joseba barandiaran-(e)k
Ekonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 11 months, 2 weeks ago Ikusi
Euskaltzaindiak edo Espainiako akademiak erreskate hitzaren definizioaz diotena nahiko argia da. Zapaterok ”crisis” hitza saihestu nahi izan zuen eta Raxoik berdintsu ”rescate”-rekin.
100.000 milioi, Portugali emandako 78.000rekin alderatuta, oso gutxi da. Baina espainiar bakoitzeko 2.000 euroz gorako kopurua dela kontuan izanda, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
Bistan da ikuskaritzaren porrota, Espainiako Bankuarena. Krisiaren subprime uholde hura 2007-2008an txukun samar saihestu zuen arren, itxura guztien arabera bere sagarrean ere bazuen subprime arretik eta tsunami baten gisa jo du Espainiako eta Hego Euskal Herriko finantza sistema.
Arduradun gehiago ere badago, baina finantzen alorrean nagusiak Espainiako Bankua eta aurrezle txikien babesaz arduratu behar luken CNMV aipatu beharko.