• Joxerra Senar posted an update 1 month ago Ikusi

    #zentsura mozioa. Espero bezala, mozioa ez da aurrera atera: PSN abstenitu da, UPN eta PPk kontra bozkatu dute eta Bilduk, Aralar-Nabaik, Ezkerrak eta Geroa Baik alde.

  • Joxerra Senar posted an update 1 month ago Ikusi

    Lehen parlamentari sozialistak, Arraizak, berretsi du PSNren posizioa: Abstentzioa.

  • Joxerra Senar posted an update 1 month ago Ikusi

    #zentsura mozioa. Bukatu da eztabaida. Hastear da bozketa. Banan-banan deituko dituzte deituren orden alfabetikoaren arabera.

  • Joxerra Senar posted an update 1 month ago Ikusi

    #zentsura mozioa: Txentxo Jimenezek, Geroa Bai eta Ezkerraren jarreraren aurrean, iradoki du agian taldeok bilatzen dutela alternatiba bat osatzea PSNrekin, EH BIldu gabe. Orain PPren txanda. Gero, GBaikoak datoz, eta bozketaren ordua oraindik apur bat luzatuko da.

  • Joxerra Senar posted an update 1 month ago Ikusi

    #zentsura mozioa. Maiorga Ramirezek esan die PSNkoei abstentzioa “atzerapausoa” dela eta Barcinari boterean ziurtatzea ahalbidetuko diola. Txentxo Jimenezi deigarria egin zaio UPNko eledunak gestio on bat defenditzea: “ez dago gestiorik, hondamendia dago”. Txentxok bi irudi atera dira: 2006ko martxoan UPNk PPrekin “Nafarroa espainiarraren…

  • #zentsura mozioa. Hasi da arratsaldeko 2. txanda. Carlos Garcia Adanerok “oportunismoz” jokatzea leporatu die EH Bildukoei. Orain PSNko Roberto Jimenez, eta mozioaren proposatzaileei argi utzi nahi izan die “desberdintasunak” direla PSNren eta euren artean. Nafarroan bi ardatz politiko daude (ezker/eskuin eta nazionalistak/ez-nazionalistak).…

  • #zentsura mozioa. Geroa Bairen eta Ezkerraren aldeko botoa eskertu du; ”eta Garcia Adanerorena ere eskertuko dut, baldin eta proposamena babesten badu”. Amaitu da. Azkenean bigarren txanda egongo da, 16:30etatik aurrera. 10 minutu alderdiko. Bozketa 17:30 aldera.

  • #zentsura mozioa. Orain Roberto Jimenezen txanda. Bere esanetan mozioa “errealista eta bideragarria da”. “Serio hartu dugu eta arazoak konpontzen hasi nahi dugu”. PPk nazionalisten hordagoez hitzeginda: “ETa ni ez naiz nafarra, ala lehen mailako eta bigarren mailako herritarrak daude zuretzat. Argudio horrekin kale itsu batera zoaz… eta…

  • #zentsura mozioa. Longas eztenkadaka. Adanerori zin egin dio, ez badago ziur hauteskundeak noiz deituko diren, mozioaren alde egiteko, Barcinaren dimisioa ziurtatuta egongo delako eta hauteskundeak deituko direlako. ”Bigarren egunean, nahi baduzu”. UPN barruko tira-birekin badu bazka.

  • #zentsura mozioa. Longas: “Esan duzue gauzak ez direla hain gaizki egin. Eskerrak. Ez dakit gauzak okerrago egin balira non geundekeen. Betikoa. Zuen gestio ahalmenaren mitoak balio izan zizuen urte batzuez. Nola diru asko zegoen garai hartan eta efizientzia deitu zitzaion diru xahutzeari, baina gestioak aurrean kalifikazio bat darama,ona edo…

  • #zentsura mozioa. Eguesibarko ustelkeria kasuak gogorarazi dizkio UPNri,eta Altsasuko udalean Bildu kritikatzeko UPNk erabilitako argudioari buelta eman dio. “Udal guztiek dituzte arazoak, eta aurrekontuak murriztera behartuta daude, besteak beste Nafarroako Gobernuak uko egin diolako udalentzat finantzazio erreminta bat bultzatzeari. Hormen…

  • #zentsura mozioa. Adanerori (UPN) gogorarazi dio Barcina ”sutsu” defenditu duela. ”Agian zuen kontuekin du zerikusia”. Eztenkada, Adanerok ez baitu Barcina aipatu ere egin.

  • #zentsura mozioa. Longas: Parlamentuko lehian ikasten duzun lehen gauza da norbaitek esan dizunean begirunea dizula, kritika gogora egiteko dela… Eta bai, nik ere, begirunea dizut”. Paperik gabe, ondo ari da ironia erabiliz.

  • #zentsura mozioa. Longas hautagaiaren erantzunerako txanda. Jesus Aizpunek, UPNko sortzaileak, lehen legealdian aurkeztutako zentsura mozio baten harira esandakoak ekarri ditu gogora. Norbere interesaren arabera argudioak erabiltzea leporatu dio UPNri. Duela hamar urte UPNko agintari batek esan zuen ere 2012an Nafarroan “ezagutezina” izango…

  • #zentsura mozioa. EH Bilduri. “Zentsura mozioak egin du PSN, Geroa Bai, Ezkerra eta Eh Bllduren artean harremanak hobetzea. Gure ustez, ez dirudi”. Aierdiren ustez, mozioa ere “PSNren aurkakoa” ere badela, eta horrenbestez mozioa “beste modu batera” egin behar zen. “Mozioak ez du aldaraziko jendearen sentipena, baina etsipena gehituko…

  • #zentsura mozioa. Publikoki eta pribatuki PSNk argi utzi zuela mozioa ez zuela babestuko. “PSNren posizioa harrigarria da. Esaten du gobernuarekiko sinesgarritasuna galdu duela eta dimisioa eskatzen duela baina era berean esaten du ez duela urrats bakar bat emango gobernua aldatzeko”. Marra gorriak arrazoitu du, baina Geroa Baik gogorarazi dio…

  • #zentsura mozioa. Aierdi Nafarroako Kutxaren auzia ekarri du gogora eta ”harridura” azaldu du Barcinak oraindik ere dieta horiek igeltsero baten soldatarekin parekatzera ausartu zelako. ”Eskatu dizugu herritarrei ahotsa emateko. Zure gobernua agortuta dago eta Geroa Baik alternatiba serio baten alde lan egingo du”.

  • #zentsura mozioa. Manu Aierdi Geroa Baiko parlamentarien txanda, euskaraz hasi da, baina berehala gazteleraz. Pazientzia eskatu du 15 minutu solik izango dituelako. ”Geroa Baik alternatibaren alde lan egingo du, eta %100ean ados gaude Eh Bildurekin gobernu hau erabat agortuta dagoela”.

  • #zentsura mozioa. Nuinek esan UPN eta PSNren arteko akordioak ”iragana” direla. ”Gobernu hausturak gizartearen gehiengoaren arazoei aurreko egiteko itun horin ezintasuna agerian utzi zuen”. PSNk berriro norabide hori hartuz gero, ”gobernu-bunkerrari” kateatuko zaiola ohartarazi dio.

  • #zentsura mozioa. Ondoren, alternatiba errealitate egin behar da, eta Ezkerraren arabera, gai izan behar da frentismoak gainditu eta adostasunak lortzeko. ”guretzat giltzarria ez da lau alderdik akordio bat sinatzea, hori nahiko erraza da. Giltzarria da gehiengo sozialak akordio hori bilatzea eta bultzatzea eta iraganeko hausturak gainditzea”.

  • Load More