Laura Garrido-(e)k
Alderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 2 weeks ago Ikusi
Aurrera goaz hauteskunde kanpainarekin eta Euskadiko zenbait herri eta hiritatik pasatu gara. Oraingo kanpaina hau kalean ari gara egiten, hiritarrentzako gertuagoa eta ETA gure eszenatokitik kanpo dagoenetik, gure ekintzak errealitatetik gertuago daude. Atzo, Arabako Zuhatzu Koartangon, nekazari-kooperatiba bat bisitatu genuen abeltzaintza sektoreari gure laguntza eskaini nahi geniolako eta baita, nazionalismoaren aurrean arreta handiz jokatu behar dugula adierazi nahi geniolako; nazionalismo horrek gure elkarbizitza ez ezik, gure produktuak ere arriskuan jartzen dituelako. Arratsaldez, San Telmo museo berrituan, Mariano Rajoik, proiektu independentistak suposatzen duen “disparateaz” hitz egin eta “txikia ez dela ezer” adierazi nahi izan zigun. Zenbait ekintzatan parte hartzeaz gain, hedabideetako elkarrizketetan eta mahai inguruetan ere agertzen naiz gure mezua transmititzeko eta hauteskunde hauek duten garrantziaz jendea ohartarazteko. Hauteskunde hauetan jokoan dago, ez krisialditik ateratzea bakarrik, baita gure elkarbizitza ere.