Karlos Zurutuza-(e)k eguneraketa bat bidali du: 1 year, 6 months ago Ikusi
Kazetariok ez gara ongi etorriak Libia berrian.
Edo hala iruditzen zait niri. Aurreko bi bidaietan beso zabalik hartzen gintzuten erreboltariek, eta internet zerbitzua ez zen inoiz falta, ezta bonbardapean ere.
Oraingoan sobornatu behar izan ditugu goardiak herrialdean sartzeko. Bestalde, apenas dabil interneta Libia ”berria” jaio den egunotan…
Gauzak honela, telefonoz igorri behar izan nuen atzo gaur irakur dezakezuen kronika, ezagutu ez nituen garai batean bezala…