Larraitz Ibaibarriaga @larraitzibaibarriaga ?

Aktibo duela 19 ordu, 28 minutu
"Hamen gaude danok, zain, zer erabakiko duten itxaroten. Ondarroa isiltasunean dago, hamendik ordubetera zer ospatu egoteko isilik. Ia oraingoan ez dan errepikatzen orain dala lau urtekoa. Ia oraingoan herriak bozketan erabakitakoa errespetatzen duten. Ia oraingoan dana hobea den. Bildu gaitezen [...]" · Ikusi
  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lea-Artibaiko txapelketa irabazi du Ostolazak, laugarrengoz gunean   duela 20 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOroigarria eta txapela, eta txalo zaparrada jaso zituen zapatuan, Gorka Ostolaza markinarrak Ondarroako Kafe Antzokian, «aupa Potxis» oihuen artean. Txapela soinean, azkan agurra bota zuen: « Tablau honetan ikusi dittut, kantuan hainbeste mito, eta hor behean pasatu ditut, mila momentu mitiko; eman ta hartu, hartu ta eman, gaur ikusi da polito, kultura sortzen eta kontsumitzen, hainbeste neska-mutiko; antzokikoei [...]

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaur Kamiñazpin eta bihar Artabiden egingo ditu udalak kale ibilaldiak gunean   duela 6 egunak, 21 ordu ·   updated 5 egunak, 19 ordu ago · Ikusi

    Ondarroako Udalak maiatzaren 3an martxan ipinitako kale ibilaldiak azkan txanpan sartu dira. Gaur Kamiñazpi, Ibaiondo eta Iturribarriko arazoak jaso ahalko dituzte herritarrengandik udaleko ordezkariek. Bihar,  Terraza gorrian egin dute hitzordua, 19:00etan. Udaleko hirigintza batzordeburuak adierazi duenez, «nahikoa jende» ari da parte hartzen ibilaldietan , batzuk auzobatzarretan egon ez zirenak. Hartara, ekarpen batzuk be barriak dira. Lehen balantzea [...]

    • Abatarreko irudia
      uipi uipo · Orain dela 5 egunak, 19 ordu

      Bide gorria bizikletentzako!!!! hori da behar dena!!!! beti kontrako norabidean eta oztopoan goazela ematen du ziklistok ondarrun. Txakurren kakaren asuntoa baino askoz larriago da hau eta nahiz eta aspalditik ari den deiadarra ez da sekula egin. Obrak bai, urtean bi bider espaloiak altxatzen nik ez dakit zertarako, obra bakoitzak 3 hilabete eramaten dituelarik.

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mutriku Zero Zabor taldearen aurkezpena izango da etzi, Luardo Etxean gunean   duela 5 egunak, 20 ordu · Ikusi

    Hondakinen bilketaren gaia mahai gainera aterata, Mutriku Zero Zabor taldearen aurkezpena egingo da barikuan, Luardo Etxean. 18:30erako egin dute hitzordua udal ordezkariek.
    Taldeak dituen helburuak eta nondik norakoak azalduko dituz

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beheko Plazako igogailuaren ordutegia bi orduz zabaldu du udalak gunean   duela 5 egunak, 20 ordu · Ikusi

    Gauerdira arte dago zabalik Beheko Plaza eta moila batzen dituen igogailua.
    Mutrikuko Udal ordezkariek herritarren eskariari erantzun nahi izan diote aldaketagaz. Izan ere, 150 sinadura aurkeztu zituzten udaletxean, igogailua ordu gehiago martxan egon zedin.

  • Bi hilabeteko zigorra baino ez dio ezarri Herrizaingo Sailak 2010eko maiatzaren 9an Esteban Muruetagoiena medikuaren omenez Oiartzungo osasun etxean ipinita zegoen plaka apurtu zuen ertzainari . Bi hilabetean lanik eta soldata barik egon da agentea. Zigorra 2011ko urriaren 6tik aurrera bete zen , agenteak bi falta larri egin zituela ulertuta: lehen zigorrak hilabete eta erdiz lanik eta soldatarik barik [...]

  • Koadro txikiaAntzerkia gustuko duten guztiekin plantetan hasteko gogoz daude Ana Elordi (Ondarroa, 1962) eta Ainara Aramaio (Ondarroa,  1983). Ez dute edozein modutan egingo: luxuzko antzerki topaketak prestatu dituzte. Topaketak gainean, bihar da antzerki ikastaroan izena emoteko azkan eguna. Badago lekurik? Ainara Aramaio: Adin ezberdineko zortzi lagun daude oraingoz, izena emonda, eta hamabirentzat dago lekua. Interesatuta daudenek ahalik-eta arinen [...]

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJ alderdiaren mozio bi bozkatuko dituzte egueneko udal osoko bilkuran gunean   duela 6 egunak, 21 ordu · Ikusi

    Hileko hirugarren eguena ailegatuta, etzi egingo da udal osoko bilkura , ohi denez, 19:30ean. Sei gai izango dira eztabaidagai: besteak beste, EAJ udal taldeak sartutako mozio bi bozkatuko dira: batetik, gazte politikaren inguruan egindakoa, eta bestetik, sexu askatasunari eta dibertsitateari buruz egindakoa . Gernika-Markinako area funtzionaleko Lurralde Zatiko Planaren hasierako onespenari egindako alegazioen barri be [...]

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Igoera faseko azken partidua ikustera joateko autobusa aterako du SBBk gunean   duela 6 egunak, 21 ordu · Ikusi

    Iruni 1-0 irabazi eta gero, igoera faseko azken partidua jokatuko du zapatuan, SBB mutrikuarrak taldeak Berako Gure Txokoa taldearen aurka. Partidua 18:00etan hasiko da. Ligan izugarrizko maila erakutsi ondoren, partidu erabakigarria daukate aurretik mutrikuarrek: irabazten badute mailaz igotzeko aukera edukiko dute, eta berdinketa lortuz gero, igoera promozioa jokatzeko aukera. Denboraldiko norgehiagoka garrantzitsuenaren aurrean, euren ondoan nahi [...]

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zumalabe azpiko hoditeria konpontzen dabiltza, urak gainez egin ez dezan gunean   duela 6 egunak, 21 ordu · Ikusi

    Zumalabe azpiko kainua konpontzen dabiltza egunotan, bertatik Kofradia Berriraino urak eragiten zuen arazoari irtenbidea ematea helburu. Eusko Jaurlaritzako Ur Sailaren eta Portu Zuzendaritzaren artean daramate aurrera obra.

  • Uda denboraldia hasi baino lehenago Mutrikuko hondartzen moldaketa egin beharko du Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak . Erabakia Espainiako Kosta Zuzendaritzak hartu du , eta Mutriku Natur Taldeak Gipuzkoako Fiskaltzari jakin eragin dio, «ahal bezain pronto» gaiari kolpe egin diezaion. Espainiako Kosta Zuzendaritzaren erabakiari jarraituta, hiru dira portu zuzendaritzak egin beharko dituen moldaketak. Alde batetik, hondartza berriaren egitasmoa moldatu beharko [...]

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kanpotarrek be entzun dute turruna gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikiaEntzun turrune! Horrelaxe zioen Antxoa Eguna ren leloak, eta horri segi eginda modura, herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be bete dituzte alde zaharreko zirrikituak. Eguraldia lagun, antolatzaileak «pozik» agertu dira emaitzagaz. «Aurrekontu murritzagoagaz be, jaiak ez du mailarik galdu», esan dute. 12:00etan hasi eta 21:30era arte egon zen non gozatu. Eguerdian izan zen joan-etorririk handiena. Jai eremuan [...]

  • 100 entzule, giro itzela, txaloak, eta bertsoak aukeran. XI. Plazatik Gaztetxera bidea egiten hasi zen zapatuan, Mutrikuko Gaztetxean. Lehenengo kanporaketan Aimar Karrika eta Maddi Sarasua izan ziren nagusi. Iragarri bezala, sorpresaz eta berrikuntzaz beterik heldu zen lehen saioa: bertsolariak binaka lehiatu ziren, eta entzuleek bertso gosez zeudela agerian utzi zuten. A ndoni Zubiaurre mutrikuarra bikain estreinatu zen [...]

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Antxoa apartean egonda, beste arrain batzuen bila atera dira itsasontzi asko gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Nahikoa kezkatuta daude egunotan arrantzaleak. Antxoa zazpi-bederatzi ordura dago, aparte. Hori horrela, txalupa gehienak beste arrainetara atera dira astean. Erregai litroa 0,66 eurotan dago, eta aurkitzea ziurra ez denez, hainbeste ordura joatea ez da errentagarria inondik inora. Bestela, nahiko nahasia ari da izaten antxoa kanpaina: iaz eta iaz lehenean antxoa leku jakin batean zegoen, baina [...]

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaur hasiko da martxan barriro, Radixu Irratia gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    FMko 105.5 ozen entzungo da, gaurtik aurrera. Apirilaren 27ko ekaitzak hasiera batean pentsatu baino kalte txikiagoak eragin ditu nahasketa mahaian, eta hartara, bihar, 20:00etatik aurrera, entzungai egongo da Time to Roots. Reage doinuak ekarriko dizkio entzuleei. Zapatuan, 10:00etatik 12:00etara, Terranobako Salau emongo dute, eta domekan, 19:00etan, Inpreiñuko goitxiberi..

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Plantetan’ antzerki topaketak ikastaro eta guzti datoz gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Plantetan. Horrelaxe ibiltzeko aukera emongo dute Ondarroako Udalak eta Antzerkizaleek antolatu dituzten Antzerki topaketek.
    Hamasei orduko ikastaroa be egongo da, Asier Sota, Ainara Gurrutxaga, Ander Lipus eta Miren Tirapuk zuzenduta. Interesatuek datorren barikua, maiatzak 18, orduko emon behar dute izena, 94-683 36 69 telefono zenbakira deituta. Topaketen matrikula 40 eurokoa da.

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udalaren web orrian izapideak egiteko ikastaroa emongo dute gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Ondarroako Udalean tramitazio telematikoa egiten ikasteko saioetan izena emoteko azkan eguna da bihar.
    Ondarroako KZgunean izango da maiatzaren 21ean hasita, eta ordu biko iraupena edukiko du. Udalak azaldu duenez, saioak  jende kopuruaren arabera antolatuko dira, eta herritarrek aukera edukiko dute ordutegia aukeratzeko.

  • CCOO sindikatuak Ondarroako arrantzale bat hil dela salatu du. Horren arabera, mesotelioma edo pleurako minbiziaren eraginez hil da, 30 urte baino gehiago amiantozko materialez egindako itsasontzietan beharrean egon eta gero. Sindikatuaren arabera, epai horretan, Bilboko Lan Arloko 10. Epaitegiak berretsi egin zuen langile horrek zeukan minbizia lanbideak eragindakoa zela.

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erakusketa eta hitzaldiagaz hasiko dira Antxoa Eguneko ekimenak gunean   duela 2 aste · Ikusi

    Antxoa Eguna fresko-fresko dator. Ospakizun eguna ailegatu aurretik, baina, arrantza gai hartuta, erakusketa zabalduta dago Kofradia Zaharrean. Hitzaldien txanda izango da bihar: 15:00etan, haurrentzako hitzaldia emongo du Aztik. Hiru turrunek iragarriko dute zapatuan, 12:00tan, jaiaren hasiera.

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Puntako txirrindulariek irekiko dute VII. Kirol Astea, astelehenean gunean   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Astelehenean hasiko da martxan Zubi Zahar herri ikastolan, VII. Kirol Astea, Kirolean hasi, hezi eta ikasi lelopean. Lehenengo hitzordurako punta-puntako txirrindulariak bildu dituzte mahai inguruan: Marino Lejarreta, Ruben Gorospe, Unai Etxebarria eta Alberto Leanizbarrutia. Mintzagaia Euskal txirrindulariak mundu osora zabaltzen izango dute. Mahai ingurua herritar guztiei zabalik egongo da, eta 15:00etan hasiko da, ikastolan bertan.

  • Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du 197/2006 dotrina bertan behera lagatzeko eskatuko dute etzi, manifestazioan gunean   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    197/2006 dotrina indargabetu lelopean, Isidro Garalde Bedialauneta Mamarru preso politikoaren berehalako askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu du domekarako Ein Daigun Bidi! bilguneak. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Alamedan. Martxoan hasitako 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea! sentsibilizazio kanpaina eta sinadura bilketa egun berean amaituko dira: Alamedan eta Kalekutzean batuko dira sinadurak. Biharamunean, maiatzak 7,  batutako sinadurak Arartekora, Konstituzionalera eta

  • Gehiago kargatu