzeko. Eskuak ongi ditut, eta gorputzez [...] -
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Olazabalek eta Jaunarenak elkarren aurka jokatuko dute finala, larunbatean gunean duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi
Mikel Olazabal aresoarrak eta Jon Jaunarena leitzarrak, larunbatean elkarren aurka jokatuko dute Binakako Promozio pilota txapelketako finala. Biak ala biak eguna iristeko gogoz daude. Iruñeako Labrit pilotalekuko lehen koadroetan nor baino lehiatuko dira bi aurrelariak, eta bataren ala bestearen buruan bada ere, leitzaldera etorriko da txapela. Aresoarrak, Iñaki Larrinaga elorrioarra izango du atzean lagun eta
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Leitzan gaur egun euskarak duen egoera aztertuko dute gunean duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi
Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako euskara zerbitzuak euskararen inguruko «gogoeta estrategikoa» egin asmo du lau herri horietan. Leitza da ekimena burutzen ari diren lehen herria, eta hain zuzen ere, apirilaren 25ean dute prozesuan parte hartzen ari diren eragile eta norbanakoek bilera. Leitzako udaletxean izango da, 18:00etatik aurrera, eta Leitzan egun euskarak bizi duen egoera aztertuko
-
Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goi tentsioko linearen inguruko hitzaldia maiatzaren 3an izango da gunean duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi
Red Electrica Española enpresak Deikaztelu (Nafarroa) eta Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) artean egin asmo zuen goi tentsioko linearen tramitazioa eten egin du Espainiako Gobernuak. Krisia dela eta, gogoeta hasi du Gobernuak eta momentuz bertan behera utzi du proiektua. Ez du baimenik emango eskualdeko hainbat herri zeharkatuz eraiki nahi zituzten bi lineak egiteko. Planifikazio berria egingo du Espainiako Gobernuak, [...] - Gehiago kargatu


