Gari Berasaluze-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 urte, 1 hilabete · Ikusi
Vittorio Arrigoni kazetari italiarra hil dute, Gazan. 36 urte zituen, eta Palestinaren aldeko ekintzaile nabarmena izan da azken urteotan. Askatasuna maite ez duen integrismorik atzerakoienak hil du, duela zenbait egun Juliano Mer-Khamis antzerki zuzendaria hil zuten bezala.
Arabeen aurkako demagogoek BDS mugimenduaz trufatu eta arerioaren argudioak ahultzeko erabiliko dute erailketa. Israelen existentziaren alde gaudenok ere maiz pairatzen dugu manipulazio hori, okupazioaren basakeriak aurpegiratzen dizkigutenean, edota ”this is our land, because god gave it to us” dioen kolono ero bat jartzen digutenean Israelen adibide bailitzan. Sakoneko eztabaidari ez heltzeko modu gisa. Baina ”ezker inkonszienteak” ere hausnartu beharra du: Askotan entzun dut PAE=EAJ, Hamas=Ezker abertzalea berdinketa itsua, eta gutxietsi egin da teokraziaren eragina, eta zer suposantzen duen gure baloreei begira. Espero det beraz palestinarren aldekoek manipulazio hori pairatu behar ez izatea, eta ikusitakoak ikusita, beraiek (zuek) ere manipulazio moeta hori ez erabiltzea, Israelen aldeko=Uranio pobretua ekuazioa ez baita egia.
Penagarria da albistea. To Shoot an Elephant dokumentalaren bitartez ezagutu nuen Vittorrio Arrigoni, eta gero Alberto Arce-ren bitartez jakin izan dut ekintzaile handi honi buruz. Atzo bahiketaren albistearekin joan nintzen lotara, eta gaur goizean albiste izugarri hau…Palestinak askatasuna behar du. Israel eta integrismo erlijiosoa kanpora!