Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of joseba barandiaran

    joseba barandiaran-(e)k Group logoEkonomiaz gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: 11 months, 4 weeks ago Ikusi

    EBZk Espainiako zorraren interesa mugatzeko ahaleginik egiten ez badu (zorra erostearen bidez), likidezia arazoa dena kaudimen arazo bihurtuko da. Azken enkantean izandako interesen igoerak bakarrik 50 milioiren gainkostua eragin zion Espainiako Altxorrari. Greziako hauteskundeei begira soilik ez dira bada egongo…

    • Profile picture of joseba barandiaran
      Joseba Irazabal replied 12 months ago

      Etorkizun laburrak beldurra ematen du, mehatxuak baino ez daude: korralitoa, eurotik ateratzea, langabezia, estagflazioa… Normalean, guzti horren berri berandu heltzen zaigu eta gainera inork ez digu irtenbiderik ematen. Zergatik ez aholkatu hartu ditzakegun aukeren artean?
      - Hendaiara jo, K/K bat ireki eta aurrezki guztiak bertara eroan
      - Ahalik eta diru metaliko gehien gorde
      - Atzerriko enpresen akzioak erosi
      - …

      • Profile picture of joseba barandiaran
        joseba barandiaran replied 11 months, 4 weeks ago

        aholkulari lana hartzeak baditu bere arriskuak. aholku guztiek ez dute gainera jende guztiarentzat berdin balio eta erabaki guztien atzean daude arriskuak, abantailak eta desabantailak, ez? espainia hondoratzen bada (eta berarekin hego euskal herria), zenbat hobeto egongo da frantzia (eta berarekin ipar euskal herria)?

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa