Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Laura Garrido

    Laura Garrido-(e)k Group logoAlderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 8 months, 1 week ago Ikusi

    Hauteskunde-kanpaina erdian gaude eta ekintza politikoekin etengabe ari gara: elkarrizketak, paseo elektoralak, bilerak… Zenbait herri, auzo, denda, enpresa edo elkartetan egon gara gure mezu politikoa hurbiltzeko eta zuzenean helarazteko helburuarekin. Kaletarrak haztatzen ditugu, hiritarren kezkak eta iradokizunak entzuten ditugu… Hori guztia mobilizaziora deitzeko asmoz egiten dugu eta helarazi nahi dugun mezua honako hau da: Euskadin gauzak alda daitezke nahiz eta Alderdi Sozialistak, azken lau urte hauetan, ez egin. Guk biztanleei adierazi nahi dieguna administrazio publikoa mehetu daitekeela da, baliabide publikoak hobeto kudeatu daitezkeela gutxiagorekin gehiago egiteko, laguntza sozialak kontrolatu behar direla iruzurrik egon ez dadin, behar dutenek bakarrik jaso dezaten, eta, azkenik, manipulazio nazionalistarik gabeko hezkuntza behar dugula. Atzo, Gasteizen, 700 jubilaturen aurrean garbi azaldu genuen pentsioen defizita dela daukagun beste kezka nagusi bat. Antonio Basagoiti eta Iñaki Oyarzabal argiak izan ziren: Eusko Alderdi Jeltzalea eta Bilduren proiektu independentistak arriskuan jartzen du Euskadiko sistemaren egonkortasuna, orain arte Espainiaren solidaritateari esker bizirik irauten duena.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa