Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Laura Garrido

    Laura Garrido-(e)k Group logoAlderdien kanpaina gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 7 months, 2 weeks ago Ikusi

    Atzo Guardiara joan ginen; bertan, afiliatu eta lagun askoren artean egun paregabea pasatu genuen. Arabako lurralde enblematiko horretan, gurekin batera Miguel Arias CaƱete, Nekazaritza Ministroa, egon zen, eta adierazi zigun Arabar Errioxako ureztatze sistemarako sei miloi euro zeudela aurreikusita Estatuko Aurrekontuetan. Berri on horrekin batera, ministroak gogoratu zuen, orain dela, inoiz baino gehiago, batasunean, solidaritatean eta etorkizunean pentsatzeko momentua txikikeriak alde batera utzita.
    Zentzu berdinean aritu zen Antonio Basagoiti, Alderdi Popularreko lehendakari hautagaia eta kanpaina honetako bi ideia azpimarratu zituen: krisialditik ateratzea eta elkarbizitza bermatzea, bi ideia horiek erlazionatuta baitaude independentziak bertan behera utziko dituelako euskaldunon, arabarron eta gure produktuen prestigioa. Azken finean, gure interesena. Horregatik mobilizaziora deitu zuen, eta EAJak eta Bilduk planteatzen duten independentziaren aldeko proiektuari desoreka emateko alderdi bakarra Alderdi Popularra zela ziurtatu zuen. Egoera horren aurrean, Arabaren garrantzia gogoratu zigun, bera baita orekaren bermea eta nazionalisten apurketa proiektua gelditu dezakeena.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa