Legazpiko Hitza @legazpi ?

Aktibo duela 1 hilabete, 3 aste
  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Grebaren oso balorazio positiboa egin dute sindikatuek gunean   duela 1 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Sindikatuen ustetan “inoiz baino jende gehiagok egin du bat grebarekin”. LABeko, ELAko, CCOOko eta UGTko ordezkariak oso pozik agertu dira greba izaten ari den erantzunarekin.”Goierri osoa gelditu da” esan du LAB sindikatuko Haizea Mendiak, “esan daiteke ia erabatekoa izan dela, ia %100eko jarraipena izan duela”, jarraitu du. ELA sindikatuko Mikel Zabaleta ere “oso pozik”

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Myanmarko irudiak erakutsiko ditu Aitor Casadok gunean   duela 2 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Bihar, 20:00etan, Legazpiko kultur etxean Birmania, bihotz zabaleko herria ikus-entzunezkoa eskainiko du Aitor Casado argazkilari legazpiarrak. Iaz Myanmarrera egindako bidaian egindako argazkiekin batera, bertakoen bizimoduaren berri emango du.

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskarazko irrati-lizentzia bat Legazpin gunean   duela 2 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Zingizango.com• Eusko Jaurlaritzak 34 irrati-lizentzia banatuko ditu, horietako bi Legazpin. Bi horietako bat euskara hutsezko irrati batentzat izango da.

    Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu hurrengo hilabeteetan, lehiaketa publiko bidez, eta haietatik euskarazkoak 11 izango dira, Blanca Urgell Kultura sailburuak gaur jakinarazi duenez.

    Albistea osorik Berrian

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amatasuna eta produktu ekologikoen tailerra gunean   duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Legazpiko zenbait amak antolatuta Umea, ama eta ingurugiroa zaintzen dituzten produktuak tailerra eskainiko du gaur Maripuri Tijeritasek. Ikastaroa 17:30etik 19:30era luzatuko da eta kultur etxeko ikastaro gelan egingo da. Aurretik amatasunaren inguruko beste bi hitzaldi ere eskaini dituzte. Helburua amatasuna ulertzeko beste modu batzuk ere badaudela erakustea da.

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maria Leonen pintura erakusketa ikusgai dago gunean   duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Maria Leon legazpiarraren pintura lanen erakusketa ikusgai dago Legazpiko kultur etxean pasa den asteaz geroztik. Leon bilbotarra da jaiotzez baina Legazpin bizi da aspaldiko urteetan. Arkatza eta ikatza erabilita egindako pintura lanak jarri ditu ikusgai herrian. Erakusketa datorren martxoaren 9ra arte egongo da ikusgai arratsaldeko ordutegian, 17:30etik 20:30era, hain zuzen.

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Olaria sarirako hautagaiak aurkezteko epea istear da gunean   duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Ostiral honetan amaituko da Olaria sarirako hautagaiak proposatzeko epea. Sari hau urtean zehar Legazpiren garapenaren alde lan egin duen pertsonari edo taldeari ematen zaio. Sari banaketa Santikutz egunean egingo da.

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jiu-jitsu txapelketako bideoak sarean gunean   duela 2 hilabete, 4 aste · Ikusi

    http://judolegazpi.wordpress.com/ webgunean bi bideo sareratu dituzte, duela pare bat aste Calatayud herrian ospatu zen Jiu Jitsu txapelketa. Bideo batean Aritz Clemente eta Ion Aldabaldetreku agertzen dira. Bestean Oier Murua eta Ion Odriozola.

    Aritz Clemente eta Ion Aldabaldetreku

    Oier Murua eta Ion Odriozola

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sustraiak dantza taldearen sorgin dantza, bideoan gunean   duela 3 hilabete · Ikusi


    Gotzon Aranburu kazetari zumarragarrak Legazpiko Sustraiak dantza taldearen igandeko emanaldia bideoz jaso du. Inauterien aitzakian, sorgin dantza eskaini zuen dantza taldeak.

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sustraiak dantza taldearen sorgin dantza, bideoan gunean   duela 3 hilabete · Ikusi

    Array

    Gotzon Aranburu kazetari zumarragarrak Legazpiko Sustraiak dantza taldearen igandeko emanaldia bideoz jaso du. Inauterien aitzakian, sorgin dantza eskaini zuen dantza taldeak.

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Legazpiko gazteak inauterietarako prest gunean   duela 3 hilabete · Ikusi

    Legazpiko Gazte Asanbladak Itsasoa irudikatuko du zapatuko inauteri egunean. Goizean hasiko dute festa, 12:30ean, poteo batekin. Poteora jende gutxi agertzen dela eta, “aurten ere ezetz!” desafioa bota dute asanbladatik. 14:30ean, berriz, bazkari herrikoia egingo dute Aitxuri jatetxean. Txartelak jada ez daude salgai. 17:00etan, Gazte Asanbladaren baporeko eskifaia martxan jarriko da. Hegialde auzoan emango diote [...]

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Legazpiko bertso afaria bertsoa.com webgunean gunean   duela 3 hilabete · Ikusi

    Koadro txikiazingizango.com • Joan den ostiralean bertso-afaria izan zen Aitxuri jatetxean. Bertsoa.com orrian bertako saioak zintzilikatu dituzte. Bestalde, ZingiZangok, bere webguneko galerian argazkiak sartu ditu.

    Hona hemen saioetako bideoak:

    http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=2849

    Hemen berriz, Zingizangoren galerian, argazkiak:

    http://www.zingizango.com/argazkiak/taldeak/bertso-olariak/soto-arzallus-2012-02-10

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Haeven’ filma proiektatuko dute igandean Latxartegi aretoan gunean   duela 3 hilabete · Ikusi

    Igandean, otsailak 19, Susanne Bier zuzendariaren Hævnen (Civilization) pelikula proiektatuko dute Legazpin. Gaztelerara En un mundo mejor tituluarekin itzuli dute. Igandean 19:30ean hasiko dute zineklub proiekzioa, Latxartegi aretoan. Filma Danimarkan grabatu zuten 2010ean. Hainbat sari irabazi ditu: 2010ean ingelesez mintzo ez diren pelikula onenaren Oskar saria jaso zuen eta 2010. urteko Urrezko Globoetan errepikatu egin [...]

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Legazpiko gazteak inauterietarako prest gunean   duela 3 hilabete · Ikusi

    Legazpiko Gazte Asanbladak Itsasoa irudikatuko du zapatuko inauteri egunean. Goizean hasiko dute festa, 12:30ean, poteo batekin. Poteora jende gutxi agertzen dela eta, “aurten ere ezetz!” desafioa bota dute asanbladatik. 14:30ean, berriz, bazkari herrikoia egingo dute Aitxuri jatetxean. Txartelak jada ez daude salgai. 17:00etan, Gazte Asanbladaren baporeko eskifaia martxan jarriko da. Hegialde auzoan emango diote hasiera kalejirari. [...]

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Martxoan Bertsoa Legazpin gunean   duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Koadro txikiazingizango.com • 10. urtez antolatuko du Urretxu-Zumarragako bertso eskolak Martxoan Bertsoa. Urte batzuk badira ekitaldi horietan Legazpik eta legazpiarrek ere parte hartzen dutela. Oraindik egitaraua itxi gabe daukate baina legazpiarren parte hartzea ezagutzen dugu, dagoeneko: Martxoan Bertsoaren barruan antolatzen den txapelketan, gure herriko bi taldek kantatuko dute eta kanporaketetako bat Legazpiko Arranon jokatuko da, martxoaren [...]

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mozorro desfilea gaztetxean gunean   duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Koadro txikiazingizango.com webguneak jaso duen oharra •
    Inauterietako ostiralean, Gaztetxeko pasarelan, mozorro desfile xelebrea ospatuko da. Gaueko 00:00etan hasiko da festa eta epaimahai “aditua” bertaratuko da mozorro onenei merezi duten saria banatzeko. Jendearen parte hartzea oso garrantzitsua izango da, desfile berezi honi merezi duen giroa emateko.

    Animatu eta agertu zaitez Gaztetxeko pasarela xelebre honetara!!!

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Korosti dantza taldea Euskal Herriko inauteriak irudikatuz gunean   duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi


    Legazpiko Korosti dantza taldeak Zuberoako Maskarada irudikatu zuen, besteak beste, gabonetako kontzertuan. Youtubeko Izarrendizdira erabiltzaileak emanaldi horren bideoa igo du sarera. Lantzeko inauteriak irudikatzen zituen saioko bideoa ere Youtuben dago, eta baita emanaldi bereko beste hainbat bideo ere. Izarrendizdira erabiltzailearen kanalean ikus daitezke guztiak.

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Afrikari begiratuko diote emakumearen ikuspegitik, gaur gunean   duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Koadro txikia Gaur, Legazpiko kultur etxean, 18:30etik aurrera Binta y la gran idea film laburra eta Afrika emakumeen ikuspegitik hitzaldia izango dira. Legazpiko Udaleko gizarte zerbitzuek antolatutako ekintza da. Nazioarteko lankidetza-programaren barruan, urtero sentsibilizazio saioak egiten dituzte. Gaurkoa, iazko aurrekontuekin antolatutakoa da. Derandein fundazioko ordezkari Xabier Oruetak gidari lanak egingo ditu hitzaldian. Derandein fundazioaren egoitza Santurtzin [...]

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musika bandaren kontzertua gunean   duela 3 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Legazpi musika bandaren kontzertua. 13:00etan Latxartegin.

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertso afaria gunean   duela 3 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Amets Arzallus eta Julio Soto ariko dira kantuan, 20:30ean Aitxuri jatetxean hasiko dute afaria, Bertso Olariak elkarteak sustaturik.

  • Legazpiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ikus-entzunezkoa: ‘Vietnam’ gunean   duela 3 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Ikus-entzunezko emanaldia egingo du Imanol Alberdik Legazpin. Vietnam izena eman dio saioari. 20:00etan hasiko du tertulia kultur etxean.

  • Gehiago kargatu